Dokumentuaren akzioak
Dantzaz eta Teatro Paraiso: Ehuna
Cristobal Balenciaga jostunaren sormenezko unibertsoa, hark zuen jantziaren, gorputzaren eta airearen arteko harmonia-kontzeptu iraultzailea eta arropa eta gorputza banantzen dituen fluidotasunak eta hutsak sortzen zioten lilura, horiek dira txikientzat egin den sormen-lan honen sorburua; Teatro Paraisok eta Dantzaz Konpainiak elkarlanean sortu dute, eta gorputza, oihal, ehun eta jantzien bidez, mugimenduarekin nola erlazionatzen den aztertzen du.
Ohial handi bat eta haren inguruan bi gorputz jostari dantzan; airearekin mugimendua ehuntzen dute eta koloretako oihalak dantzarazten dituzte eta, magia balitz bezala, soineko, turbante edo zuhaitz bihurtzen dira.
Mugimendua, argia, keinua, koloreak eta ehundurak mundu poetiko eta xamur batean murgilarazten dituzte ikus-entzule txikiak.
- Dramagintza: Rosa A. García
- Musika: François Couture
- Koreografia eta interpretazioa: Jone Amezaga del Frago y Miren Lizeaga González
Dokumentuaren akzioak