Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzaz: Electrical Body eta 18/21

Dokumentuaren akzioak

Dantzaz: Electrical Body eta 18/21

Noiz 2018/12/13
20:00
Non Donostia, Tabakalera
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Thierry Martinezek eta Carmen Larrazek 'Dantzaz' programako sorkuntzako egonaldien emaitza aurkeztuko digute, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdean dantza garaikideaz biltzeko, entseatzeko eta ikertzeko dugun ATALAK 2.0. espazioaren edizio berrian.

Carmen Larraz. Electrical Body

Carmen Larraz sortzaile nafarrak 'Electrical Body' aurkeztuko digu.

«Transoceánica lana sortu ondoren, bada oso erakargarria iruditzen zaidan ideia bat: magnetismoa, indar energetiko natural gisa hartua. Iman batek beste baten aurrean nola jokatzen duen erakusten duen irudi soil bat abiaburutzat hartuta, magnetismoa ezin konta ahala imaginario pertsonaletara eta giza harremanetara eraman dezakegu. Proposamena bota nahi dut, eta, inprobisazioko tresnak erabiliz, interpretatzaile bakoitzaren unibertso pertsonala akuilatu. Mugimendua sorraraztean, interesaren ardatza da jarraibideak aurkitzea egia fisikoetara iristeko, hartara, konposizio koreografikoa asmo garbietatik ateratako ehundura fisikoetatik sor dadin. Transoceánica-ko material koreografikoa erabiliko dugu, toki fisiko komun batetik abiatzeko. Soinu-paisaia batekin lan egingo dugu, ehundura magnetikoaren ideia horretara fisikoki joateko, isiltasunetik eta soinu naturalaren anplifikaziotik abiatuta, eta aukera emango dugu bestelako unibertso musikalak sartzeko, azaltzen den materialen arabera».

Carmen Larraz, Dínamo Danza konpainiako koreografoa izateaz gain, pedagogia eta prestakuntzako jardueretan aritzen da Aulaescena-n (Barañaingo auditorioa), eta workshop-ak eta dantza garaikideko tailerrak egiten ditu. 2016an bigarren saria lortu zuen Gdansk-eko Solo Dance Contest jaialdian (Polonia), eta Iruñeko Taldearen ‘El Rapto de Europa’ musika-lanerako koreografia sortu zuen.

Thierry Martinez. 18/21

Thierry Martinez koreografoak 18/21 aurkeztuko du.

18/21-ren ideia ibiliko da Thierry-k Dantzaz-eko dantzarientzat koreografiatu nahi duen sorkuntza-lanean. Koreografoak azaldu duenez, «dantzari-taldeko kideen kultura-dibertsitatea eta haien nortasun desberdinak» dira ideia horren inspirazioa. «Bulkada eta eustea, kontraste bat, dantzatutako keinurako, elkargunerako, adostasunerako edo desadostasunerako gonbit...» Dioenez, giza pieza bizi bat sortu nahi du, interpretatzaile gazteen jakin-mina adierazteko.

Thierry Martinezek ibilbide sendoa du egina, A. M. Porras eta Norrdans (Suedia) konpainietan aritu baita, eta, gainera, pieza batzuk aurkeztu baititu Le Temps d'Aimer jaialdian (Biarritz). Interpretatzaile gisa, R. Horta, S.Petronio, R. Oller, U. Ivgi eta R. Zappala sortzaileen lanak dantzatu ditu, besteak beste. Koreografo moduan, Le Temps d'Aimer jaialdian (Biarritz) aurkeztu ditu pieza batzuk.

ATALAK 2.0 proiektua batera bultzatu dute Dantzaz, Donostia Kultura, CCN Malandain-Ballet Biarritz, Tabakalera, Dantzagunea, Azkuna Zentroa eta Baluarte Fundazioak.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031