Dokumentuaren akzioak
Dantzaz: Aureo
Áureo ekoizpenak dantza estilo ezberdinen “dastaketa” izan nahi duten bost lan koreografo txiki hartzen ditu. Bere ardatza nazioarteko kalitatea da, eta baita ikusle guztiak, dantzan adituak direnak zein dantza ikuskizun bat inoiz ikuzi ez duten horiek, asetzeko gai izatea ere.
Ekoizpenak bi inspirazio izan ditu: alde batetik “urrezko zenbakia”, “proportzio jainkotiarra” deritzona ere, askotan erabilia artearen arloan antzinako Greziako garaietatik; bestalde, sorkuntza ezberdinak eta anitzak “dastatzeko” ideia hori. Aureok sorkuntzaren eta ikusleen, kalitate eta gertutasunaren, bikaintasun eta erakargarritasunaren, egile handi eta lan berrien arteko proportzio egokia bilatzen du, ikusle guztien aurrean eta espazio ezberdinetan; ondorioz, Aureok eszenatokia hartzeaz gain, antzokiaren sarrera erabiliko du ere, ikusletatik gertu egoteko esperientzia osoan zehar.
- Koreografoak: Itzik Galili, Lukas Timulak, Jone San Martin, Christine Hassid, Judith Argomaniz
- Zuzendaritza eszenikoa: Adriana Pous
- Ekoizpena: Dantzaz Konpainia
- Musika: J.S. Bach, H. Purcell, Moondog, Mikel R. Nieto, Benito Lertxundi, Zoe Keating, Pan Sonik
- Argiztapen diseinua: Alberto Arizaga + Koreografoak
- Jantzien diseinua: Xabier Mujika + koreografoak
- Jantzien errealizazioa: Xabier Mujika + koreografoak
- Interpreteak: Jone Amezaga, Carmen Derré, Garazi Etxaburu, Valerio Di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richar de Leyos, Andrea Loyola, Agustín Martínez, Nora Paneva, PaulaParra, Josu Santamaría, Rafke Van Houplines
- Iraupena: 90 minutu
Dokumentuaren akzioak