Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia

Dokumentuaren akzioak

Dantzatan: Euskal koreografo gazteen erakustaldia

Noiz 2015/11/29
19:00
Non Durango, San Agustin Kultur Gunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ziomara Hormaetxe, Gernikako dantzari eta koreografo gazteak Symbiosis lana aurkeztuko du. Pieza honetan “gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez” gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. Iraupena: 20 minutu.

Judith Argomanizek zuzentzen duen Lasala konpainiak Hooked (Still) pieza aurkeztuko du. Judith Argomaniz eta Jaiotz Osak dantzatuko dute pieza hau, non gizakiak beste gizaki batekin harreman afektiboa izateko duen etengabeko beharra islatzen den, eta baita horrek dakarzkion ondorioak ere. Iraupena: 12 minutu.

Asier Zabaleta Ertzako koreografo eta dantzariak itxiko du erakustaldia Joan zaretenoi adio lanarekin. Aurreskua abiapuntutzat hartuta Euskal Herriak azken berrogei urteetan bizi izan duen gatazkaren ondorioz bizitza galdu duten pertsona guztiei zuzenduriko lana da. Iraupena: 15 minutu.

http://www.durango-udala.net/portalDurango/RecursosWeb/IMAGENES/1/0_8350_1_bis.jpg

Dokumentuaren akzioak

Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031