Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala

Dokumentuaren akzioak

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala

Noiz 2018/05/01
19:30
Non Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala

Argazkia Costin Radu

Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan.

Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea

Hogeita bigarren edizio honetan, hainbat dantza-estilo izango dira ikuskizunean: klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea, jazza, dantza espainiarra eta neotradizionala. 2008tik hona, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin da, Dantzaren Hilabeteko ekintzei urrezko amaiera emateko xedez. Aurrez, beste areto hauetan egin zen: Irungo Amaia antzokian (1997-2001), Tolosako Leidor antzokian (2001-2004 eta 2007), Andoaingo Bastero Kulturgunean (2005) eta Donostiako Kursaal Auditoriumean (2006). 

Lucia Lacarra Donostiako antzokietan berriz ere

Lucia Lacarra dantzari zumaiarra dantzari nagusia da Marseillako Ballet Nazionalean eta San Franciscoko Balletean, bai eta Munich-eko Operako dantzari izarra ere, eta honako sari hauek ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala, Nijinski saria eta dantzaren Benois saria. Lehen aldiz hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Egunean. Iker Murillo dantzariarekin batera jardungo du Dans le même soufflen, Vitali Safronkineren koreografia eta Mozarten musika duen obran.

2018ko Dantzaren Saria: Irma Hoffren

Irma Hoffren donostiarrak interprete gisa hartuko du parte Beltxargaren heriotzan, Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin.

Nazioarteko gonbidatuak: Mimoza Koike eta Asier Edeso (Ballets de Monte-Carlo), Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Balleta).

Galan izango dira beste dantzari hauek ere: Iker Murillo dantzari pasaitarra, Asier Edeso, Martxel Rodríguez, Karin Fouz, Rebeca Falcón, Dantzaz Konpainia, Malandain Ballet Biarritz, Aukeran Dantza Konpainia, Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa, Ballet de Cámara de Madrid eta Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma.

Saioan, dantzari eta konpainia profesionalen emanaldiak ikusiz gozatu ahal izango dute ikusleek. Parte-hartzaileek omen egingo diote beren arte-diziplinari, 'Dantzaren Nazioarteko Eguna' dela eta.

Dantzariak eta konpainiak: Lucía Lacarra (2009ko Arte Ibilbidearen Saria, Victor Ullateren Balleteko arte-zuzendaria eta dantzari nagusia, Alemaniako Dormunt Balleteko dantzari nagusi gonbidatua) eta Iker Murillo (2008ko Errebelazio Saria, Uniquart Dantza Konpainia) / Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Ballet Nazionala) / Asier Edeso (2011ko Errebelazio Saria) eta Mimoza Koike, biak ere Montecarloko Balleteko dantzariak / Irma Hoffren (Elkartearen 2018ko Dantzaren Saria) / Martxel Rodriguez / Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa / Aukeran Dantzaz Konpainia / Ballet de Cámara de Madrid / Dantzaz Konpainia / Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza “Mariemma” / Malandain Ballet Biarritz / Rebeca Falcón.

Egitaraua

1. partea: Oskara, Sonata in E, Arin-arinaren irribarrea, Beltxarga beltza, Dot to Dot, De vieja usanza, Beltxargaren heriotza.

2. partea: Gargantua, Jazz dancer, Rapsodia, Festival de las flores en Genzanoko Grand pas, (R) Each, Dans le même souffle.

Dokumentuaren akzioak

Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930