Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dantzan Bilaka

Dokumentuaren akzioak

Dantzan Bilaka

Noiz 2016/10/22
19:00
Non Gasteiz, Baratza aretoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Dantza Bilaka, koreografia-sorkuntzari bideratutako ekimenaren IX. edizioko lanak jendaurrean aurkeztuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak sustatzen du sorkuntza koreografikoa bultzatzen duen Dantzan Bilaka programa.

1996an abian jarri, eta hamar edizio izan zituen Gazte koreografoen erakusketa du sorburu. 2006an Dantzan Bilaka programak hartu zuen horren txanda, eta orain hamargarren edizioa izango da. Dantzan Bilakaren bidez, laguntza eman nahi zaie diru-laguntza horien modalitatean hautatutako sorkuntza koreografikoko proiektuei, eta behar bezala bultzatu eta agerian jarri nahi dira. Hamar hilabetez, Laguntza Batzordea eratzen duen taldeak bilerak egin ditu, banaka eta taldeka, proiektuak ahalik eta baldintzarik egokienetan garatu ahal izateko, euskarri artistiko kritikoa eskaini die, eta aniztasuna baloratu du, programako balio berezitzat hartuta.

2016ko Dantzan Bilakako Laguntza Batzordean, Blanca Arrieta koreografoa eta dantzaria, Igor de Quadra koreografoa, interpretatzailea eta pedagogoa, eta Isabel de Naverán arte eszenikoen teorialaria daude.

Aurtengo edizioan 9 sortzaile (Maria Andres, Amaia Elizaran, María Ibarretxe, Robert Jackson, Begoña Krego, Izaskun Lapaza, Ángela Millano, Macarena Recuerda, Shepherd eta Ibon Salvador) parte hartuko dute mota askotariko lanekin. 
Lanen emanaldiak honakoak izango dira: urriaren 15ean, Gazteszenan (Donostia); urriaren 20an,  Azkuna Zentroan (Bilbo); eta urriaren 22an, Sala Baratzan (Gazteiz). 
Dantzan Bilakaren beste xehetasun batzuk ezagutu nahi badituzue, egin klik hemen.

Dokumentuaren akzioak

Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031