Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Dance On konpainia: Those specks of dust & 7 dialogues

Dokumentuaren akzioak

Dance On konpainia: Those specks of dust & 7 dialogues

Noiz 2016/10/16
20:00
Non Donostia, Victoria Eugenia antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Dance Onek dantzari eskarmentatuen bidez erakutsi nahi du dantzaren artearen edertasuna. Ikuskizuneko kideen inteligentzia fisikoa, konfiantza eta adierazkortasuna denborari eta eskarmentuari esker bakarrik lor daitezke. Dance Onek aukera ematen digu Donostian Those spects to dust eta 7 dialogues ikuskizunez gozatzeko. Biek batzen dituzte dantza eta performancea.
Those Specks of Dust

ikuskizunak, Kat Válastur-en sorkuntza, buelta ematen dio interpretatzearen ekintzari, eta ‘ikuslearen begia’ ematen die dantzariei. Begirada beren gorputzei zuzentzen diote, eta beren buruei so daude mugimendua sortzen duten bitartean. Behaketa subjektibo horrek aukera ematen die dantzariei beren bizi-hautuaren, dantzaren, jatorrizko sustraietara itzultzeko. Koreografiari esker, berriz esperimentatu, deskubritu eta adieraz dezakete dantzan ari diren beren gorputzekiko lilura, miresmena eta sorpresa.

7 Dialogues 

7 Dialogues lanak, bestalde, oholtza gainera ekarriko du sei dantzarietako bakoitzak beste sei artista ospetsu banarekin izandako harremanaren emaitza: Christopher Romanek Ivo Dimchev artista bulgariarrarekin egin du lan; Amancio Gonzalezek Londresen bizi den Hetain Patel puntako artista bisualarekin; Jone San Martinek Tim Etchells zuzendari, idazle eta artista britainiarrarekin; Ty Boomershinek New Yorkeko Beth Gill koreografoarekin; Brit Rodemundek Londresen bizi den Lucy Suggate koreografo eta dantzariarekin; eta Ami Shulmanek Étienne Guilloteau koreografo frantsesarekin. Esperimentu honen emaitza bakarkako sei lan bereizi eta oso pertsonal dira; dantza, performancea eta antzerkia uztartzen dituztenak. Guztia Matteo Fargionen gidaritzapean, musika eta pieza nagusiaren sortzaile dena.

Dokumentuaren akzioak

« Ekaina 2018 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031