Dokumentuaren akzioak
Coreografías para soñar
Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, "Jenga", "Muda" eta "Il faut que je" obrekin osaturiko "Coreografías para soñar" dantza ikuskizuna.
Jenga, hirugarren saria Burgos – New York Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, Lia Claudia Latini eta Giovanni Leonarduzz koreografo eta dantzari italiarren lana da, zeinean badirudi aztikeria egin digutela, hitzen aurreko egoerara eramanez, tribuen kultura, erritua eta naturarekin zentzu sinbiotikoa gogorarazten diguna, soinu sintetikoek iluntasunaren magnetismora erakartzen gaituzten bitartean.
Muda bidaia bat da, bi gorputzen bilakaera dela medio osatutako bidaia. Bi emakumek espazio bat eta zenbait esperientzia partekatzen dituzte, bai eta aldaketa dakarren berritze-prozesu bat ere, garai berri bati ematen baitio bide. Lozorro-egoeratik irtenda, geldialdi pertsonal batetik, emakumeok elkarrekin egingo dute aurrera eta urratuko dute eraldaketarako bidea. Muda antzezlanak triptikoa osatzen du beste birekin batera, triptiko bat zeina Proyecto Larrua konpainiak garatu baitu, larruazalari eta larruazalaren bidezko ezagutzari eta babesari buruz.
Il faut que je..., lehen saria Burgos – New York Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, Dantza Garaikidearen kategorian, Clémence Juglet frantziarrak koreografiatu eta interpretaturiko pieza bat da, zeinean denboraren joanaz egiten baitu gogoeta.
Dokumentuaren akzioak