Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Bunuztar Xoriak: Laminosine

Dokumentuaren akzioak

Bunuztar Xoriak: Laminosine

Noiz 2023/01/15
17:00
Non Senpere, Larreko kulturgunea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Euskal mitologian oinarritutako ikuskizuna, Bunuzeko Xoriak dantza taldearen eskutik.

Laminosine zulo bat da, Oztibarreko (Nafarroa Behera) ur putzu sakon famatu bat, laminez betea. Esaten da itsasoari lotuta dagoela, inguruko errekak urik gabe geratuta ere, Laminosine handitzen dela marea gorarekin, eta apaltzen marea beherarekin. Putzura oinez joan behar da derrigor.

Ikuskizuna sorkuntza bat da, euskal dantza tradizionala eta dantza garaikidea uztartzen dituena, euskal mitologiaren gaiaren inguruan. Antzerki eta ipuin zenbaitek ere dantzen artekoa aberasten dute. Musika ikusgarri honentzat propio sortua da, eta taula gainean jotzen da zuzenean. Arlo honetan ere, aire tradizionaletatik abiatuz, musika berriak sortu dira.

Zenbait profesionalen gidaritzapean sortu da ikusgarria: Fanny Marmayou (Batcharte Dantza elkartearen zuzendaria), Joana eta Jenofa Erdozaintzi-Etxart (euskal dantza irakasleak), Jokin Irungaray (ipuin kontalaria) eta Claude Labat (historialaria).

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031