Dokumentuaren akzioak
Carmen Larraz: Nikola
Nikola, Carmen Larrazen ekoizpen koreografikoa, 2020ko irailetik 2021eko otsailera bitartean Atalak Sarean garatzen ari den ekoizpen koreografikoa da, eta otsailaren 4an aurrestreinatuko da Errenteriako (Gipuzkoa) Niessen auditorioan arratsaldeko 18:30ean. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jasotzeko izena ematea beharrezkoa da BIBE web orrian.
2019ko azaroan Atalak Sarearen barruan egindako esperimentazio-laborategitik, Carmen Larrazzientzian inspirazio-iturri bat bilatzen hasi zen. Elektromagnetismoa bere ibilbidearen barruanikerketa lerro bat bilakatu da.
"Artearen bidez zientziak garatu dituen kontzeptuak nola adierazi behar diren ikertu nahi dut,kontzeptu horiek edertasun handia gordetzen dute berez, eta bizitzari begiratzeko dugun moduaaberasten dute", azaldu du Carmen Larrazek.Prozesu horretan, Larraz, Dantzazeko dantzariekin eta Dinamo Danza taldeko Martin Los Arcosekinbatera aritu da. Aldi berean, Nikola Teslari, "argiaren aztia" zientzialariari eta artistari, erreparatudio. Zientzialari bikaina izateaz gain, Nikola Tesla pertsona karismatiko eta altruista izan zen, etairudi bikain bezain poetikoak utzi zituen.
Dokumentuaren akzioak