Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Carmen Larraz eta Uxue Montero: Transoceánica

Dokumentuaren akzioak

Carmen Larraz eta Uxue Montero: Transoceánica

Noiz 2018/11/21
20:00
Non Bilbo, La Fundicion
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Transoceánica koreografia-proiektu bat da, eta dantzarekin, argazkiarekin eta soinuarekin ikertzen du. Inguru naturalari entzuten dio, eraldaketa pertsonaleko prozesu batez mintzatzeko.

Maite dugun norbait, bikotea, lana… galtzeak eta oro har galerak itzulerarik ez duen bidaia emozional batera eramaten gaitu, eta eraldaketa sakona izaten dugu bidaia horretan. Denbora luzez, gizakia naturarekin espiritualki lotuta egon izan da. Naturari mintzatzen genion eta hark ere hitz egiten zigun, eta, horrela ulertzen genituen gure ingurua eta gure izatea, gauza bera zirela bereganatuz.

Transoceánica ikuskizunak elkarrizketa horri berrekin nahi dio, eta, hartara, ingurua eta pertsona elkarren gabe ulertu ezin diren eta estu lotuta dauden bi ideiatzat hartzen ditu. Lurraren, lehortearen, uraren… irudiak arimaren proiekzio gisa erakusten dira. Natura ispilu bilakatzen da, eta eraldaketaren ozeanoa zeharkatzean igarotzen ditugun gogo-aldarteen zikloak ikusarazten dizkigu.

  • Sortzaileak: Carmen Larraz eta Uxue Montero
  • Sortzailea eta koreografiaren antzezlea: Carmen Larraz
  • Argazkien eta ikus-entzunezkoen sortzailea: Uxue Montero
  • Musikaren sortzailea eta interpretea: Hilario Rodeiro
  • Agertokia eta argiak: David Bernués, Acrónica Producciones

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
Martxoa 2021 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Apirila 2021 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930