Dokumentuaren akzioak
Carmen
Aída Gómezek zuzendutako eta jokatuta Carmenen bertsioa, José Huertas eta Christian Lozanorekin batera.
Aída Gómezek, 2004ko Espainiako Dantza Sari Nazionalak, zuzentzen eta jokatzen du, José Huertas eta Christian Lozanorekin batera, Carmenen bertsio hau; Emilio Sagi da eszena-zuzendaria, eta José Antonio Rodríguez, berriz, musika-zuzendaria.
Ekintza XIX. mendearen hondarreko Sevillan gertatzen da. Carmen zigarro-saltzaileak liskarra du Manuelitarekin Tabako Fabrikan, eta ebakia egiten dio aurpegian; Zúñiga tenienteak atxilo hartzen du, eta agintzen dio Don Joséri, Alcaláko Dragoien Erregimenduko kaporalari, kartzelara eraman dezala neska. Carmenek Don José limurtzen du, eta gizonak libre uzten du emakumea; ondorioz, preso sartzen dute, gradua kenduta.
Dokumentuaren akzioak