Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Burgos-New York Dantz

Dokumentuaren akzioak

Burgos-New York Dantz

Noiz 2021/03/18
13:00
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Bi emanldi izango dira: lehenegoa 13:00etan eta bigarrena 16:00etan. 

Burgos-New York-CICBUNY Nazioarteko Koreografia Lehiaketan saritutako lau dantza pieza:

 

NODO, Camille Granet

Nodo piezak eztarria estutzen diguten "korapilo" horiei buruzko metafora bat proposatzen digu, dena gelditu, estutu, mehartu eta blokarazten diguten korapilo horiei buruzkoa. Arnasa hartzeak arnas-estuka uzten nau. Kontuz... Korapilo honek, ba al dakizu?, bularretik hasi eta atzeraka makurrarazten zaitu, eta munduari begiratzera behartzen.

Hirugarren saria CICBUNY Nazioarteko Koreografia Lehiaketan, dantza garaikidearen sailean.

Koreografia: Camille Granet. Dantzaria: Ayano Tatekawa.

BLACK, Yao Dapre Georges Nicol

Black inprobisazioan oinarritutako pieza bat da, eta adierazi nahi du zer den beltz sentitzea gure gizarte "moderno" honetan.

Bigarren saria CICBUNYn, dantza urbanoaren sailean.

JEMAN, Ildar Tagirov

Ildar Tagirov koreografo eta dantzari errusiarrak sortu du solo hau, Diamanda Galas kantari, performancer, konpositore eta piano-jotzaile estatubatuarrari entzunez sentitzen dituenetan inspiratuta. Haren musika deskribatzeko, dio "saturatua, sentsuala, ahaltsua eta sakona" dela.

Bigarren saria CICBUNYn, dantza garaikidearen sailean.

SPACE, Frantics Dance Company

Space interpreteen historiarik sakonenetan murgiltzen da zuzen-zuzenean, gertakizun-segida etengabean. Gogo inkontzienteari ager dadin uzten diogunean, oroitzapen zaharrak eta iraganeko historiak etortzen dira. Space artisten gogo inkontzientean zehar egindako bidaia bat da.

Lehen saria CICBUNYn, dantza garaikidearen sailean.

Dantzariak: Carlos Manuel Aller Hidalgo, Diego de la Rosa Nieto , Juan José Tirado Pulido, Marco di Nardo.

 

Dferia azokaren barruan.

Dokumentuaren akzioak

« Urria 2024 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2024 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930
« Abendua 2024 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031