Dokumentuaren akzioak
Bilbo Hiriaren 716. urteurrena
Bilboko Udalak hiriaren sorreraren ospakizunetan aurreskua, ezpata-dantza eta jotak antolatu ditu.
Ospakizunak ekainaren 13an hasiko dira, baina domekan, azken ekitaldi instituzional handia izango da. Udalkide guztien segizioa izango da, Juan Mari Aburto Alkatea buru, Plaza Biribilean dagoen On Diego Lopez Harokoren eskulturaraino, Hiriaren sortzaileari lore-eskaintza egiteko.
Aurreskua, ezpata-dantza eta jotak egongo dira herritarrek dantza egin dezaten, eta kontzertu bat egongo da 12:00etan Areatzako kioskoan. Bilboko Udalaren Bandak eskainiko du kontzertua.
Dokumentuaren akzioak