Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Beatriz Fernandez: Este lugar entre: Prethink and Free Action

Dokumentuaren akzioak

Beatriz Fernandez: Este lugar entre: Prethink and Free Action

Noiz 2017/12/14
20:00
Non Bilbo, Azkuna Zentroa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

‘Este lugar entre: Prethink and Free Action’ lanak bi interpretatzailerentzat egindako hiru koreografia biltzen ditu. Beatriz Fernándezek egin duen ikerketa-prozesu luzean izan diren egoera fisiko desberdinetatik mugitzen dira. Egoteko eta izateko modu batean sartuta dagoen gorputz baten bilaketa, edo aurrerapenik gabe azaltzen edo bilakatzen den gorputz batena. Zirrikituko leku horrek narratiba bat sortzeko esperantza pizten du, eta, hala ere, esanahia sortzea galarazten du, zerbait izateko borondatea hedatzeko.

A Soloa: Prethink and Free Action
Mugimendua mapatzea, ekintza egitean amets egitea, pertzepzioan eta gauzapenean eragiten duten estrategiak erabiliz dantzatzea, arreta galarazten duten dinamikak, erabakiz, tonu eta denbora errealez edo irrealez erabakitzeko aukera ematen duten aireak. Izango ez balira bezala diren gauzak. Dantza, ekintzako izaerekin.

B Soloa: Jatorrizko dantza, pop sinboloak eta Oihana
POP estigmak + sarri hiper (gordina edo femeninoa) den gorputz bat + klip musikaletako gorputzak kontsumitzen ditugu + estiloz saturatutako gorputz garaikideak praktikatzen ditugu + doitze-maila handia lortzen saiatu parametro esperimentalekin + izar-mugimenduak oso ikusgarria ez den toki edo modu batean.

C Duoa: Este lugar entre
Zu eta nire batura ez da bi. Tarteko zera bat da, eta hor edonor azaldu ahal da. Hori gertatzen denean, esan dezakegu gutaz egin dugun esperientziak, aritmetikako legeei aurre egiteaz gain, gehienbat botere-harremanen gertaleku jakin bati egiten diola aurre. Dimentsio erkide baten koordenadak marraztu ditugu. Mundu bat azaldu da gure artean. Marina Garcésen kontzeptu edo hausnarketa horretatik abiatuta, Oihana Altube eta Clara Tenarekin hasi zen lanean Bea Fernández. Hasieran, haiek kontatu gabeko eta hizkuntza teknikorik gabe utzitako bi gorputz gisa jarduten dute; bi norbanako zera berean, espazio berean, kontu bera beste toki batetik, eragindako gorputza materia eta materiala, norberarena eta bestearena... Aukera bilatzen, eskaintzen, TARTEKO toki hau azal dadin.

  • Sorkuntza eta zuzendaritza: Bea Fernández
  • Laguntza artistikoa eta eraikuntza musikala: Carmelo Salazar
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Ohiana Altube (solo B eta C) eta Clara Tena (solo A eta C)
  • Argiak: Cube
  • Jantziak: Jorge Dutor
  • Ekoizpena: Bea Fernández, La Poderosak sorkuntzari emandako laguntzarekin.
  • Koprodukzioa: El Graner eta L’Antic Teatre
  • Laguntzak: La Poderosa, L’Animal a l’esquena, Azala, Teatro Leal-Lav eta Teatro Pradillo.
  • Esker onak: Javier Vaquero, Oihana Altube, Clara Tena, Carmelo Salazar; ARTAS, Mónica Perez, Jorge Dutor, Las Fernández eta prozesu honetan laguntza eman didaten guztiei.

Dokumentuaren akzioak

Maiatza 2021 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Ekaina 2021 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Uztaila 2021 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031