Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago

Dokumentuaren akzioak

Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago

Noiz 2019/05/04
20:00
Non Faltzes
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago

Argazkia: Soinuenea

Artzainen lana eta bizitza ardatz dituen "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" (Aztarnaria, Mendi Urdinetatik harago) ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 4an Faltzesen. Lo Nau (Gaskoinia), Ortzadar (Nafarroa) eta Soinuenea (Euskal Herria) elkarteek elkarlanean osatu duten ikuskizuna da. Hiru taldeek memoriaren transmisioari eta sorkuntzari lotutako proiektua gauzatu dute. Hiru ardatz ditu egitasmoak: "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" ikuskizuna, artzain baten bizitza kontatzen duen liburu-DVDa eta herri-dantza eta dantza profesionalen praktiken elkartrukea eta transmisioa.

Artzainak, artaldeak, transhumantzia, paisaia mugagabeak, basamortukoak, soinuz beteak, gure bizimoduei forma emateaz gain gure transmisio eta sorkuntza ekimenak pizten diharduten elementuak direla ikusi dute hiru elkarteek.

Artzaintzatik abiatuta osatu dute ikuskizuna, Joan Frances Tisnerren zuzendaritza artistikopean. Ikuskizunean jasoko da Ortzadar elkarteak egin duen makila-dantzei loturiko sorkuntza koreografikoa. Horrez gain, Nafarroako eta Bearnoko errepertorioen ikaskuntza eta interpretazio lanetan aritu dira. Soinueneak, berriz, Juan Mari Beltranen gidaritzapean, Faltzesko Maia Agirre artzain-familiaren bizitzari eskainitako liburu-DVDa dokumentatu, idatzi eta gauzatu du. Egitasmo horretako hainbat elementu ikuskizunean txertatu dira.

Maiatzaren 4an Faltzesen aurkeztuko da "Tralhaires per delà lo blu de las montanhas" ikuskizuna eta horren aurretik aurkezpen-topaketa bat izango da, Juan Mari Beltranen eskutik.

Tralhaires, per delà lo blu de las montanhas

  • Taldeak: Lo Nau, Ortzadar eta Soinuenea
  • Zuzendaritza artistikoa: Joan Frances Tisner
  • Non: Faltzes
  • Noiz: Maiatzaren 4an, 20:00etan
  • Iraupena: 75 min
  • Prezioa: 5€

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930