Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Atalak 2.0: Groove

Dokumentuaren akzioak

Atalak 2.0: Groove

Noiz 2021/03/25
19:00
Non Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Itxaso A. Canok “Groove” musika terminoa hartu du abiapuntutzat, 30eko hamarkadakoa. “Laborategi honetan, entzulea mugitzen duten patroi erritmikoetatik sortzen den lehen mugimendu horretara garamatzanaren sotiltasunean sakondu nahi dut, ondoren hortik sortzen den hizkuntza behatu eta material horrekin zer bide hartu erabakitzeko.”

Nondik abiatzen da mugimenduarekiko dudan motibazioa? Zer estimuluk aktibatzen dute mugimendu hori? Mugimendua pentsamendua baino lehenagokoa da? Estimulu horiek guztiek berdin jokatzen dute? Sortzen diren mugimenduak katalogagarriak dira eta erreproduzitu, apuntatu eta koreografiatu ditzakegu? Canok abiapuntu gisa planteatzen dituen galderak dira, eta Dantzaz-eko dantzariekin eta Dantzertiko dantza espezialitateko azken ikasturteko ikasleekin partekatuko ditu laborategian zehar. Gainera, Atalak Sareak Musikenerekin elkarlanari ekingo dio laborategi honetan, Musika eta diziplinen arteko interakzioa irakasgaiko hainbat ikaslek laborategira joan eta Itxaso A. Canoren prozesua sakon ezagutzeko aukera izan dezaten.

Dantzariak: Alicia Cayrou, Marina Eskisabel, Maddi Gaztelumendi, Laura Gomez, Aitor Jimenez, Araitz Lasa, Xian Martinez, Julen Rodriguez eta Beñat Urrutia

Kanpoko begia:

  • Laborategia prestatzen laguntzea: Idoia Zabaleta
  • Koordinazioa eta dokumentazioa: Bertha Bermudez
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzaz-eko Zuzendaritza Nagusia: Fernando Saenz de Ugarte

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2021 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Urria 2021 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Azaroa 2021 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930