Dokumentuaren akzioak
Argazki erakusketa: Emakumeak maskapean
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi oso zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumea publikoan azaltzetik, emakumearen irudiari lotutako aurreiritziz betetako ikuspegira.
Hau horrela, emakumeak izango dira protagonistak aurtengo herri musikaren jardunaldietan.
Martxoak 16, ostirala
- 19:00etan, "Emakumeak maskapean" argazki erakusketaren aurkezpena. Erakusketa Gari Garaialdek prestatu du eta berak aurkeztuko du Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. Erakusketa hau zabalik egongo da martxoaren 25eko eguerdira arte goizetan 10:00 eta 14:00 artean, eta arratsaldeetan 17:00 eta 20:00 artean.
Martxoak 24, larunbata
- 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
- Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.
- Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
- Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
- Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".
- 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
- Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
- Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta
Martxoak 25, igandea
- 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
- 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)
Oharra: Argazki erakusketaren aurkezpenera, mintegi, mahai inguru edota bazkariren batetara joan nahi duenak, aurrez izena emate komeni. Sarrera doakoa da 10 euro balio duten bazkarien kasuan izan ezik. Telf: +34 943 493 578 / +34 682 589 925 ePosta: komunikazio@soinuenea.eus
Dokumentuaren akzioak