Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ane Albisu: ikastaroa

Dokumentuaren akzioak

Ane Albisu: ikastaroa

Noiz 2017/02/05
10:00
Non Getaria, Balentziaga Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Balenciaga Museoak antolatutako jarduera teoriko-praktiko honetan euskal herri-janzkerari hurbilketa bat egitea, eta era berean, honengandik sorturiko jantziaren ikerketa eta interpretazio bat egitea proposatzen da parte-hartzaile bakoitzak bere jantzia eginez.  

  • Datak: Otsailaren 5ean eta 12an.
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Baldintzak: Parte-hartzaileek eskuz eta makinaz jostearekin lotutako oinarrizko jakintzak izan beharko dituzte, ariketak behar bezala egin ahal izateko. Parte-hartzaileek puntuzko edo oihalezko jaka beltz, urdin edo granatea ekarri beharko dute lehenengo saiora.
  • Hizkuntza: Ele bitan. Erreserba egiterako orduan, lehentasuneko hizkuntza aukeratzea eskatzen da (euskara edo gaztelania).
  • Prezioa: 90 euro. Prezioak barnean hartzen ditu materialak.

Plaza mugatuak. Izena ematea beharrezkoa da. Informazioa eta izen-ematea: didaktika@cristobalbalenciagamuseoa.com / Tel. 943 00 88 40

 Cristobal Balenciagak, bere ibilbide profesionalean zehar, iturri eta erreferentzia ugari eta era askotakoak erabili zituen inspiratzeko garaian, eta, besteren artean, janzkera tradizionalak ematen dituen aukerak ikertu zituen, sormen-iturri gisa. Hala, «Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari» erakusketan Getariako diseinatzaileak herri-jantziaren inguruan egindako berrikusketa estetiko eta eraikitzailea aztertzen da.

Testuinguru honetan, eta «Pieza aipagarria» programaren baitan, Cristobal Balenciagaren Donostiako tailerrean 1933. urtean egindako, eta bildumako bitxikerietako bat den neska-jantzi bat dugu erakusgai (esteka). Festarako jantzi edo/eta herri baten ordezkari moduko jantzi gisa egin zen. Ane Albisuren tesiaren arabera, jantzi honen sorrera -baserritar jantziarena, alegia- urte horien inguruan kokatzen da, eta, horrexegatik, Balenciagaren Donostiako tailerrean egindako jantzi hau, fenomeno haren testigu zuzena dela esan daiteke.

Jarduera teoriko-praktiko honetan euskal herri-janzkerari hurbilketa bat egitea, eta era berean, honengandik sorturiko jantziaren ikerketa eta interpretazio bat egitea proposatzen da parte-hartzaile bakoitzak bere jantzia eginez.  

 I. Saioa – Igandea, otsailak 5

  • Tailerraren eduki, programa eta oinarrizko helburuen aurkezpena.
  • Baserritar-jantziaren sorrera eta bilakaera. Hitzaldia.
  • Janzteko moduaren garrantzia. Erakustaldia.
  • «Ikatza eta belusa: Ortiz Echagüeren eta Balenciagaren begiradak herri-jantziari» erakusketara bisita gidatua.
  • Materialen deskribapena.
  • Gona moztu eta egin.
  • Gonaren barrena moztu eta egin.
  • Gonaren azpialdea xingolaz errematatu.
  • Gonaren gerrialdea egin.

** Oharra ** Saio baten eta bestearen artean, etxean, parte-hartzaileek irakaslearen gomendio eta iradokizunak jarraituz, eta birziklapen lan bat burutuz, puntuzko edo oihalezko jaka landu beharko dute. Josteko makina izatea gomendatzen da.

 II. Saioa – Igandea, otsailak 12

  • Gonak bukatu.
  • Mantala moztu eta egin (gerria, poltsikoak, alozak, e.a.).
  • Buruko zapia moztu eta egin.
  • Lanak bukatu eta jantzi.

Irakaslea: Ane Albisu Iriarte.

Ane Albisu Iriartek berrogei urtetik gora daramatza jantzi herrikoi eta tradiziozkoen arloan lanean. Azken hogeita bost urteak eman ditu, beste ikerketa eta lanen artean, baserritar jantziak sorreratik gaur egundaino izan duen bilakaera, hala nola bere inguruan garatzen diren egoera sozial, ekonomiko, politiko eta kulturalak ikertzen. Halaber, Ikerfolk erakundearen baitan «Atondu» izeneko proiektuaren zuzendari da. Proiektu honen bidez, gaur egungo ospakizunetarako jantzi eta janzkiak proposatzen eta diseinatzen dira bai erabilera pertsonalerako baita erakundeetarako ere.

1992an lehenengo proposamena kaleratu zen unea har daiteke gerora etorri den festarako jantzien (baserritar jantziarena bereziki) eraldaketa sakonaren abiapuntu. Gure kulturan oinarri sendoa jarri zen orduan eta 30eko hamarkadan sortutako baserritar jantziaren eraldatzea etorri zen.

Ane Albisu Iriartek, bere ikerketan eta Ikerfolkeko «Atondu» proiektuan oinarriturik, 2006an «Atondu, XXI. Menderako proposamena» liburua argitaratu zuen. Hitzaldi, ikastaro eta tailer ugari ematen ditu gai honen inguruan, bai Euskal Herrian baita Euskal Herritik kanpo ere.

Jardueraren berri ematen denetik urtarrilaren 31ra arte (hau barne) izango da izena emateko aukera, edo bestela, eskainitako plazak betetzen diren arte. Izena emateko ordenaren arabera esleituko dira plazak. Parte-hartzaileen kopurua gutxieneko batera iristen ez bada, jarduera bertan behera utziko da, eta hala jakinaraziko zaie izena eman duten guztiei. Aukera emango zaie beste jardueraren baten izena emateko edota ordaindutakoa berreskuratzeko.

Jardueraren prezioaren barnean daude materialak eta Museorako sarrera. Museoaren lagunek % 10eko deskontua izango dute. Erreserba egiterakoan, adierazi zein zenbaki daukazun Museoaren lagun gisa, deskontua aplikatu ahal izateko.

Rafael Matías-en eta Alfa-ren laguntzarekin.

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930