Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ane Albisu: hitzaldia

Dokumentuaren akzioak

Ane Albisu: hitzaldia

Noiz 2018/01/11
19:00
Non Bilbo, Euskal Museoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Ane Albisu diseinu eta moda adituak hitzaldia emango du Euskal Museoan, XVIII. mendeko piezez inguratuta

Hitzordua 2018ko urtarrilaren 11n izango da, 19:00etan, Bizkaiko erakundean. «Frivolité, XVIII. mendeko soinekoetatik harago» izenburupean, Albisu Museoan ikusgai dagoen aldi baterako erakusketan murgilduko da, eta hura osatzen duten trajeak banan-banan aztertuko ditu. Doako jarduera da, ele bitan egingo dena, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Euskal Museoaren Frivolité. XVIII. mendeko jantziak aldi baterako erakusketak urtarrilaren 28an itxiko ditu ateak beste proiektu batzuei bidea emateko, baina, hori baino lehen, Ane Albisu diseinu eta moda adituak erakusketari amaiera emango dio. Hala, 2018ko urtarrilaren 11n, ostegunean, hitzaldi bat emango du Euskal Museoan, izenburu honekin: «Frivolité, XVIII. mendeko soinekoetatik harago».

Hitzaldia doakoa izango da, eta San Telmo Museotik datorren «Frivolité» erakusketaren bi arlo jorratuko ditu. Batetik, egun Euskal Museoan dagoen XVIII. mendeko piezek osatutako bilduma zein hura osatzen duten trajerik esanguratsuenak aztertuko ditu. Bestetik, erakusketari buruz hitz egingo du; erakusketaren diskurtsoa zein den azalduko du, bildumaren ezaugarriak kontuan izanik.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Urria 2018 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Azaroa 2018 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930