Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Andréa Bescond: Les chatouilles ou la danse de la colere

Dokumentuaren akzioak

Andréa Bescond: Les chatouilles ou la danse de la colere

Noiz 2016/09/14
21:00
Non Biarritz, Colisée
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Biarritzeko Temps d’Aimer edo Maitaldia dantza jaialdiaren baitan Andréa Bescond-ek Les chatouilles ou la danse de la colere lana eskainiko du. 

Tauladaren gainean kadera xuri bat besterik ez da agertzen eta Andréa Bescond-ek ahal bezain bat inguma sarrarazten ditu bertan. Bakarrik aurkitzen dugu, jean eta kirol oinetakoak soinean. Gauzak kontatzen dizkigu eta dantzatzen du, azentu desberdinak dituzten pertsonaiak antzeztuz, bakarkako mutuak burutuz aitzina doalarik, boxeoan aritzen balitz bezala, hitzen gordintasuna jalgitzen utziz. Dantzaria antzerkilaria baita ere, eta duela guti Molière saria eskuratu du, baina sortzaile- antzezlea ere eta Eric Métayerek lagundurik gai adierazezina aipatzen du. 8 eta 12 urte artean « familiako adiskide » baten erasoak pairatu dituen Odette (Beltxargen aintzirako heroina bezala) neska ttipi baten haurtzaro suntsitua. Dantzari esker bere burua salbatu duen emazte baten ibilbidea, onestasunez eta deus gorde gabe aipaturik, batzuetan irri eginez, errabiaz eta biziz beteriko dantzaren bidez azpitik goiti bat izugarri delikatuki igorriz.

Informazio gehiago: Maitaldia

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930