Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ana Morales: En la cuerda floja

Dokumentuaren akzioak

Ana Morales: En la cuerda floja

Noiz 2021/03/16
15:00
Non Donostia, Gazteszena
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

En la cuerda floja zenbait galderaren ondorio da: Zer gertatzen zaie gure gorputz-gogoei ordena bilatzen dutenean? Egonkortasuna utopikoa al da? Desoreka behar al dugu bizirik irauteko? Ana Moralesek zuzendu eta jokatu du ikuskizun hau, gizaki gisa norberaren burua auzitan jartzeari buruz mundu gero eta ulergaitzago batean.

Ana Moralesen ezaugarria da bizitzan izan dituen egoerak agertokian birsortzea, bizitzarekin eta errealitatearekin lotura estua duten ikuskizunetan, kontakizuna dantza autobiografikoaren bidez eginez, forma zabalak erabiliz, abangoardia eta tradizioa konbinatuz.

Sorkuntza-lan hau gure gogo-aldarteetan sakontzen saiatzen da, eta desoreka aurrera egiteko eta bizitzeko beharrezko den zerbait balitz bezala erabiltzea proposatzen du. Flamenko hautsi, garaikide eta indartsu honek ezin hobeto islatzen du nola bilatzen ditugun etengabe oreka eta desoreka, modu inkontzientean maiz, bertan goxo egotetik zerbaiten bila abiatzen garelarik. Hautsia, horixe litzateke hitz egin-egina dantzaria taula gainean ikustean sortzen zaigun sentipena. Hautsi bertutetsua, noski, hautsi bat barne-bilaketa transmititzen dakiena, eta dantzariak dantzaren bidez agerian jartzea lortzen duena.

  • Zuzendaritza artistikoa, koreografia: Ana Morales.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Roberto Olivan, Ana Morales.
  • Musika zuzendaritza, sorkuntza: José Quevedo Bolita.
  • Dantza: Ana Morales.
  • Musika: José Quevedo Bolita, Paquito Gonzalez, Pablo Martín.
  • Off ahotsa: Sandra Carrasco.
  • Argiztapen diseinua: Benito Jiménez.
  • Soinua: Gaspar Leal Barker.
  • Errejidore, makinari: Jorge Limosnita.
  • Eszenografia diseinua: Roberto Olivan, Ana Morales, Antonio Godoy.
  • Eszenografia errealizazioa: Antonio Godoy.
  • Ekoizpen ejekutiboa: Ana Morales. Banaketa: Matel Cultura / May Torrejón. 
  • Nazioarteko banaketa: Artemovimiento / Daniela Lazary.
  • Ekoizpena: Elena Martín.
  • Jantziak: Belen de la Quintana

*Dferia azokaren barruan.

Dokumentuaren akzioak

Abuztua 2022 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31