Dokumentuaren akzioak
Ana Capilla eta Kike Mora: Feedback
Feedback musika eta dantza ikuskizun bat da. Baxu elektrikoak, kontrabaxuak eta gitarra akustikoak mugimendu, ahots eta argiarekiko elkarrizketari soinua jartzen diote gure zentzumenen gozamenerako, hori baita proiektu honen funtsa. Sortzaileak beren irudimenak daramatzan lekura goaz, egonean egotera eta egiten dutenaz gozatzera, eta horrela ikusiko ditugu, haien arteko feedbackaz, elkarri entzuteaz eta sorkuntzaz gozatzen. Bidaia bat sortzen da eszenan, jazz musikan ematen diren irizpideek artikulatzen dutena. Interpreteek egiten duten soinu eta gorputz ikerketari esker, konektatzeko modu berriak aurkitzen dira, ikus-entzuleari elkarrizketa bizi bat erakutsiz.
Kike Moraren “Evolución Natural” izeneko hurrengo diskoko hainbat abesti biltzen ditu lan honek.
- Jatorrizko ideia: Ana Capilla eta Kike Mora
- Sorkuntza eszenikoa: Ana Capilla
- Musika sorkuntza: Kike Mora
- Argazkiak: Manuel GB
- Argien diseinua: Sergio Monge
- Ikus-entzunezko irudia: Roberto Aguilar
- Ekoizpena: Ana Capilla eta Kike Mora
Dokumentuaren akzioak