Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Amezketako Txantxoak

Dokumentuaren akzioak

Amezketako Txantxoak

Noiz 2014/03/02
08:00
Non Amezketa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Amezketako Inauterien protagonistak Txantxoak (mozorrotuak, maskaradunak) izaten dira, berauek inguruko baserriak bisitatzen dituzte bi egunetan zehar Txantxo Dantzak edo Talai Dantza dantzatuaz; bitartean aginaldoak eskatzen dituzte.

Baserrien zeharreko ibilbidea oso luzea da baserri asko baitira. Txantxoak baserri guztietara iritsi daitezen bi taldeetan banatzen dira. Amezketa, Ugarte, Bedaio eta Abaltzisketako baserri batzuk bisitatuko dituzte. Baserri kopurua hain handia da, nahiz eta bi taldeetan banaturik egon askotan baserri batetik bestera joateko kotxeak hartu behar dituztela. Guneak banatzen dituzte eta bi egunetan zehar musika doinuak haran guztian zehar entzun daitezke.

Baserritarrek gustura hartzen dute beraien bisita eta askok edariren bat ematen diete elkarrizketa bat mantentzen duten bitartean. Irabazitako diruarekin bazkari eta afariren bat antolatuko dute.

EGITARAUA:

Martxoak 2, igandea:

  • 08:00etan: plaza inguruan, herriko gazteak biltzen dira eta goiz guztian zehar, herrigunean ibiltzen dira TXANTXO DANTZA - TALAI DANTZA dantzatuaz.

Martxoak 3, astelehena:

    • 08:00etan: gazteak biltzen dira berriro eta baserriz baserri ibiltzen dira.

Azkenean afaria parte hartzaile guztien artean.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930