Amaiur Macias: Gemidos de un cuerpo sin órganos

Amaiur Macias: Gemidos de un cuerpo sin órganos
Noiz

2026/11/05 20:00-21:00

Non

Donostia, Kontadores Aretoa (Gazte zentroa)

*2026ko Feministaldia jaialdiaren barne.

Pantaila baten bestaldean, performer bat ikusleari begira dago. Haren desiren eta eskaeren zain, esperientzia bat eskaintzen dio, intimitatearen eta kontsumoaren arteko mugak lausotzen dituen harreman batean. Gemidos de un cuerpo sin órganos lanean, Amaiur Macias Aranbarrik sexualitate garaikidearen koreografiei eta desira transmititzeko erabiltzen ditugun kanal digitalei erreparatzen die. Sedukzioa eta munstrotasuna elkartzen dira, ikuslea voyeur edo esperientziaren kontsumitzaile izatera gonbidatzen duen gailu eszeniko batean.

Baina jokoaren arauak aldatu egiten dira performeraren beraren desira agertzen denean. Ordura arte besteen begiradaren eta nahien zerbitzura zegoen gorputzak bere lekua aldarrikatzen du, eta gorputza bera botere-harremanen eremu bihurtzen da: zuntz, tendoi eta organoen antolaketa desegin eta berrantolatzen da. Intimitateaz, desiraren kontrolaz eta gorputzaren autonomiaz hausnartzeko proposamen eszeniko bat da, ikuslea begirale izatetik jokoaren parte izatera eramaten duena.

Fitxa artistikoa:

  • Sortzailea eta performerra: Amaiur Macias Aranbarri

  • Konpainia: Indómita Compañía

  • Antzezpen-zuzendaritza: Olfa Sendesni

  • Kanpoko begirada: Koldo Aróstegi eta Ainara Gurrutxaga

  • Soinua: Canino

  • Ikus-entzunezkoak: Petra Muguruza

  • Jantziak: ZUTURE

  • Argiztapen-diseinua: Max S. Mancebo

  • Teknikaria: Unax Cubilla

Donostiako hurrengo emanaldiaren datuak: 2026ko azaroaren 5ean, 20:00etan, Kontadores Gazte Zentroan (Bidebieta), Feministaldia jaialdiaren barruan. Sarrera doakoa da. Kulturklik — Feministaldia.