Hemen zaude: Hasiera Agenda Alurr taldearen 'Sua' ikuskizuna Balmasedan

Dokumentuaren akzioak

Alurr taldearen 'Sua' ikuskizuna Balmasedan

Noiz 2009/06/06
22:00
Non Balmasedako plaza
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 635 757 048
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Alurr Dantza Taldeak ‘Sua’ ikuskizuna aurkeztuko du ekainaren 6an (larunbata), Balmasedako Udaletxeko plazan (Bizkaia), gaueko 22:00etan, III. Bizkaiko Erraldoien Egunaren baitan.

Alurr Dantza Taldeak 2008ko azaroaren 16an estreinatu zuen ‘Sua’ ikuskizuna Tolosako Leidor antzokian. Bigarren emanaldia Ibarrako (Gipuzkoa) kiroldegian egin zuen aurtengo urtarrilaren 30ean. Bi emanaldietan, ikus-entzuleen erantzuna ederra izan zen, Alurr Dantza Taldeak txalo zaparrada jaso baitzuen. Balmasedakoa, beraz, ‘Sua’ ikuskizunaren hirugarren emanaldia izango da.

Edu Muruamendiaraz, Katixa Perea eta Alurr Taldeko dantzari gazteak dira ‘Sua’ ikuskizuneko koreografien egileak.
Jantziak: Ramon Garcia.
Ekipo teknikoa: SEI.
Efektu bereziak eta argiak: Asier Izagirre.

‘Sua’ izenburuko filmean oinarrituta dago Alurr Dantza Taldearen ‘Sua’ ikuskizun berria. ‘Eneko Haritza’ film laburra egin zuen talde berak osatu du ‘Sua’ filma. Ibarrako, Tolosaldeko eta Algorta inguruko jende askok parte hartu du. 1.609. urtean Lapurdin gertatutakoan oinarriitzen da ‘Sua’ filmeko istorioa.

Nola adierazi ikus-entzuleei filmaren sustraiak ordubeteko emanaldian? Dantza eta jantzien bidez. Bi indarren arteko gatazkan datza filmaren oinarria: herriarena eta jauntxoena. Bi bizimodu desberdin. Sua bera irudikatuko dugu hasieran ematen digun beldurra (garai hartako suaren esanahia) eta bukaeran suak ematen digun indarra edo itxaropena adierazteko.

Gure emanaldian ez dago irabazlerik, bi indar horien arteko desberdintasuna adierazten dugu bakarrik. Eta noski, sorginak ezin ziren falta istorio honetan, nahiz eta ez izan akelarreen inguruan. Garai hartan nola ibiltzen ziren isilpean, ezkutuan eta pertsegituak adierazi nahi izan dugu. Ez ziren emakume txoro batzuk, garai hartako emakume aurreratuenak baizik. Hori dantzen bidez adierazten dugu: emakumearen liberazioa, sentsualitatea eta abar.


Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2017 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
« Abendua 2017 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031