Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 30. Maitaldia ere dantzan ospatuko da

Dokumentuaren akzioak

30. Maitaldia ere dantzan ospatuko da

2020/09/10 12:40
30. Maitaldia ere dantzan ospatuko da

Maitaldia, Biarritz, 2016-09-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - Dantzan CC-BY-SA

Zailtasunak zailtasun 30. urteurrenean ez du hutsik egingo Maitaldia dantza jaialdiak. Nahiz eta udaberrian uste zen aurtengoan jaialdia ezin izango zela egin, testuinguru zail eta duda askoren artean Biarritz dantzaz alaituko da datozen egunetan.

Irailaren 10etik 20ra programazio biribila antolatu dute: Ballet Malandainen dantza eskolak, nazioarteko ikastaldiak, dantzari eskainitako ordutegi berezietako ikasgelak, koreografo gazteen lehiaketa... Malandain balletarekin batera Toulouseko Capitole eta Monte Carlo ballet entzutesuak izango dira Biarritzen.

Bizi dugun egoera dela eta posible da egun batetik bestera egitarauan aldaketak izatea. Ikuskizunen bat bertan behera gelditzen bada dirua itzuli egingo da. Antzoki eta sala barruetako ekitaldietan derrigorrezkoa izango da musukoa eta gomendagarria kanpoko dantza emanaldietan.

Egitaraua

Irailak 10 osteguna

  • 18:00/ 20:00 (La)Horde: Stage de jump. Lekua: Gare du Midi estudioa
  • 20:00 Valérie Müller: Danser sa Peine. Lekua: Royal zinema

Irailak 11

20:00 Hogeita hamargarren jaialdiaren irekitzea iragartzeko, Maritzuli konpainiako dantzariek, argizko jantziak soinean, festibala estreinatuko dute itsas-bazterretik egingo den alardearen bitartez, Hondartza Handia eta Portu zaharraren artean.

21:30 (La)Horde kolektiboa

Irailak 12 larunbata

  • 11:00 Irakurketa: Chimrres Antzokiarena. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 16:00 Hitzaldia: Le Tandem (&) l'Art & la Danse. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 19:00 L’octogonale konpainia: A Taste of Ted. Lekua: Koliseoa
  • 21:00 Malandain Biarritz balleta: Mozart à 2 & Beethoven 6. Lekua: Gare du Midi

Irailak 13 igandea

  • 11:00 Gigabarre Malandain: Malandain Ballet Biarritzekin. Lekua: Mazon parkeko frontoian
  • 12:15 Horizon Danse: Séquences. Lekua: Mazon parkeko frontoian
  • 15:00/ 17:00 Revolution konpainia: Uppercut. Lekua: Mazon parkeko frontoian
  • 19:00/ 21:00 Nach van van dance konpainia: Cellule. Lekua: Koliseoa
  • 21:00 (La)Horde kolektiboa: To da Bone. Lekua: Casino antzokia

Irailak 14 astelehena

  • 12:30 Malandain Biarritz balleta: Entsegu publikoa. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 19:00 Chistine Hassid proiektua: N'ayez pas peur! Lekua: Casino antzokia
  • 21:00 Malandain Biarritz balleta: Mozart à 2 & Beethoven 6. Lekua: Gare du Midi

Irailak 15 asteartea

  • 12:30 Massala konpainia: Entsegu publikoa. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 15:30 Christophe Haleb + Laure Boyer et Edouard Mailaender: Entropico + To da Bone. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 18:00-20:00 Flamenko tailerra: Andres Marìnekin. Lekua Gare du Midiko estudioa
  • 19:00 Blanca Arrieta: Puzzling Solos. Lekua: Koliseoa
  • 21:00 Massala konpainia: Oüm. Lekua: Casino antzokia

Irailak 16 asteazkena

  • 12:30 Maria-Agnes Gillot / Andres Marin / Christian Rizzo: Entsegu publikoa. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 15:30 Corinne Darde et Michel Schiweitzer: Keep calm. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 19:00 Sustème Castafiore: Anthologie du Cauchemar. Lekua: Casino antzokia
  • 21:00 Maria-Agnes Gillot / Andres Marin / Christian Rizzo: Magma. Lekua: Gare du Midi

Irailak 17 osteguna

  • 15:30 Kukai Dantza eta Arena Comunicación: Bizimina. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 18:00/ 18:45/ 19:30/ 20:15 Martin Harriage: Serre. Lekua: Salle Gamaritz
  • 21:00  La parenthése konpainia: L'Ambition d'être tendre. Lekua: Koliseoa

Irailak 18 ostirala

  • 11:00 Hitzaldia: Laura Cappelle eta Thierry Malandainekin. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 15:30 Julie Charrier eta Yvan Schreck: Nous, La danse. Lekua: Biarritzeko mediateka
  • 18:00 Ma konpainia: La Serpillière de Monsieur Mutt. Lekua: Gamaritz sala
  • 21:00 Antonin Comestaz & Martin Harriague: Korzo Pruductión: Plateu. Lekua: Casino antzokia

Irailak 19 larunbata

  • 11:00-12:30 Dantza klasikoko ikastaroa: Monte Carloko balletarekin. Lekua: Gare Midiko estudioan
  • 11:00 Ma konpainia: La Serpillière de Monsieur Mutt. Lekua: Gamaritz sala
  • 12:30 Capitoleko balleta: Entsegu publikoa. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 14:30 Akira Yoshida: Home. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 16:00 Ziomara Hormaetxe konpainia: Ahotsak. Lekua: Mazon parkeko frontoian
  • 21:00 Capitoleko balleta: À nos Amours. Lekua: Casino antzokia

Irailak 20 igandea

  • 11:00 Gigabarre ballet du Capitole: Capitoleko balletarekin. Lekua: Mazon parkeko frontoian
  • 12:15 Lipszyc ballet eskola: Biarritzeko formazio zentroa. Lekua: Mazon parkeko frontoia
  • 16:00 Mouvementeko unibertsitatea: Drôle de bal. Lekua: Plaza Berri
  • 18:00 Dantzaz: Création de Laida Aldaz - Atalak. Lekua: Gamaritz sala
  • 19:00/ 21:00 Monte Carloko balleta: Vers un Pays Sage / Altro Canto. Lekua: Gare du Midi

 

Egitarau osoa: Maitaldia 2020 egitaraua (pdf)

Informazioa: Maitaldia - Le Temps d'aimer

Dokumentuaren akzioak