Dokumentuaren akzioak
Alberto Cortes: Oturia
Oturia lanak Basako haranera, Aragoiko Pirinioetara, eta ekainaren 25eko erromeriara eramango gaitu, bertako usainekin, musikekin eta dantzekin batera. Erromesaldia egingo dugu gure barrura bakea, urgeldia eta indarra aurkitzeko, eta gaur egungo hizkeran erromes egingo dugu gure esentzia bizirik mantentzeko.
“Tot muere, pero seguiremos creyendo; a tradizión nos mantiene vivos.”
Miguel Angel Berna Carlos Saurarekin elkarlanean aritu da Jotari buruzko azken zinema-proiektuan. Bera da filmeko koreografoa, hainbat koreografiatan interpretea izateaz gain; koreografietako bat, hain zuzen ere, Sara Barasekin egin du.
Besteak beste, artista hauekin aritu da lanean: Sara Baras, Lola Greco, Aida Gómez, Mayte Bajo, Olga Pericet, Úrsula López, Rafael Amargo, Antonio Canales, Marcos Flores, Dani Doña, Rafael Campallo, Chevi Muraday.
2017an Zaragozako Seme Kutun izendatu zuten eta 2018an bi ekoizpen estreinatu zituen: “Hambre” eta “Dos tierras”.
- Zuzendaritza: Miguel Ángel Berna
- Zuzendaritza artistikoa: Alejandro Longines
- Koreografia: Miguel Ángel Berna, Alejandro Longines
- Musika egilea: Guille Mata
- Dantzariak: Miguel Ángel Berna, María Sordo, Laura López.
- Ekoizpena: Arkhé Danza S.L
- Jantziak: Pepa Durán
- Argien diseinua: Nicolas Fishchtel
- Argazkiak: Jaime Oríz
- Ikuskizun hau mugen alde bietako PYRENART kooperazio-proiektuaren onuradura da, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020)
Dokumentuaren akzioak