Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda "Aitzina pika" liburuaren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

"Aitzina pika" liburuaren aurkezpena

Noiz 2018/10/12
20:00
Non Iruñea, Karrikiri Elkartea
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Zuberoako Sü Azia elkarteak Jean Mixel Bedaxagarren Aitzina Pika liburua argitaratu du, eta liburuaren aurkezpena egingo du Karrikiri elkartean.

Aitzina pika

Jean Mixel Bedaxagar urdiñarbetarra hainbat galderaren erantzuna topatzen eta argibideak ematen saiatu da liburuan. Besteak beste, nor izan zen kantiniersa agertu aurretik maskaradetan ikusi zen azken maka beltza? Nor ote zen Maule-Lextarreko Galerienalde zubiaren alde batetik bestera, frisat dobleak egiten zituen zamaltzain izugarri hura? Zenbat dantzari zuberotar eraman zituen betiko 1914-1918ko gerrak? Sü Azia elkarteak argitaratutako liburua, hainbat ikerketaren emaitza da, Zuberoako 180 dantzari eta musikariren kontuak, argazkiak... jaso dira.

Liburu honetan, Bedaxagarren ikerketa lanaz gain, beste zenbait adituren ekarpenak ere jaso dira. Hemen egileen izenak eta egin dituzten lanak: Xabier Itzaina (düala 100 urte beno haboro, biribilka emaiten ziren Xiberoko dantzak); Jon Iruretagoiena (Bralearen sorterroak); Jean-Claude Larronde (kanpoko herrietarat egin ziren jelkaldiak: Errumania, Erresuma Batua, etab...); Marcel Gastellu eta Geneviève Marsan (ttun-ttunaren aipamen xehea).

 

Dokumentuaren akzioak

Otsaila 2023 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728
Martxoa 2023 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Apirila 2023 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930