Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Aurreskua

Aurreskua

Noiz: 2018/07/16 12:30
Non: Markina-Xemein

Uztailaren 16an, eguaztena, Karmen jaietako egitarauaren barruan, Karmen eguna.

  • 09:30etan: Txistularien kalejira.
  • 10:30etan: Markina-Xemeingo bandaren kalejira.
  • 11:00etan: Meza Nagusia, Karmengo elizan, Xemein abesbatzak abestuta (E. Mokoroaren Meza). 
  • 12:30etan: Aurreskua, Goiko Portalean.

Gehiago irakurri

Aurreskua

Aurreskua

Noiz: 2018/07/16 13:30
Non: Añorga

Soka-dantza Añorgan, Karmen egunean meza nagusiaren ondotik..

Gehiago irakurri

Brokel-dantza

Brokel-dantza

Noiz: 2018/07/16 18:00
Non: Añorga

Brokel-dantza Añorgako Arkaitz dantza taldeko dantzarien eskutik. 

Gehiago irakurri

Maduixa Teatre: Mulïer

Maduixa Teatre: Mulïer

Noiz: 2018/07/17 22:30
Non: Amorebieta-Etxano, Herriko plaza

Emakume guztiek daukate euren barruan izaki basati eta libre bat, historian zehar zibilizazio guztiak otzantzen ahalegindu diren izaera instintibo bat. Haren ziklo naturalak moldatu behar izan dira erritmo artifizialetara, besteen nahia egiteko, eta, hala, amatatzen joan dira berezko dituen sormenerako dohain instintibo eta irudikorrak. “Mulïer” ikuskizuna, kale arteen estreinaldirik onenari Moritz Fira Tàrrega saria 2016an, trikimakoen gaineko dantza, oreka, mugimendua, poesia, indarra eta emozioa da. Omenaldi bat zapalkuntzako mende luzeetan zehar beren ni basatia bizirik iraunarazteko borrokatu diren eta borrokatzen diren emakumeentzat, eta aldarrikatzen dutenak dantzatzeko eta gure gizarteko kale-plazetan libre korrika egiteko euren eskubidea.

  • Ideia, zuzendaritza artistikoa: Joan Santacreu
  • Koreografia sorkuntza: Mamen García
  • Dramaturgia: Roser de Castro
  • Musika konposaketa: Damián Sanchez
  • Antzezleak: Laia Sorribes, Lara Llávata, Melisa Usina, Esther Latorre, Ana Lola Cosin

Gehiago irakurri

Dikothomia konpainia: Spazi…O

Dikothomia konpainia: Spazi…O

Noiz: 2018/07/19 18:30
Non: Lekeitio, Plaza

Dikothomia konpainiak Spazi…O lana eskainiko du. 

Espaziorik gabeko espazioak, aldibereko errealitateak banatzen dituzten irudizko trenkadak, efektiboak balio praktikorik ez duen lekua. Emakume bat, gizon bat eta elkarren arteko harremanak: bi lagun, bikote bat, ume horiek, zahar haiek, aita eta bere alaba… Erakarri eta aldaratzen duten emozioak, hurbildu eta urrundu egiten dira errealitateari zentzua bilatu nahian, batera bizirik irauteko, bat izateari utzi gabe. Bizikidetzaren lozorroa espero ez den amaiera bilakatuz.

Malabarismoak, akrobaziak eta bertikalak, keinutasuna eta erakustaldi teknikotik harago doan mugimendua, minimalismoa eszenografia bizi eta dinamikoa duen konposizioan. 

  • Egilea: Dikothomia Cía.
  • Zuzendaritza: Dikothomia Cía., Marta Torrents
  • Musika: Patrick Kevin Govan & Federica Putti eta beste batzuk
  • Antzezleak: Barbara Govan, Endika Salazar
  • Iraupena: 50 minutu

Gehiago irakurri

Oinkari - Hika: Sagartu

Oinkari - Hika: Sagartu

Noiz: 2018/07/19 19:00
Non: Legazpi

Sagarra da sormen-iturriaren abiapuntua dantza eta teatroa uztartzen duen ikuskizun honetan. Sagar kultura itzal luzea izan du gure herrian. Sagarra tentazioa da. Sagardotegiaren mamia. Gosea baretzen du eta aldi berean, sagar gehiagoren gosea piztu. Horrela, sagarrak dantza egiten du eta ikuskizun ikusgarri bihurtu da. Alde batetik, Hika teatro taldearen sormen begiratua eta bestaldetik, Oinkari dantza taldearen oin arin berriztuak. Bi habi energia handia darion ikuskari handi bat altxatzeko. Festa batean hasi eta festa batean amaitzeko moduan ibiliko gara, umorez, alaitasunez eta bizi-bizi.

  • Dantzariak: Oinkari Dantza Taldea
  • Aktorea: Miren Gojenola
  • Musika zuzenean: Iñaki Dieguez (eskusoinua), Iker Telleria (perkusioa)
  • Zuzendaritza eta Dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Testuak: Arantxa Iturbe, Agurtzane Intxaurraga
  • Koreografia: Eneko Gil (Kolaboratzaileak: Agurtzane Intxaurraga, Jenni Perlaza)
  • Jantziak: Xabier Mujika; Oihana Legorburu (jantzi gorria)
  • Diseinu grafikoa: Irene Larrañaga, ArriStudioa
  • Argazkiak: Otxabi studioa
  • Bideoa: Acrónica Producciones
  • Ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa eta Oinkari Dantza Taldea
  • Administrazioa: Asun Etxebarria
  • Komunikazioa: Amaia Kerexeta
  • Talde teknikoa: Iker Ugalde, Julen de la Iglesia
  • Banaketa: HIKA TEATROA 633252200 (Amaia Kerexeta)

Gehiago irakurri

Lanordika: Rojo estándar

Lanordika: Rojo estándar

Noiz: 2018/07/19 19:30
Non: Barakaldo, Eskulturen parkea

Bi izaki kontrajarrik topo egin dute surrealismoak bustitako eszena batean; han, koloreek beren erritmoa ezartzen dute, eta maitasuna, zirkua eta dantza eskutik gidari dituela, giltzarria da ikuskizun osoan. Antzezlana erabat zirkularra da; prestatuta dago ikuslea 360 graduetan jarri dadin; maitasunak eta bizitzak bezala, birarazten gaitu. Mugimenduaren bidez, bidaia bat egingo dugu emozioetan, topatzeetan, eta desadostasunetan zehar.

  • Zuzendaritza: Alba Sarraute, Rosa Díaz
  • Sorkuntza, antzezlea: Dario Dumont, Greta García
  • Eszenografia: Ascuas Forja, Pepe del Pino, Anna Jonsson
  • Argiztapen diseinua: Ernesto Monza
  • Musika: Morten Jespersen

Gehiago irakurri

Baztandarren biltzarra

Baztandarren biltzarra

Noiz: 2018/07/22 10:00
Non: Elizondo

Baztandarren Biltzarra Elizondon. Hona hemen eguneko egitaraua:

  • 10:00etatik aurrera, goiz osoan artisauen erakusketa egonen da ikusgai Pedro Axular karrikan.
  • 11:00etan herri bakoitzak prestatutako orga apainduen desfilea hasiko da.
  • 14:00etan Mutildantzak izanen dira Elizondoko plazan eta ondotik herri bazkaria izanen da Merkatuko zelaian. 

Bazkalondoko animazioan, Baztango ioiak edo eztei-soinuak, Baztandarren Biltzarraren mezua, sari banaketa, animazioa eta dantzak izanen dituzte Merkatuko Plazan.

Gehiago irakurri

Emakumeen soka-dantza

Emakumeen soka-dantza

Noiz: 2018/07/22 20:30
Non: Otxandio

Galduta egon den eta 2017an berreskuratu zuten errementarien soka-dantza egingo dute Otxandioko jaietan Urduri dantza taldeko emakumeek.

1980ko hamarkadan  Santurtziko Mendi Alde dantza taldeko Mundi eta Andoni Flores anaiak Otxandioko soka-dantza ikertzen hasi ziren. Santa Marina jaietan egiten zen emakumeen soka-dantzaren inguruko informazio historikoa, ahozko testigantzak eta herriko hainbat abestiren partiturak bildu dituzte. Ikerketa- eta bilketa-lanak eman dute fruitua, 1935etik dantzatu ez den soka-dantza egingo dute aurten herriko emakumeek.

Gehiago irakurri

Dantzari-dantza eta erregelak

Dantzari-dantza eta erregelak

Noiz: 2018/07/24 19:00
Non: Garai

Arratsaldeko 19:00tan Donien Atxa jarriko da eta ondoren Garaiko ezpata-dantzariek herriko plazan azken ensaioa egingo dute dantzari-dantza eta erregelak eginez.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Uztaila 2018 »
Uztaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Abuztua 2018 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Iraila 2018 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930