Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Ablitas: El Plego

Dokumentuaren akzioak

Ablitas: El Plego

Noiz 2019/04/07
13:00
Non Ablitas
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Ablitas: El Plego

Argazkia: Nafarroako Dantzen Atlasa by Ortzadar Elkartea CC BY-NC

Mendianike dantza taldeko kideek egiten dute Ablitasen El Plego izeneko dantza-jokoa apirila hasieran. Dantzariek gerri atzealdean daramaten egunkari zatia elkarri erretzen saiatzen dira dantza egiten duten bitartean. Joko hori herrian zabaldu eta 1995ean Mendianikeko kideek hau berreskuratu eta dantza gehitu zioten, balsa eta jota. 

Diotenez Mariano Baigorri ablitastarrak ardo erronda ez ordaintzeko ahaleginetan lagunak paperezko buztana erretzera gonbidatzen zituen, lortuz gero berak ordainduko zuen, bestela lagunek.

El Plego dantza igandean egiten bada ere, larunbatean ere izaten da dantza emankizunik. Hainbat herritako dantza taldeeak gonbidatzen dituzte Ablitasera eta guztien emanaldia egiten da kalejiraren ondotik.

Igandean berriz, 12:30etako Ablitaseko musika bandaren kontzertuaren ostean dantzatzen da El Plego.

Mendianike Danzas erabiltzailearen argazkia.

Dokumentuaren akzioak

« Otsaila 2026 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
« Martxoa 2026 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
« Apirila 2026 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930