Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda Abaltzisketako Txantxok

Dokumentuaren akzioak

Abaltzisketako Txantxok

Noiz 2014/03/02
07:00
Non Abaltzisketa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Inauterietako igandean, goizean goiz, herriko gazteek inguruko baserriak bisitatzen dituzte: Txantxoak edo dantzariak (mozorrotuak, maskaradunak), soinujolea, zesterua aginaldoak jasotzen, eta mozorro nagusia.

Garai batean baserriak umez beterik zeuden eta txantxoen doinuak entzuten zituzten bezain pronto, kalera korrikan irten eta abesten hasten ziren:

Txantxo mala kasta
ipurdian ardatza
kolkoan ardoa
Txantxo pikaroa.

Zesterue aurreratu eta erratza dantza egin behar duten tokian pasatzen du. Makil dantza bat dantzatzen dute. Dantza amaitzean etxekoak eta Txantxoak elkar agurtzen dute, askotan urtean elkar ikusten duten une bakarra da eta egun horretan baserritarrek edariren bat eskaintzen diete. Oparia jaso ostean beste baserriren batetara abiatzen dira.

Eguardia iristean konpartsa Abaltzisketa erdigunera iristen da, non beraien dantza meza irteerarekin bat egiten dute. Ondoren indarrak hartzeko asmoz, herriko enparantzan bazkaltzen dute (babarrunak, mondejuak...) eta arratsaldez falta zaizkien baserriak igarotzeari ekiten diete.

Egitaraua:

    • 07:00etan: Udaletxean bilduko dira prestaketa lanari ekiteko.
    • 08:00etan: Udaletxetik irtengo dira baserriz baserri dantza egiteko.
    • 11:00etan: Meza Nagusiaren ostean, Abaltzisketako Enparantzan dantzatuko dute.

Ondoren: Larraitzerantz abiatuko dira.

  • 12:30etan: Meza Nagusiaren ostean, Larraitzen dantzatuko dute.
  • 14:00etan: Dantzatzen ibilitako gazte guztiek bazkari bat egingo dute, jai honi amaiera emanez.

Dokumentuaren akzioak

Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30