Dokumentuaren akzioak
Agenda

Les Ballets de Monte-Carlo: Romeo eta Julieta
Noiz: 2022/05/24 20:00Non: Iruñea, Baluarte

Societat doctor Alonso: Hammamturgia
Noiz: 2022/05/26 19:00Non: Bilbo, Azkuna Zentroa
Societat Doctor Alonso antzerki-konpainiak, Tomás Aragayk (antzerki-zuzendaria eta dramaturgoa) eta Sofía Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzentzen duten konpainia eszenikoak, Hammamturgia aurkezten du. Hammamturgiaren azken proiektu eszenikoa da, eta dramaturgiaren beste alderdi bat. Egindako ikerketetan, konpainiak "kode irekia" nozioarekin lan egin du beti. "Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barne-jarraibide edo -arau batzuekin egiten dugu lan, eta publikoari muga-espazio gisa aurre egiten dion garapenarekin: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasun-egoeran egongo da, lanaren ulermena nolabait kode horren bidez enkriptatuta agertzen baita", diote Societat Doctor Alonsok. ldo horretatik, proiektuan ikerketa-parametro batzuk finkatzen dira, berriz ere barne-kode bat sortzeko. "Kode hori hammamturgiaren eta giroaren ideiei buruzkoa da, eta nahikoa aldagai izan behar ditu, jendeak irakurtzeko modukoak eta bere irudimenari lekua uzten diotenak".

Sara Baras: Alma
Noiz: 2022/05/26 20:00Non: Bilbo, Euskalduna
Itzultzea beti da amets egiteko gonbita, berriro hastea deskubritzeko bidea da, eta oraingo honetan, berriz elkartzea da, idazteko partituraren bertigoa sentitzea, berriz ikusteko piztu behar diren argiena, gure sentimenduak marraztekoa, gure hizkuntza antzerkiaren mihise zalantzati horretan, txalora itzultzea, maitasunera, berora, mantentzen gaituen arrazoiarekin, publikoarekin, ezinezko besarkadara.

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/05/27 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022
Malerrekako dantzariak
Noiz: 2022/05/28 11:00Non: Donamaria
Malerrekako Eguna ospatuko da maiatzaren 28an Donamarian. Egun osoko egitarauaren barruan, 11:00etan Malerrekako dantzarien saioa izango da.

Udalbatzaren soka-dantza
Noiz: 2022/05/29 12:00Non: Beasain
Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak: Igandea Astelehena Asteartea OstiralaDantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Loinazko ezpata-dantza
Noiz: 2022/05/30 08:30Non: Beasain, Loinazko San Martinen basilika
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza. Igandea Astelehena Asteartea Ostirala
Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Umeen soka-dantza
Noiz: 2022/05/31 12:00Non: Beasain, Loinazko San Martin plaza
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten. Igandea Astelehena Asteartea OstiralaDantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Dokumentala: Azken dantza maisua
Noiz: 2022/06/03 19:00Non: Beasain, Usurbe antzokia
Azken dantza maisua dokumentalaren estreinaldia; Aurtzakak eta Biro Produzioak Beasaiango Udalaren laguntzarekin ekoiztutako Pasatxo zenaren eta Beasaingo Loinatz jaietako dantza ohituren inguruko dokumental. Igandea Astelehena Asteartea OstiralaDantza, Beasaingo Loinazko jaietan:

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/06/03 20:00Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022
Dokumentuaren akzioak