Dokumentuaren akzioak
Agenda
Maskaradak 2024
Noiz: 2024/03/31 09:00Non: Barkoxe
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2024 Egutegia
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
Bolant Eguna
Noiz: 2024/03/31 09:15Non: Luzaide
Pazko asteburuan Luzaiden Bolant Eguna osaptuko dute. Larunbat arratsez ekingo diote ospakizunari kalejira eta dantzaldiekin, baina iganderako antolatu dituzte ekintza esanguratsuenak. Honela, goizean goizeko gosaritik hasita herriko kaleetan jiran eta dantzan ibiliko dira bolantak Pazko igandez. Hona egitaraua: Larunbata: Igandea:
Berriketan: Arima
Noiz: 2024/04/05 20:15Non: Zumarraga, Arizti aretoa
Dantza tailerra: Amatxiren dantzak
Noiz: 2024/04/06 11:00Non: Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Apirilak 6, larunbata, 11:00etan Amatxiren dantzak dantza tailerra Patxi Labordarekin. Duela mende bat Iruñean zer dantza molde egiten ziren azalduko digu Patxi Labordak eta azaltzeaz gain, dantzan jarriko gaitu noski. Tailerra Kondestable jauregiko sala gotikoan izanen da eta edukiera mugatua izanen du. Izen-emate ordena errespetatuko dugu. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785
Maskaradak 2024
Noiz: 2024/04/07 09:00Non: Larraine
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2024 Egutegia
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
Liburu aurkezpena: Koloreaga 0.2
Noiz: 2024/04/08 11:00Non: Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Apirilak 8, astelehena, 11:00etan Koloreaga 0.2 margotzeko liburuaren aurkezpena, Asisko Urmenetarekin 2010 urtean Nafarroako festagileak protagonista zituen Koloreaga, haurrek margotzeko liburua argitaratu genuen. Ordutik itzuli asko eman ditu fandangoak eta hartara, liburua eguneratzeko beharra sentitu dugu. Alde batetik, Euskal Herri osoko dantza ohiturak hartu ditugu aintzat, honako honetan. Bestetik, herri askotan egin dute genero bereizketarik egiten ez duen dantza ereduen alde, eta garapen horren lekukotza egin nahi izan dugu Asisko Urmenetak ilustratutako liburuxka berri honetan. Aurkezpena Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen da.
Ortzadar: XXXVIII. Folklore Jardunaldiak
Noiz: 2024/04/09 19:00 ${linebreak} 2024/04/13 23:55Non: Iruñea, Ansoleaga aretoa
Dantza-solas mintzaldiak
Noiz: 2024/04/12 18:00Non: Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Apirilak 12, ostirala, 18:00etan Dantza solas Mintzaldiak. Izenburu orokor horren baitan hiru lagun ekarriko ditugu dantzaz solastera, hain zuzen.
Mintzaldiak Kondestablearen jauregiko hitzaldi gelan izanen dira.
Dantza tailerra: Greziako dantza tradizionalak
Noiz: 2024/04/13 10:00Non: Iruñea, Kondestable jauregia
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Greziako dantza tradizionalen tailerra Xristos Sidiropoulos dantza-maisu greziarrarekin apirilaren 13an eta 14an Kondestable jauregian. Xristos Sidiripoulosek Greziako dantza moldeetarako hurbilpena eginen digu. Tailer honek bi parte izanen ditu, larunbat eta igandean, eta lau bat orduko iraupena egun bakoitzean. Telefono zenbaki honetara deituz edo idatziz ematen ahalko duzue izena: 604123785
Dantza eta bertso emanaldia: Mingain-dantzari
Noiz: 2024/04/13 18:00Non: Iruñea, Burguen plaza
*Dugunaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan. Mingain-dantzari dantza eta bertso emanaldia apirilaren 13an, larunbata, 18:00etan. Zer zen lehenago bertso-doinua ala dantza-doinua? Dantza-doinua ala bertso-doinua? Gauza jakina da bertsolari eta dantzariok gure jardunerako baliatzen ditugun doinuetatik asko partekatzen ditugula. Berdin egiten ahal dela zortzikoa dantzatu ala kantatu. Eta hori horrela izanik, jolasean ez bada, elkarren ondoan jarri nahi izan ditugu bertsolari eta dantzariak, batzuk mingainez komunikatzen, besteak gorputzez. Eta ohiko doinuen osagarri, kobre banda berezi bat. Iurretako, Eibarko Kezkako eta Iruñeko Dugunako dantzariak ariko dira dantzan, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina bertsotan eta Zazpiko Handia Brass Band musikan bateko eta besteko txistulari eta gaiteroekin batera. Emanaldia Burguen plazan izanen da.
Dokumentuaren akzioak