Dokumentuaren akzioak
Agenda
Korpus-dantzak
Noiz: 2023/07/09 09:00 ${linebreak} 2024/05/31 23:55Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Ekainak 9 ostirala Ekainak 10 larunbata Ekainak 11 igandea
Ballet Theater Pforzheim: Mugimendua oroimenean
Noiz: 2024/04/25 19:00Non: Gernika-Lumo, Lizeo Antzokia
Bonbardaketaren 87. urtemugaren ospakizunaren kariaz, Gernika-Lumoko Udalak Pforzheim herri adiskidetuko balleta (Tanz Theatre Pforzheim) gonbidatu du programa kulturalean parte hartzera, bere sorkuntza-lan batez, datorren apirilaren 25ean. Obrak bi zati ditu. Alde batetik, Guido Markowitzek zuzendutako bi dueto, atxikimendu-sentimenduei, pertsona maitatuei eta oroimenaren garrantziari buruzkoak; eta, bestetik, “RauschBoléro” pieza: beraren lehenengo zatia Maurice Ravelen 1928ko “Boléro”an oinarritzen da, eta beraren ezaugarri nagusia da etengabeko errepikapen bat duela eta bere tinbrea aldatuz doala, gelditu barik aurrera doan crescendo batez; bigarren zatian, hots, Rita Aozane Bilibio eta Damian Gmürren “Boléro”an, borroka-mugimenduak eta muturreko sentimenduak irudikatzen dira. Mar Rodríguez Valverde koreografoaren lanak askotariko esperientzia eta adierazpen kulturalekin zuzenean esperimentatzea ahalbidetzen die dantzariei.
Alabena: Flipluf
Noiz: 2024/04/26 10:30Non: Irisarri, Ospitalea
Bi saio: 10:30 eta 15:00 Dantza eta musika ikusgarria. 2 hilabete eta 6 urte artekoentzat, emanaldi hau publiko guziari irekia da. Iraupena: 30 min
Macarena Recuerda Sheperd: Gauza. Gorputz batean esku hartzea
Noiz: 2024/04/26 18:00Non: Donostia, Tabakalera
"Gauza" da ILUSIONISMOARI buruzko Macarena Recuerda Sheperd-en trilogia ixten duen pieza. Ikerketa horrek pentsarazi dio ilusioa nola uztartzen den antzerkiaren esentziarekin, eszenaren gainean konbentzioa eta magia, errealitatea eta bere bikoitza, ekintza eta fikzioa azalduz. 2017an hasi zuen ikerketatik sortu dira AY! Bai! (2018) gorputzetik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa eta “The Watching Machine” (2020) argitik, itzaletik eta islatik pentsatutako pertzepzio-irudiei buruzko ikerketa Oraingo honetan, «Gauza. Gorputz batean esku hartzea», irudi pertzeptiboak eszenografikotik ikertzen ditugu. Horretarako, gorputza beste material bat bezala pentsatu dugu, atrezzo bihurtu arte. "Gauza" dantza pieza bat da, dantza gorputz objektibo batez osatua. Gauzen koreografia.
Jone Amezaga + Manu Gaigne: Remedios Vals
Noiz: 2024/04/26 19:00Non: Donostia, Tabakalera
Helburua disziplinartekotasunaren inguruan lan egitea da, disziplina artistiko bakoitzak elkarrekin sortzeko dituen modu ezberdinak ikertuz eta gorpuztuz. Hizkuntza eszeniko amankomun baten bilaketa da eta bidea egiteko modua. Ideia guzti horietatik material zehatz bati ahalik eta etekin gehien atera nahian, gure lehen lana sortu dugu.
Led Silhouette: Zakurrak
Noiz: 2024/04/26 20:00Non: Zarautz, Modelo
Zakurrak proposamen bat da, errepikapenaren hersturatik irudien segidaren lilurara doana. Irudiak: iraganetik ebatsiak eta biharrera boteak; oraingoak, eta iraganaz lerdatuak; plastika garaikidetik zaharkitutako formara, lurrekora, denbora eta hizkuntzen nahas-mahas atergabean.Dantza grinatsu baten erakusketa, bere zentzurik behinena errepikapenean eta katarsian aurkitzen duena: lehertu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, akitu arte bizi. Norbera aurkitzeko, bere buruaren isla bestearengan ikusten duen gizakiaren kontakizuna. Bi gizon besarkatuak.Bi gizon dantzan, dena bukatu eta dena berriro jaio arte
Myriam Perez: Nunavut
Noiz: 2024/04/26 20:00Non: Tolosa, Leidor Aretoa
Noiz utzi genion haurrak izateari? Noizbait utzi al diogu? Noizbait utziko al diogu? NUNAVUT behin izan gineneko lurraldea da, denbora izozturik mantentzen denekoa, glaziarrek betirako irauten dutenekoa. Bertan ikasi genuen zuhaitzetatik zintzilikatzen, zuhaitzik gabeko eremuan. Bertan jaso genuen piztiaren besarkada. Bertan ziren aske, haizeak korapilaturiko gureadatsak. Ahazturatik berreskuratuko al dugu, noizbehinka bertara itzultzeko bidea…? FITXA ARTISTIKOA
Zirikolatz: Dantz'hari
Noiz: 2024/04/26 20:30Non: Senpere, Larreko gela
Senpereko Zirikolatz euskal dantza taldearen 45. urtemugakari antolatu emanaldia, 8 eta 74 urte arteko ehun bat senpertar biltzen dituena
Maskaradak 2024
Noiz: 2024/04/27 09:00Non: Pagola
Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2024 Egutegia
27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
Dokumentuaren akzioak