Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

AMAraun

AMAraun

Noiz: 2022/12/15 00:00
Non: Tolosa, Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa

(Ama) izan, ala ez izan.
Izan ere, izatekotan,
nola eutsi izanari?
Izan ala ez izan (ni), ama izanik.
Izan ala ez izan?
Edo...
Izan nola?

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.

Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik.

Fitxa

Sorkuntza eta ideia nagusia: Oihana Iguaran, Amaiur Luluaga
Gidoia: Oihana Iguaran
Koreografia: Amaiur Luluaga
Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer?

Kukai: Eta orain zer?

Noiz: 2022/12/16 19:30
Non: Donostia, Tabakalera

Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia eta Zuzendaritza: Jon Maya 
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mixelena 
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra 
  • Koreografia: Jon Maya, Jokulariak 
  • Musika Konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen Diseinua: David Bernués 
  • Jantzien Diseinua: Alessio Meloni
  • Orkestra Zuzendaria: Rubén Gimeno 
  • Dramaturgia, Interpretazio eta Koreografia Asistentzia: Ximun Fuchs
  •  Produkzioa eta Kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya 
  • Lantalde Teknikoa: Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones) 
  • Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza 
  • Jantzien Eraikitzea: AEG Ikasketa Profesionalen Zentroa Karteleko
  • Irudia: June San Sebastián 
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo 
  • Aholkularitza: Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola 
  • Kolaboratzaileak: Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África

 

Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea

Gehiago irakurri

Huellas-Aztarnak

Huellas-Aztarnak

Noiz: 2022/12/16 20:00
Non: Zarautz, Modelo Aretoa

Afrikako dantza ikuskizuna. Dantzaren bitartez  gure herrietako kultur aniztasuna erakutsiko dugu eta islatuko dugu.

Huellas-Aztarnak, kulturen, identitateen eta sentimenduen arteko topaketa bat da; artea publikoarekin komunikatzeko bitartekoa den espazio bat denboran zehar. Jatorri desberdineko artistak batu ginen agertokian gure mezua helarazteko: «Mila begirada, taupada bakar bat».

Gehiago irakurri

XXI Sevillana Jaialdia

XXI Sevillana Jaialdia

Noiz: 2022/12/17 18:00
Non: Donostia, Larratxo K.E.

Jaialdi honetan sevillanak flamenkoaren beste eredu batzuekin nahasten dira. Pasodobleak kaskainetekin dantzatuak eta bestelako koreografiak ere izango dira, dantza horietan erabiltzen diren osagarri ezberdinekin (mantoiak, abanikoak, kapelak…).

Gehiago irakurri

Ertza: Zehar

Ertza: Zehar

Noiz: 2022/12/17 19:00
Non: Berriz, Berrizko Kultur Etxea

Tximeleta askoren bizitzak bi aste besterik ez du irauten. Baina tximeleta bezela jaio aurretik hamar egun bizi zen krisalida moduan, eta aurretik beste bi aste harra izan zen, eta aurretik lau egun arrautza... Non hasi eta non bukatzen da honen bizitza? Nor ausartzen da ziklo segida horretan muga bat jartzen?Inguratzen gaituen guztiak, gu barne, etengabeko mugimendu zikliko batetan parte hartzen du. Jaiotze eta hiltze errepika baten baitan. Eta gure begietara zerbait hiltzen denean, beste ziklo baten parte izatera pasatzen da. Beste mugimendu berri batean bilakatzen da. Azken finean bizirik darrai nolabait. Guk asmatutako denbora finitoa motz gelditzen da amaigabeko jario infinito hori neurtzerako orduan. Hemen, pertsona baten transformazioen testigu izango gara. Itxura, emozio, bizipen eta ikasgai ezberdinetan zehar ordubeteko bidaia bat. Edo hobekiago esanda, bizitza labur bat. Nahiz eta hemen ere zaila suertatu, eszena horiek noiz jaio ziren eta noiz hilko diren esatea.

Fitxa

  • Egilea: Asier Zabaleta.
  • Koreografoa: Asier Zabaleta.
  • Zuzendaritza eszenikoa: Asier Zabaleta.
  • Antzezleak: Asier Zabaleta eta Iñar Sastre.
  • Ekoizpena: Ertza
  • Azpigeneroa: Dantza garaikidea eta antzerkia
  • Iraupena: 60´
  • Formatua: 9/8/6
  • Pertsona kopurua biran: 4

Gehiago irakurri

Kukai: Eta orain zer?

Kukai: Eta orain zer?

Noiz: 2022/12/17 19:30
Non: Donostia, Tabakalera

Soka dantza antzinako errituala da, unibertsala, herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena; bertakoa bezain unibertsala. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen ditu. Dantzaren bidez gizartea batzen du. Kide bakoitzaren berezitasuna errespetatuz eta onartuz, espazio komun bat osatuz eta partekatuz.

Jon Maya Sein koreografoak horren balioan sakontzea eta egungo gizartearen balioetan hura txertatzea proposatzen du. Zeharkakotasuna, kultura-aniztasuna eta espazioen demokratizazioa izango dira bidaia honetan erabiliko diren kontzeptuetako batzuk, bizikidetza eta adierazpen eta jatorri koreografikoen aniztasuna lagun.

Fitxa

  • Jatorrizko ideia eta Zuzendaritza: Jon Maya 
  • Jokulariak: Alain Maya, Aritz López, Junaid Jemal Sendi, Helena Wilhelmsson, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Sua Enparantza, Urko Mixelena 
  • Euskal Herriko Gazte Orkestra 
  • Koreografia: Jon Maya, Jokulariak 
  • Musika Konposizioa: Pascal Gaigne
  • Argiztapen Diseinua: David Bernués 
  • Jantzien Diseinua: Alessio Meloni
  • Orkestra Zuzendaria: Rubén Gimeno 
  • Dramaturgia, Interpretazio eta Koreografia Asistentzia: Ximun Fuchs
  •  Produkzioa eta Kudeaketa: Doltza Oar-Arteta, Elena García, Jon Maya 
  • Lantalde Teknikoa: Daniel Bernués, Josean Olaberri (Acrónica Producciones) 
  • Eszenografiaren eraikitzea: Raúl Arraiza 
  • Jantzien Eraikitzea: AEG Ikasketa Profesionalen Zentroa Karteleko
  • Irudia: June San Sebastián 
  • Argazkiak: Mendi Urruzuno, Gorka Bravo 
  • Aholkularitza: Jon Bagüés, Jose Ignacio Ansorena, Berdinki Zirkua, Zirkuola 
  • Kolaboratzaileak: Laboral Kutxa, Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia/Gipuzkoa Koopera, Eusko Jaurlaritza, Instituto Italiano Di Cultura Madrid, Victoria Eugenia Antzokia, Malandaine Ballet Biarritz, Teatros del Canal, Casa África

 

Informazio gehiago: Kukai Dantza Taldea

Gehiago irakurri

Salbatzaile Dantza Taldea

Salbatzaile Dantza Taldea

Noiz: 2022/12/17 20:00
Non: Bilbo, Santiago Plaza

*Dantza Plazetan 2022ren barruan

Gehiago irakurri

Adriana Bilbao: Zarra

Adriana Bilbao: Zarra

Noiz: 2022/12/17 20:00
Non: Basauri, Social Antzokia

ZARRA dantza-obrak omendu eta aintzatetsi egiten du Telmo Zarraonandia (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako futbol-ligako golegile nagusia izan zen jokalari enblematikoa.

Ikuskizunak hurbildu egiten gaitu kirol horri atxikita dagoen herri baten jatorrietara eta oroimenera, meatzaritzari eta industriari loturiko sustraietara, eta ibilbide bat egiten du haren historian zehar, Telmok berak gidatutako pasadizoen bidez. Futbolaren mitotzat jotzen da Athletic Clubeko eta Espainiako futbol-selekzioko jokalari zena; haren palmaresa luze eta zabala izan zen benetan, gurearekin zerikusirik ez zuen garai batean.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren bilobak, haren handitasuna nabarmentzen duen lan hau sortu du, aitonaren omenez. Dantza, flamenkoa eta futbolarekin lotutako kirol-elementuak uztartuta, ezaugarri nagusi zituen indarra eta bizitasuna azpimarratzen ditu, mitoa areagotu zuten kirol eta giza balioak ahaztu gabe. Errematatzaile bikaina zen, erdiko aurrelari aseezina, jatorra eta irmoa… haren abizenak adierazten duen bezala: «ZARRAONANDIA», zaharra, ona eta handia.

 

 

Gehiago irakurri

La Pulga: Berriketan

La Pulga: Berriketan

Noiz: 2022/12/18 00:00
Non: Ziortza-Bolibar

Berriketan flamenkoa eta txalaparta fusionatzen dituen proiektua da, 2008tik aurrera sorturikoa, taldeko kideek flamenkoa eta txalaparta fusionatzeko zuten interesa zela medio.

Proiektua, batez ere, perkusioarekin eta dantzarekin hasi zen; baina aurrerago, musika-tresna melodikoak (esaterako, gitarra) eta kantuak sartzeko beharra ikusi zuten.  

Ikuskizunean urtebetez edo gehiagoz lan egin ondoren, zuzeneko emanaldiak egiten hasi ziren, eta, publikoaren aldetik, oso erantzun ona izan dute.

Gaur egun, proiektuan lanean jarraitzen dute, zuzeneko emanaldietan nahiz konposizio berrietan.

  • Egilea: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Koreografoak: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Zuzendaritza eszenikoa: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Ekoizpena: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Musika: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Musika zuzendaritza: Berriketan Konpainia-Compañía Berriketan
  • Soinu teknikaria: Jordi
  • Interpreteak: 
  • Txalaparta: Mikel Aveiro eta Adrián Larrañaga
  • Gitarra: Aitor Escobar
  • Ahotsa: Angel López de Toro
  • Perkusioa: Jose Gil "Giliyo"
  • Dantza: Askoa Etxebarrieta Lasheras "La Pulga"
  • Iraupena: 75'

Gehiago irakurri

Aiko taldea: Dantzazale Eguna

Aiko taldea: Dantzazale Eguna

Noiz: 2022/12/18 13:00
Non: Ondarrun

DANTZAZALE EGUNA ONDARRUN, 13:00 Kalekutzin, 14:30 Beikozinin

DANTZAZALE EGUNA AIKO TALDEA

 

Dantza eta musikarekin gora eta behera gabiltza denok astero astero, ikasten, praktikatzen... dantza jauziak, jota, porrua, mazurka... Eta lantzean behin, gure parranda eguna ospatzea bidezkoa da... bueno, bidezkoa baino, beharrezkoa. Eta horregatik, aspaldi ospatzen ditugu dantzazale egunak, dantzariak garelako baina batez ere dantzazaleak! Eta oraingoan Ondarrura gatoz, herri kantari eta dantzaria, egun ederra elkarrekin pasatzeko asmoarekin, gabonetarako entrenamendu gisa.

13:00 Kalekutzin, kale-gurutzean hasita dantza-kantu-poteoa

14:30 Beikozinin txakoli gonbitea

15:00 Km0 (zero patatero) bazkari herrikoia berton, bertokoak, bertoko jakiak bertokoentzan prestaturik

Bazkarian izena emateko, zure izen abizenak adieraziz, 35 € sartu abenduak 12 baino lehen, Kutxabankeko honako kontu zenbakian (titularra Aiko Kultur Elkartea):

ES85 2095 0233 10 910994 3783

17:00 Dantzaldi erromeria MUNDIALA

Miren, Roberto Etxebarria eta Idoia Markaidarekin.

Bizkaiko Gaiteroak

AIKO Taldea

20:00 jai amaiera "Mi carro"rekin

 

HEMEN BILBOTIK ONDARROARA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

HEMEN ONDARROATIK BILBORA AUTOBUSEN ORDUTEGIAK

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2022 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930
« Urria 2022 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
« Azaroa 2022 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930