Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Amaia Elizaran: Pool

Amaia Elizaran: Pool

Noiz: 2020/10/01 19:00
Non: Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da. Giza gorputza %70a ura da”. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. 

  • Zuzendaria eta koreografia: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran.
  • Musika: Xabier Zeberio
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argazkiak: Rach Rodriguez

 

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Organik: Sardiña Freskue!

Organik: Sardiña Freskue!

Noiz: 2020/10/01 19:00
Non: Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Sardina Freskue! Ikuskizunean aurrera ja-rraitzen du konpainiak itsasoaren munduaz eta han emakumeek duten lekuaz duen in-teresak. Saregileen ondotik, orain Santurtziko sardina-saltzaileen txanda da. Lanbide horren ondare gisa kantu bat geratu zaigu, penintsu-la osoan ez ezik, haratago ere ezaguna dena. Omenaldia eskaini nahi diegu emakume haiei, haien lan estimatua eta haien ospe handia ez dadin ahaztu, eta, horretarako, sardina-urrina izango da protagonista nagusietakoa saioan zehar. Sardina Freskue! Dantza-antzezpena da, umoretsua, freskoa eta urrintsua, eta publi-koaren parte hartzea bilatuko da une jakin batzuetan.

  • Zuzendaria: Natalia Monge
  • Interpreteak: Natalia De Miguel, Helena Golab, María Martín.
  • Musika: Marc Cano, Jon Ander Garamendi
  • Jantziak: Sinpatron
  • Kanpo begirada: Bego Krego
  • Argazkiak: Rach Rodriguez
  • Zabalkundea: Ana Gabán

 

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Oier Araolaza

Hitzaldia: Oier Araolaza

Noiz: 2020/10/02 18:00
Non: Donibane Lohitzune, Ducontenia gela

"Emakumeak euskal dantzetan: gezur baten historia" hitzaldia emanen du Oier Araolazak urriaren 2an, 18:00etan Ducontenia gelan. Eusko Ikaskuntza Iparraldek antolaturik.

Gehiago irakurri

Invisible Beauty: Y Do Project

Invisible Beauty: Y Do Project

Noiz: 2020/10/02 19:00
Non: Pasai Donibane, Juanba Berastegi kultur-gunea

Invisible Beauty,  AI  DŌ  PROJECT  konpainiako  dantzariek eta konpainiako zuzendari artistikoa den Iker  Arrue-k, urtean  zehar  Alzheimerra  daukaten pertsonekin garatzen duten saio multzoa da. Dantza  eta  musikaren bitartez,  gaixotasunaren  endekatze  prozesua  ahal  den neurrian atzeratzeko helburua daukate Alzheimerra daukaten pertsonei zuzendutako saioek. Aurkezpen irekian, Asier Garcia-k zuzendu  duen ekimenaren inguruko dokumentala proiektatzeaz gain, urtean  zear  ekimenaren  barne  garatutako  metodologia  ere  aurkeztuko  du  konpainiak.  Aukezpenean, Alzheimerra  duten  pertsonen  gaitasunei  bereziki  moldatutako  dantza-sorkuntza  bat ere aurkeztuko dute konpainiako dantzariek.

  • Zuzendaritza: AFAGI, AI DŌ PROJECT.
  • Dantzariak: Mar Rodriguez, Myriam Perez.
  • Musikaria: Igancio Araquistain.
  • Aurkezlea: Iker Arrue.
  • Babesleak: Kutxa Fundazioa, Eusko Jaurlaritza.
  • Erakunde laguntzaileak: Niessen Auditorioa, Gipuzkoako Dantzagunea, Musikene Goi Mailako Musika Ikastegia.

 

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Larrua: Otsoa

Larrua: Otsoa

Noiz: 2020/10/02 20:30
Non: Elorrio, Arriola Kultur Aretoa

Otsoa garrasi bat da, asmatutako askatasun baten ulua. Helmuga bat, prestatuenak bakarrik iristen diren lekua. Dantza eta antzerkia uztartzen ditu oraingoan Proyecto Larruak, Eusko Jaurlaritza eta GasteizkoPrincipal Antzokiarekin batera ekoiztutako lanean.

Gehiago irakurri

Euskal Dantzak: Zerutxu

Euskal Dantzak: Zerutxu

Noiz: 2020/10/03 13:00
Non: Bilbo, Euskal Museoa

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala prestatu du, Euskal Dantzak izenburupean. Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Beti Jai Alai (Bilbo), Gaztedi (Bilbo), Salbatzaile (Bilbo), Goialde (Erandio), Zerutxu (Markina-Xemein), Alkartasuna (Bermeo), Mikel Deuna (Iurreta) eta Urdaibai (Forua) taldeak dira parte hartzaileak.

Saio guztiak 13:00etan dira Unamuno Plazatik sartuta. Doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Euskal Museoaren webgunean. Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da.

Gehiago irakurri

Dantzaz: Basoa

Dantzaz: Basoa

Noiz: 2020/10/03 19:00
Non: Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Basoa: iluna, estaltzen duena. Gune majikoa, baita beldurgarria ere. Historia garaikideko erreferentziazko gune bat estali nahi izan duena bezalakoa. Errefuxiatu-gunea, kontzentrazio-esparrua… Gurs, milaka pertsona bildu eta pilatu zuen lekua, ehundaka pertsona hil ziren lekua, Guregandik oso hurbil dagoen leku bat, historian hain urrun ez dagoena. Gursen abiapuntua izango dugu gaur milaka eta milaka pertsonak gerrak eta pobreziagatik pairatu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetikoa zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da.

  • Koreografia: Josu Mujika
  • Musika: Iñaki Salvador.
  • Testuak: Xabier Sukia.
  • Ahotsak: Xabier Sukia, Arantxa Arza, Marie Luyten, Miriam Mohamed.
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Jantziak: Maialen Miranda, Naroa Minchero.
  • Produkzioa: Dantzaz.
  • Dantzariak: Oier Abrego, Pauline Bonnat, Saioa Belarra, Alicia Cayrou, Elene Carreto, Marina Eskisabel, Araitz Lasa, Aitor Jimenez, Iker Sanz, Xian Martinez, Julen Rodriguez, Diego Urdangarin, Beñat Urrutia.
  • Argazkiak: Blanca Razquin.
  • Bideoa: Beñat Gereka (Txikota Komunikazioa).
  • Komunikazioa: Kultur Atelier.

 

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

Marco Vargas & Chloe Brule: Los cuerpos celestes

Noiz: 2020/10/03 20:30
Non: Barakaldo Antzokia

Los Cuerpos Celestesek paisaia batzuk eskaintzen ditu, non bost interpretek topo egiten baitute eta elkartu egiten baitira definiezina den zerbait aurkitzeko. Duoak, hirukoteak, laukoteak eta boskoteak eratzen dira, eta gogoetan sartzen bakoitzaren lekuaz eta bestearekin duen harremanaz. Unibertsoaren ikuspegi unitario eta organikotik, non dena baitago lotuta eta batak besteari eusten, Marco Vargas & Chloé Brûlék zentzumenen bidaia bat proposatzen digute etereotasunetik gorpuztasunera. Flamenkoaren eta musika elektronikoaren arteko kontrasteen aberastasunarekin jolasean, freskoa osatzen dute gizakiez, non norbanako bakoitza osagai funtsezkoa baina ezdeusa baita unibertsoko agertoki handian.

  • Zuzendaritza: Marco Vargas & Chloe Brule
  • Sorkuntza, interpretazioa: Marco Vargas, Chloe Brule, Gero Dominguez, Miguel Marin, Yinka Esi Graves 
  • Musika konposizioa: Miguel Marin

Gehiago irakurri

Euskal Dantzak: Beti Jai Alai

Euskal Dantzak: Beti Jai Alai

Noiz: 2020/10/04 13:00
Non: Bilbo, Euskal Museoa

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak dantza egitarau zabala prestatu du, Euskal Dantzak izenburupean. Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Beti Jai Alai (Bilbo), Gaztedi (Bilbo), Salbatzaile (Bilbo), Goialde (Erandio), Zerutxu (Markina-Xemein), Alkartasuna (Bermeo), Mikel Deuna (Iurreta) eta Urdaibai (Forua) taldeak dira parte hartzaileak.

Saio guztiak 13:00etan dira Unamuno Plazatik sartuta. Doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Euskal Museoaren webgunean. Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da.

Gehiago irakurri

LaRutan: Out of the blue

LaRutan: Out of the blue

Noiz: 2020/10/04 19:00
Non: Pasai Antxo, Ibaiondo frontoia

Kalean erakusteko pentsaturik dagoen, formatu laburreko dantza garaikideko pieza da, non bi dantzari eszenan aurkitzen diren. Lan fresko eta dibertigarria da, libreki dantzatzearen, mugitzearen eta egunerokotasunetik ihes egiteko beharretik sorturikoa. Hau dela eta, gure ideia pieza jendartean erakustea da, guk hainbat goza dezaten. Irribarrea atera, txalo egin eta piezak daraman erritmoaren kitzikapena sentiaraztea da gure asmoa.

  • Zuzendaritza: Maria Andres
  • Koreografia: Maria Andres, Denis Martinez
  • Dantzariak: Denis Martinez, Maria Andres
  • Musika: Plastikman
  • Jantziak: Maria Andres
  • Argazkia eta bideoa: Etanowski
  • Testu itzulpena: Ioritz Zabaleta

 

*Pasaiako dantza festibalaren barruan antolatutako dantza ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2020 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930
« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30