Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Dantzaz: Basoa

Dantzaz: Basoa

Noiz: 2019/09/19 19:30
Non: Errenteria

Gurs, milaka pertsona (gudari errepublikarrak, judutarrak…) bildu eta pilatu zuen lekua. Ehunka pertsona hil ziren lekua. Guregandik oso hurbil dagoen lekua, historian hain urrun ez dagoena. Gurs inspirazio iturria izango dugu gaur milaka pertsonek gerrak eta pobreziagatik pairaitu behar duten egoerari buruzko hausnarketa egiteko eta mezu poetiko bat zabaltzeko. Gurs iragana eta gaur eguna lotzen dituen zubia da. Kontzentrazio esparru horretako izugarrikerietan biztu zen sormena du abiapuntu Dantzazen koreografia berriak.

  • Dantzariak: Dantzaz konpainia
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Koreografia: Josu Mujika

Gehiago irakurri

Ertza: Janeten titia

Ertza: Janeten titia

Noiz: 2019/09/20 20:30
Non: Elorrio, Arriola Antzokia

Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritxiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan?

 Hain zuzen ere, horretaz mintzatuko da ERTZA-ren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.

 Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.

Gehiago irakurri

Ezpela: Konda'zazu

Ezpela: Konda'zazu

Noiz: 2019/09/20 21:00
Non: Ezpeleta, Merkatu estalia

Ezpeletako Ezpela dantza taldeak 50 urte betetzen ditu eta Konda'zazu deitzen den ikusgarria sortu dute. Irailaren 20 eta 21ean aurkeztuko dute nahiz eta jada sarrerak agortu diren. 

Gehiago irakurri

Gaztedi: Zuberoako maskarada

Gaztedi: Zuberoako maskarada

Noiz: 2019/09/21 10:30
Non: Bakio

Bilboko Gaztedi dantzari taldeak Zuberoako maskarada eskainiko du Bakion, bertako Itxas-Alde dantza taldeak antolaturik. Hona hemen eguna osoko egitaraua:

10:30 Barrikadak: Bentako plazea, Sabino Arana etorbidea, Moila puntea, Udaletxeko plazea eta Frontoia. 

14:30 Bazkari herrikoia probalekuan.

17: Ofizioak Bentako plazean (euria bada Bakeako karpan).

Gehiago irakurri

Dantza Hirian

Dantza Hirian

Noiz: 2019/09/21 12:30
Non: Donostia

Irailaren 13tik 29ra Dantza Hirian jaialdian. Irun, Hendaia, Errenteria, Donostia, Pasaia, Baiona eta Hondarribiako plaza eta kaleak dantza garaikidearen eszenatoki bihurtuko dira hamalaugarren aldiz. Dantza garaikidea herritar guztiengana hurbiltzeko asmoz, artista entzutetsuen, nahiz hasiberrien aldeko apustua egin dute antzolatzaileek.

Egitaraua

Irailak 21 larunbata, Donostia

  • 12:30 Dantzaz: “Artalde” Proyecto Larrua Urdanetan.
  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Hung Dance: “Birdy” Konstituzio Plazan.
  • 19:30 Vicky P. Miranda “Rojo” Nautikon.
  • 20:00 Taiat Dansa: "Canvas of Bodies. Opus nº 1” Nautikon.

Irailak 22 igandea, Donostia

  • 18:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Marcat Dance: “Azzurro” Konstituzio Plazan.
  • 19:00 Led Silhoutte: “Errata Natural” Nautikon.
  • 19:45 Hung Dance: “Birdy” Nautikon.

Irailak 22 igandea, Pasaia

  • 12:00 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra Donibane Plazan.
  • 13:00 Led Silhouette: “Errata Natural” Donibane Plazan.
  • 13:30 Mario Bermudez: “Wooden Bones” San Pedro Enbarkaderoan.

 Irailak 28 larunbata, Baiona

  • 16:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 17:30 Ziomara Hormaetxe:  “Ahotsak” MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 17:45 Amaiur Luluaga: “J-AhO!” MVC Polo-Beyris kanpoan.
  • 18:00 Node: "Tria" 

Irailak 29 igandea, Hondarribia

  • 17:30 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat marrazki tailerra San Pedro Kalean.
  • 18:30 Ziomara Hormaetxe: "Ahotsak" San Pedro kalean.
  • 19:00 Colectivo HQPC 15: “Habrá que ponerse cachas” Santiago plazan.

 

Informazio gehiago: Dantza Hirian

Gehiago irakurri

Euskaltzaindiaren mendeurreneko erromeria

Euskaltzaindiaren mendeurreneko erromeria

Noiz: 2019/09/21 13:00
Non: Bilbo, Plaza Barria

Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatzeko erromeria. Parte hartuko dute egunean zehar, Berrizko San Lorentzo dantza taldeak, Bilbo Kantarik, Jarauta 69 txarangak, Aiko taldeak, Bizkaiko Gaiteroak eta Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak. Hone hemen egitaraua:

Irailak 21, larunbata

  • 13:00 Soka-dantza eta erromeria ibiltaria
  • 17:30 MEndeurreneko erromeria

Gehiago irakurri

Aiko Taldea: Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Erromeria

Aiko Taldea: Euskaltzaindiaren Mendeurreneko Erromeria

Noiz: 2019/09/21 13:00
Non: Bilbo, Plaza Barria

13:00 BILBOKO Plaza Barrian hasi eta Alde zaharretik gero

EUSKALTZAINDIAREN MENDEURRENEKO ERROMERIA EGUNA

 

13:00 Sokadantza Berrizko San Lorentzo dantza taldeko dantzari eta German Aldekoa txistulariarekin, eta jarraian DANTZA POTEOA, Jarauta 69 txaranga, Bizkaiko Gaiteroak, Bilbo Kantari eta AIKOrekin.

 

17:30 BILBOKO Plaza Barrian ERROMERIA

EUSKALTZAINDIAREN MENDEURRENEKO ERROMERIA EGUNA

 

17:30 Euskaltzaindiaren Mendeurrena ospatzeko erromeria:

-Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikitilariak

-Jarauta 69 txaranga

-Bizkaiko Gaiteroak

-AIKO Taldea

Gehiago irakurri

Mutxikoak

Mutxikoak

Noiz: 2019/09/22 11:00
Non: Donibane Garazi, Herriko Etxeko plaza

Garaiko Mutxikoak elkarteak antolaturik, mutxikoak dantzatzeko aukera irailaren 22an, goizeko 11:30ean Donibane Garaziko herriko Etxeko plazan. Euria egingo balitz, dantzaldia Merkatu estalian egingo litzake.

Gehiago irakurri

Kabalkada

Kabalkada

Noiz: 2019/09/22 16:00
Non: Aiherra

Kabalkada Ahierran.

Gehiago irakurri

Dantzarako gonbite tailerra Aiko Taldearekin

Dantzarako gonbite tailerra Aiko Taldearekin

Noiz: 2019/09/27 19:00
Non: Rekalde, Aluzeta Komunitate Zentroa

19:00 Aluzeta Komunitate Zentroa, Larraskitu bidea 1, Errekalde

DENOK DANTZARI DANTZARAKO GONBITE TAILERRA

 

DENOK DANTZARI

Dantzarako gonbite tailerra AIKO Taldearekin

Badago dantzatzeko beste modu bat, naturalagoa, lasaiagoa eta dibertigarriagoa. Doinu bat entzutean berez oinak mugitzen ditugunean, kulunka egiten dugunean, edo hatzamarren puntekin erritmoa markatzen dugunean, musika sentitzen ari gara eta dantzari ateak irekita. AIKO dantza zaletasuna da eta dantzarako musika jo eta sortzeko gozamena. Musika jo, dantzatu, partekatu eta irakatsi.

-Dantzarako gogoa bai baina nola hasi ez badakizu oraindik

-AIKO Taldekoen dantzarako formula magikoa ezagutu nahi baduzu

-Ostiral arratsalde bat lagun artean ondo pasatzeko gogoa baduzu

-Dantza taldean dantzan egin zenuen aspaldi eta faltan botatzen baduzu

Zatoz dantzaren lehioa irekitzeko, ordu pare batean gure dantzen nondik norakoak ezagutzera lagun arteko giroan ondo pasatuz... eta doan, debalde!

 

Irailaren 27a, ostirala
19:00-21:00
DOAN DEBALDE MUSUTRUK
Aluzeta Komunitate Zentruan
Larraskitu bidea 1
Rekalde

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Azaroa 2019 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930