Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Joaldunak eta mozorroak

Joaldunak eta mozorroak

Noiz: 2019/01/29 11:00 ${linebreak} 2020/01/28 23:55
Non: Zubieta, Aurtitz, Ituren

Urtarrileko azken asteburua erreferentziatzat hartu eta ondoko astelehen eta asteartean ateratzen dira Ituren, Aurtitz eta Zubietako joaldunak. Astelehenean, Zubietatik Iturenerainoko bidea egiten dute eta asteartean Iturenen hasi eta Zubietaraino joaten dira. Tartean mozorroak ibiliko dira herrian zehar hara eta hona.

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Katxiren iraulkatzea

Katxiren iraulkatzea

Noiz: 2020/01/21 20:15
Non: Oion

San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.

Urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 20:15ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren 20:30ean Udaletxean.

Herri osoak Hiribilduari dion errespetu eta ohorea adierazten ditu Katxiak. Udal Sindikoak zeremoniatsu mugitzen duen banderan Hiribildua agertzen da adierazirik. 

Gehiago irakurri

Katxiren iraulkatzea

Katxiren iraulkatzea

Noiz: 2020/01/22 12:30
Non: Oion

San Vicente eta San Anastasio jaiak ospatzen dituzte Oionen. Katxiaren zilipurdia bitan egiten da herriko jaietan; urtarrilaren 21ean (bezperan) eta 22an.

Urtarrilaren 22an, goizeko 12:30ean Katxiren iraulkatzea egingo da Parrokiako Elizan eta ondoren meza santua eta prozesioa egingo dira. Prozesioan zehar, Santu Zaindarien dantza egingo dute dantzariek, eta amaieran, udaletxe aurrean berriro ere Katxiren iraultzea egingo da. 

Gehiago irakurri

Santu Zaindarien dantza

Santu Zaindarien dantza

Noiz: 2020/01/22 13:00
Non: Oion

Santu Zaindarien dantza urtarrilaren 22ko prozesioan dantzatzen da, San Bizente eta San Anastasioren jai egunean.

Bi aldaera ditu dantzak, eta biak dantzatzen dituzte, bitan bakoitza, bi aldaerak tartekatuz. Lehenengoan eta hirugarrenean, dantzaren lehen zatia besterik ez da egiten, atzeraka egiten da, eta Santuen irudiei begira, prozesioak aurrera egiten duen bitartean. Bigarrenean eta laugarrenean, dantza osoa dantzatzen da, ibilbidearen erdialdean eta bukaeran.

Dantzaren musika, gaitaz jotzen da (zenbait hamarkadatan, klarinetea jotzen zen gaitaren ordez), danborrak eta kriskitinek lagunduta. Dantzariek gurutzeak, kateak eta airean buletak tartekatzen dituzte. 

Gehiago irakurri

Blanca Li: Solstice

Blanca Li: Solstice

Noiz: 2020/01/22 20:00
Non: Iruñea

 

Blanca Liren konpainiak Solstice ikuskizuna aurkeztuko du Iruñeko Baluarte antzokian. Blanca Li, Grandan jaioa, Nueva Yorken Martha Grahamekin egin zuen bere prestakuntza eta egun Parisen bizi da eta bere konpainia du bertan. Koreografoa, zinemagilea, dantzaria eta aktorea. Etengabe eraberritzen ari den artista honek askotariko estiloak darabiltza, flamentkotik hasi eta ballet klasiko edo dantza urbano arte. Dantza eta mugimenduaren energiarekin hasi eta bukatzen da dena.

«Solstice» ikuskizuna konprometituago dela esango genuke. Natura eta Gizatasunaren edertasuna, boterea eta energiaz gain, hauskortasuna ere ospatzen du. Hamalau dantzari eta perkusionista baten eskutik, dantzarekin batera eszenografia, jantziak, bideoak, argiak eta musika konbinatzearen indarraren bitartez, gure ekosistemaren gorabeherak gogora ekartzen ditu ikuskizun honek.

 

Gehiago irakurri

Joaldunak

Joaldunak

Noiz: 2020/01/23 20:00
Non: Aurtitz

Urtarrileko azken asteburua erreferentziatzat hartuta ateratzen dira joaldunak. Aurtitzen, azken igandearen aurreko ostegunean hasten dira puska biltzean. Aurtizko joaldunak herriko elkartean bilduko dira 20:00ak inguruan eta ondoren herriari buelta emango diote puskak biltzen. 

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Hitzaldia: Ane Albisu

Noiz: 2020/01/24 19:00
Non: Portugalete

"Zer eta nola jantziko duzu hurrengo festetan?" izenburuarekin hitzaldia eskainiko du Ane Albisuk urtarrilaren 24an, 19:00etan  Portugaleteko Santa Klara Kulturtegian. Ane Albisu, tradiziozko jantzietan aditua da, Ikerfolk-eko partaidea eta Atondu liburuaren egilea.

Gehiago irakurri

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Haatik: Errimak Bi Oinetan

Noiz: 2020/01/24 20:30
Non: Tolosako Leidor Antzokia

Errimak oinetan ikuskizunarekin bizitakoa ondoren, formatu bera izango duen gai, bertso eta dantza berriez osatutako bigarren ikuskizun batekin gatoz.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez. Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.

Garai bateko eta gaurko bertso eta doinuez osatutako emanaldi entretenigarri eta dibertigarri bat.

 

Sarrerak salgai leihatilan eta internetez.

 

  • Zuzendariak: Unai Elizasu eta Aiert Beobide
  • Koreografia: Talde sorkuntza
  • Dantzariak: Aiert Beobide, Amaiur Luluaga, Anne Jauregi, Iñigo Etxeberria, Irati Sorondo, Jon Arsuaga eta Nagore Zabala
  • Aurkezlea eta gai jartzailea: Unai Elizasu
  • Bertsoak: Sustrai Colina, Xalbador, Aitor Mendiluze, Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Odei Barroso, Ibon Ordoñez eta gehiago
  • Musika: Igelaren Banda (Bixente Martinez, gitarrak eta zuzendaritza; Amaiur Cajaraville, kontrabaxua; Hasier Oleaga, bateria)
  • Ahotsak: Maddalen Arzallus, Thierry Biscary, Aitor Mendiluze, Irati Sorondo eta Anne Jauregi
  • Grabaketa: Azkarate Estudioak, Jonan Fernandez
  • Jantziak: Ramon García
  • Karteleko argazkia eta kartelaren diseinua: Iurre Aranburu

 

Informazio gehiago: www.haatik.com

Gehiago irakurri

Joaldunak

Joaldunak

Noiz: 2020/01/26 13:00
Non: Ituren

Urtarrileko azken igandean Iturengo joaldunak herrian zehar arituko dira joareak jo eta kuestazioa egiten.

Ituren, Aurtitz eta Zubieta: joaldunak 2015 [Bideoa]

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen [Bideoa]

Gehiago irakurri

Herrixa Dantzan: Joan Francés Tisnèr

Herrixa Dantzan: Joan Francés Tisnèr

Noiz: 2020/01/26 18:00
Non: Elgeta, Espaloia kafe-antzokia.

Bigarrenez geurean, Gaskoiniako herri-dantzak Joan Francés Tisnèrrekin. Iazkoan izan bazinen, berriz gozatzeko aukera. Ez bazenuen ezagutu, hona bigarren aukera.

  • 18.00 dantza-tailerra: iazkoak gogoratzeko saioa (Biarnoko braleak sokan, rondeu gaskoina sokan, kontradantzen sisteman Congo eta Pas de Quatre, korruan dantza kantatuak... Dantzan Ikasi programaren baitan antolatuta.
  • Ordaina: 5,00 euro (bertan eskura ordaintzeko)
  • Izena eman HEMEN
  • 19.00 Bal gascon (dantzaldi gaskoina): Ikastaroan landutakoak emango ditu, eta horiez gaiz, ohiko jauzi, balts, polka, schottisch, mazurka... Sarrera libre (irteeran txapela-botea)

 

Laguntzaileak: Elgetako Udala, Dantzan Ikasi eta Soinuenea.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Abuztua 2019 »
Abuztua
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
« Iraila 2019 »
Iraila
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Urria 2019 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031