Dokumentuaren akzioak
Agenda
Korpus-dantzak
Noiz: 2023/07/09 09:00 ${linebreak} 2024/05/31 23:55Non: Oñati
Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez. Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua: Ekainak 9 ostirala Ekainak 10 larunbata Ekainak 11 igandea
Urbeltzen dantza ganbara
Noiz: 2024/04/17 19:30Non: Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia
Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.
Jordi Vilaseca: Losing Faith
Noiz: 2024/04/18 18:00Non: Gasteiz, Aristipiel Calzados
*150 gramo: Dendaz denda jaialdiaren barne. Gorputza baino ez da geratzen bizitakoaren mapa eta paisaia gisa, eta mugimendua adinaren eta esperientziaren hondar gisa. 10 minutuko obra da, eta 3 emanaldi egingo dira, 18:00etan, 18:45ean eta 19:30ean.
Álvaro Murillo: 8 km en mula
Noiz: 2024/04/18 18:00Non: Gasteiz, Fotograma
Gorputzak mugimendua erabiltzen du maitasun madarikatu baten istorioa kontatzeko. 8 kilometro egin zituzten Bodas de sangre inspiratu zuen istorioaren protagonistek, egunsentira iritsi ezinik. 17 minutuko obra da, eta 3 emanaldi egingo dira, 18:00etan, 18:45ean eta 19:30ean.
Carla Roisin & Baseline: La montaña del diablo
Noiz: 2024/04/18 20:00Non: Bilbo, Okela Sormen Lantegia
*2024ko BLV Art jaialdiaren barruan. “La montaña del diablo” Carla Roisin & Baseline-ren performance-kontzertu bat da. Obra Leire Muñoz artista bisualaren “Lo que nos ignora” testuan inspiratuta dago (Sostenibilidad estética 2021), baita Leire Muñoz eta Eriz Morenoren “Teufelsberg” erakusketan ere. Iraupena: 40´
Ostiralak dantzan
Noiz: 2024/04/19 17:00Non: Donostia, Larratxo K.E.
Helburua dantzatzea eta gozatzea da.
Dididen.cia: B iperdestrucción
Noiz: 2024/04/19 18:30Non: Antsoain, Antzokia
*DNA 2024 jaialdiaren barruan Bi izaki aspertu egin dira bi oinen gainean ibiltzeaz. Beste unibertso batetik iritsi izan balira bezala, jostatuko dira Lurrean zoriontsu mugitzeko modua bilatzera. Oinez jarraitzeko modu bakarra izanen da, gure bi oinez gain, gure lagunen gainean sostengatzea. Bipedestrucción proiektuak bilatzen du adin guztietako ikusleei (batez ere haurrei) zuzendutako proposamen eszeniko bat sortzea. Umore zertzeladak ditu proposamenak, eta pentsarazten digu: “nor naiz? zer izan nahi dut?
Node: Batu
Noiz: 2024/04/19 19:00Non: Beasain, Dolarea parkea
Gure ondarearen, orainaren eta etorkizunaren aldarrikapena da. Oinarritzen da Euskal Herriak dituen (folklorea, dantza eta musika) kultur zutabeen argitan. Begirada etorkizunera jarria, jauzi egin eta argitasunez bete gaitzan. Izan ginena, garena eta izango garena batzen ditu, testuinguru artistiko berean. Gure sustraiak ahaztu gabe, gure geroa ospatzen du denboran zehar egindako bidaiarekin. Bidaia bat belaunaldi arteko gorputzen, mugimenduen, musikaren eta jantzien barrena.Fitxa artistikoa
Antonio Najarro: Querencia
Noiz: 2024/04/19 19:30Non: Gasteiz, Principal Antzokia
Antonio Najarroren konpainiaren ikuskizun berriak, Querenciak, pertsonek hazi diren edo joan ohi diren lekuetara itzultzeko duten joera? iradoki nahi du. Hamaika koadrotan banatuta dago, eta guztira hamalau dantzari ari dira agertokian; Moisés Sánchez pianistak konposatu du orkestra sinfonikorako jatorrizko musika, eta Extremadurako Orkestrak grabatu. Querencia ikuskizunak agerian jartzen ditu zenbait dantza-estiloren balioa eta haien interpretazioaren eta estetikaren edertasuna: escuela bolera izenekoa, dantza estilizatua, dantza tradizionala eta flamenkoa. Janzkerak eta beste osagarri batzuk ere, kriskitinak, esaterako Najarro bereizten duen tresna estilo horien interpretazioaren parte dira. Najarrok bere jatorria berriz bisitatu nahi izan du bere seigarren ekoizpenean, garai batean Antonio Ruiz Solerrek eta Mariemmak, besteak beste, ospetsu egin zituzten ballet koreografiko handien lengoaiaren inspirazioa berreskuratu eta goraipatu. Artistak: Compañía Antonio Najarro eta Celia Ñacle, Lucía Cardeñoso, Tania Martín, Carlos Romero, Daniel Ramos, Alejandra de Castro, Celeste Cerezo, Cristina Carnero, Lucía Fernández, Alejandro Lara, Javier Moreno, Ethan Soriano, Álvaro Brito, Álvaro Madrid
Dinamo Danza: Luz Negra
Noiz: 2024/04/19 20:00Non: Viana, Kultur Etxea
*DNA 2024 jaialdiaren barruan Argia da mundua ulertzeko informazio mezulari nagusia, eta, hala ere, unibertsoko erakunde enigmatikoenetako bat da. Giza begiaren bidez ikus daitekeen argi zerrenda gizakiak ezagutzen duen espektro osoaren zati txiki bat baino ez da. Argi beltza proposamen koreografiko bat da, ikusten ez dugun argia aipatzen duena, hau da, egon dagoen eta ikusgaiari zentzua ematen dion zati ikusezina. Zientziak eta arteak elkarri eskua ematen diote argiaren izaera fisikoan inspirazioa bilatzeko, eta eguneroko fenomenoen poetikarekin jolasteko, egunerokotasunagatik oharkabean pasatzen baitira
Dokumentuaren akzioak