Dokumentuaren akzioak
Agenda

Barteko aurreskua
Noiz: 2022/07/04 17:00Non: Hermua
Uztailaren 4an, Arabako Larrea herriko bizilagunak alboko herrira, Hermuara joaten dira Barteren erromeria ospatzera. San Martin-eko baselizaren ondoan, soka-dantza dantzatzen dute aspaldiko ohiturari jarraituz.

Lesakako dantzak
Noiz: 2022/07/07 08:30Non: Lesaka
Lesakako ezpata-dantzarientzat egun berezia da uztailaren 7a. Hona hemen San Fermin eguneko ezpata-dantzarien betebeharrak.

Sanferminetako trokeo-dantzak
Noiz: 2022/07/07 14:30Non: Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute. Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte: Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Hitzaldia: Xiberoako dantza modernoa
Noiz: 2022/07/09 10:00Non: Maule, Mediateka
Jon Iruretagoienak Xiberoako dantza modernoari buruzkoa hitzaldia eskainiko du Mauleko mediatekan, maiatzaren 14an, 10:00etan. Idazle, folklorista, etnologo, edota kurioso, ainitz dira, XIX. mendea hasi zenetik, Xiberoako Maskaradak, ikertu eta kontatu dituztenak. Denak, bere jatorri urrunez kontziente izaki, festaren alde ezohikoa azpimarratzen dute. Horrez gain, denek goraipatzen dute XIX. mendearen erditik aurrera, dantza teknika berezi bat, zaila eta distiratsua, bere terminologia zehatzarekin, Frantzia eta Europako toki gutxitan baizik aurkitzen ez dena. Orain ezaguna den influentzia militarraz gain, Xiberoako ohiturek ezagutu dituzten aldaketen bilduma eginez, lehengo dantza moldeen ulertzen saiatuz, goazen Xiberoako dantza modernoa moldatu zuten Dantzari, musikari edo dantza maisuen urratsei segitzera.

Aiko Taldea: BBK Dantzaldi Ibiltaria
Noiz: 2022/07/09 20:00Non: ZORNOTZA-AMOREBIETA (Herriko Plazan)
20:00 ZORNOTZA-AMOREBIETA (Herriko Plazan) BBK DANTZALDI IBILTARIA AIKO TALDEA Dantzaldi erromeria Aiko Taldearekin Herriko Plazan.

Sanferminetako trokeo-dantzak
Noiz: 2022/07/14 14:30Non: Iruñea, Udal plaza
Iruñeko Duguna dantza taldeaktrokeo-dantzak plazaratzen ditu uztailaren 7an San Fermin egunean eta uztailaren 14an. Sanferminetako trokeo-dantzen zikloa 7 dantzek osatuko dute. Sarrera-irteera egiteko paseoa, makil-txikien dantza, makil-handiena, brokel eta ezpata-dantza, zinta-dantza, arku-dantza eta giza dorrea. Dantzak atontzeko garaian bertso eta herri-kantuen doinuak baliatu dituzte: Uztailaren 7an eta 14ean dantzatuko dituzte Iruñeko udal plazan trokeo-dantzak.

Aiko Taldea: Erromeri Eguna Dantzapoteoa
Noiz: 2022/07/16 12:00Non: ERRENTERIA (Koldo Mitxelena plaza)
12:00 ERRENTERIA (Koldo Mitxelena plaza) ERROMERI EGUNA DANTZAPOTEOA AIKO TALDEA 12:00 tan Esmalteria plazan (Koldo Mitxelena) elkartuko gara elkarrekin kalean kantuan eta dantzan aritzeko AIKO Taldearekin.

Itxas Argia: Aurrez aurre dantzan
Noiz: 2022/07/17 20:00Non: Muxikebarri, Getxo
Uztailaren 17an, arratsaldeko 20:00etan, Muxikebarrin arituko gara Dantzarte Eskolarekin eta Xabi Aburruzagarekin batera. Dantza tradizionaletik abiatuta, gaurkotasunera helduko gara abesti aski ezagunak berrinterpretatuz. Sarrerak salgai: https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?Nivel=DetalleAforo&idSesion=0000000000216608

Gasteiz Dantza Plazan
Noiz: 2022/09/09 19:30Non: Gasteiz, Florida Parkea
Udal Folklore Akademiak dantzaren zentzu ludikoaz gozatzera gonbidatzen ditu gasteiztarrak. Publikoak dantza tradizional ezberdinak ikasi eta dantzatuz parte hartzeko aukera izango du. Ordua: 20:00etan (Maiatza eta ekaina) . 19:30ean (Iraila) Lekua: Florida Parkean (Kioskoa) Informazio gehiago: Dantza Plazan 2022 EgitarauaDantza Plaza 2022

Hik Dantza Landu: Marion Castaillet
Noiz: 2022/09/12 18:30Non: Errenteria, Gipuzkoako Dantzagunea
Ikastaroko lan-metodoa “Gehiago egin dezakeenak, gutxiago egin dezake” da bere leloa. Freshmotion teknikak, abiaduraren eta gorputzaren kontrolaren bidez, erresistentzia eta abiadura irabazteko gorputzak bere potentzialtasun guztia emateko helburua du. dio. Marionen dantza energikoa, kapoeirarekin, akrobaziekin eta break-dancearekin egindako esperimentazioarekin, dantzatzen duen gorputza poesiara eramateko modua da. Marion Castaillet: Marionek diziplina anitzeko formakuntza du. Graduatu ostean, Danse à L’Ecole moduko eskoletan proiektuen zuzendaritza hartzen du eta goi-mailako arte eskoletarako prestatzen ditu dantzari gazteak. 2016an, Manaïrekin kolaboratzen du koreografia laguntzaile modura. 2013tik 2018ra dantzari eta interprete gisa lan egiten du Pierre Michael Faure koreografoarekin. Gero, Sylex konpainiarekin bat egiten du. 2021ean Naïf Production dantza konpainiako dantzari bihurtzen da. 2021ean, baita ere, Marius Fouillandekin (zirkua) kolaborazio berri bat hasiko du.
2015etik aurrera, Brotha From Anotha Motha Companyrekin kooperatzen hasten da, sortzaile eta interprete gisa.
Inspirazioa eta sortzailetasuna bilatzen du B.F.A.M.ren dantza fisikoan, eta Freshmotion izeneko dantza sortzen du.
Au Brana, Amplitudes Danse, Varium, Scenario Pubblico, Fre3 Bodies, Descalzinha danza… eskoletan klaseak ematen ditu.
Raphael Oliverekin ere lan egiten du Intermédiaire konpainian.
2017an bere lehen bakarkako lana sortzen du Brotha From Anotha Motharentzat, Alone With Everybody. Ostera, M.I.R sortzen du, Tarbesko kontserbatorioarentzat. La felicidad no espera bere bakarkako lana ere interpretatzen du eta Hafiz Dhaou eta Aicha m’Barek’s Chata Companyrekin bat egiten du 2019an, L’Amour Sorcier piezarako.
Dokumentuaren akzioak