Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Korpus-dantzak

Korpus-dantzak

Noiz: 2023/07/09 09:00 ${linebreak} 2024/05/31 23:55
Non: Oñati

Korpus eguna erreferentziatzat hartu eta ondoko ostiral, larunbat eta igandean ospatzen dute Korpus jaia Oñatin. 500 urte baino gehiago duen ohitura da hau eta hiru egunez, dantzariek herriko kaleak eta auzoak zeharkatzen dituzte dantzatuz eta diru eskez.

Igandea egun handia den arren, hona hemen 3 egunetako egitaraua:

Ekainak 9 ostirala

  • 09:00 Korpus-dantzak herriko ikastetxeetan. Ondoren, goizez eta arratsaldez, aspaldiko ohiturari jarraituz herriko auzoetan ibiliko dira.
  • 16:30 Oñatz dantza-taldearen ekitaldia Kasablanka, Ugarkalde eta San Martin auzoetan, txistulariek lagunduta

Ekainak 10 larunbata

  • 09:00 Oñatz dantza taldearen emanaldiaren hasiera, Foruen enparantzan. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko dira txistulariek lagunduta egun osoan zehar.

Ekainak 11 igandea

  • 9:00 Txistularien goiz-eresia.
  • 10:45 San Migelen irudia San Migel parrokiara iritsiko da.
  • 11:00 Meza nagusia Oñatz dantza taldeko dantzariekin. Mezaren ondoren Korpus prozesioa.
  • 18:15 Oñatz dantza taldearen emanaldia Foruen enparantzan, txistulariek lagunduta. Korpus eguneko dantza-egitarau osoa eskainiko da (eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa kiroldegian)
  • 19:00-20:00 Dantzaldia musika bandarekin, San Migel parrokiko atarian. Eguraldi txarra egiten badu bertan behera geldituko da.

 

Oñati: Korpus eguna 2014 [Bideoa]

Gehiago irakurri

Urbeltzen dantza ganbara

Urbeltzen dantza ganbara

Noiz: 2024/04/17 19:30
Non: Bilbo, Bilboko Kafe Antzokia

Dantzan egiteko saio irekia Juan Antonio Urbeltzen eskutik. Edonork parte har dezakeen dantzen jaia. Publiko zabalari euskal dantzak hurbilarazteko saioa da Dantza Ganbara. Ez da beharrezkoa dantzari trebea izatea, helburua ondo pasatuz euskal dantza tradizionalarekin harremanetan hastea baita. Hori guztia Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, berau folklorista ospetsua eta euskal dantzen ikerle nekaezina baitugu.

Gehiago irakurri

Maskaradak 2024

Maskaradak 2024

Noiz: 2024/04/21 09:00
Non: Lakarri-Altzai

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Maskaradak 2024

Maskaradak 2024

Noiz: 2024/04/27 09:00
Non: Pagola

Urtarrilaren 21ean hasi eta apirilaren 27an bukatuko dira 2024ko maskaradak, Pagolako herritarrek emanak. Guztira 15 emanaldi izango dira urtarriletik apirilera astebururo. Ohitura den moduan lehena eta azkena antolatzaileen herrian izango dira, Pagolan, eta beste 12 herri bisitatuko dituzte, Zuberoako 11 herri eta baita Nafarroa Behereko Donaixti ere.

Maskaradak 2024 Egutegia

  • Urtarrilak 21, igandea: Pagola
  • Urtarrilak 27, larunbata: Ezpeize > Urtarrilak 28, igandea: Ezpeize
  • Otsailak 4, igandea: Iruri Otsailak 3, larunbata: Maule-Lextarre
  • Otsailak 11, igandea: Maule-Lextarre > Otsailak 11, igandea: Iruri
  • Otsailak 17, larunbata: Gamere-Zihiga
  • Otsailak 24, larunbata: Muskildi
  • Martxoak 2, larunbata: Donaixti
  • Martxoak 10, igandea: Ligi-Atherei
  • Martxoak 17, igandea: Idauze
  • Martxoak 23, larunbata: Aloze
  • Martxoak 31, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 7, igandea: Larraine
  • Apirilak 14, igandea: Urdiñarbe
  • Apirilak 21, igandea: Lakarri-Altzai
  • Apirilak 27, larunbata: Pagola

 

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.

Gehiago irakurri

Soka-dantza

Soka-dantza

Noiz: 2024/04/28 13:00
Non: Lazkao, Euskadi Enparantza

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Gehiago irakurri

Santa Krutz ezpata-dantza

Santa Krutz ezpata-dantza

Noiz: 2024/05/03 10:00
Non: Andoain

Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.  

  • 10:00 Dultzaineroekin diana 
  • 11:00 Ezpata-dantza
  • 11:30 Meza santua Santa Krutz elizan 
  • 12:30 Ezpata-dantza eta brokel dantzak

Gehiago irakurri

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Ezpata-dantza eta soka-dantza

Noiz: 2024/05/03 10:30
Non: Legazpi

Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik.

09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.

10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 

10:45ean Meza Nagusia ospatuko da.

12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik.

 

Gehiago irakurri

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Hernaniko XXVI. Dantzari Astea

Noiz: 2024/05/04 18:00 ${linebreak} 2024/05/11 23:55
Non: Hernani

Gehiago irakurri

Mirandaola eguna

Mirandaola eguna

Noiz: 2024/05/05 09:00
Non: Legazpi, Mirandaola Parkea

Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa:

09:00 Deia Txistulari taldearen goiz deia.

10:30 Legazpiko Eliza-Parrokiatik Mirandaolako baselizara prozesioan Mirandaolako Gurutz erlikia irteten da, herritarrekin, dantzariekin eta txistulariekin.

11:00 Meza Nagusia Mirandaolako Ermitan Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin.

11:45 Olagizonei ongi-etorria eta ohorezko ezpata-dantza.

12:00 Ola martxan jartzea.

12:30 Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Haztegi Ikastolako trikitilariak.

14:00 Herri Bazkaria.

Gehiago irakurri

Entradillak

Entradillak

Noiz: 2024/05/09 12:00
Non: Urduña

Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako Ama Birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Apirila 2024 »
Apirila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930
« Maiatza 2024 »
Maiatza
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
« Ekaina 2024 »
Ekaina
AlAsAzOgOrLrIg
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930