Dokumentuaren akzioak
Agenda

Javiera de la Fuente eta Isaías Greñolo: Luciernaga
Noiz: 2021/02/25 19:00Non: Donostia, Tabakalera
Pasolinik, 1975ean eraila izan aurretik, L’articolo delle lucciole idatzi zuen. Bertan, ipurtargiak desagertzearen eta herrien hauskortasunaren arteko antzekotasuna planteatzen zuen, eta zenbait irudi- ipurtargi ager zitezkeela iragartzen zuen, zeinak, artearen bidez, kapitalaren argi itsugarria ulertzeko eta, aldi berean, haren aurka borrokatzeko beste modu batzuk antolatuko zituzten. Gaur egun, begiratu eta gutxira, ikusiko dugu ikusgarritasunaren argi liluragarriak gure bizitzak gobernatzen dituela. Faxismo garaikidearen bizipena, hain zuzen ere, argi itsugarria da. Delle lucciole ideia pasoliniar horretatik abiatuta, Luciérnagas sortu da: proiektu irekia eta prozesuan dagoena, ikerketa eszenikoa, musikak, dantzak eta saiakuntza filmikoak hibridatuko dituena. 2019an, #ChileDespertó-ren ondoren, Luciérnaga I abiarazi zen, neoliberalismoaren garaiko hondamendiak jaso zituena. Obran, dantzari bat (filmikotik ihes egindako pertsonaia) eszenan hitz egiten ari da, heriotza neoliberalaren dantzak irudikatzen dituzten ikus-entzunezko artxiboekin. Luciérnaga I (piedra corazón del mundo) Iluntasunean bizi gara, eta hori, beharbada, kapitalismoak igortzen duen gehiegizko argiaren kausa da.
Argi itsugarri horren aurka,
gidatuko gaituzten irudi poetiko-ekologikoak behar ditugu.
Dantek Inferno-n aipatzen zituen "aholkulari zitalen" iluntasuna argitzen duten argiak.
Ipurtargiak su txikiak bezala.
Ezerk ezin du mundua goibeldu norbaitek iluntasunean abesten
kontatzen
dantzatzen
duen bitartean.

Amaia Elizaran: Block
Noiz: 2021/02/25 19:30Non: Lezo, Gezala Auditoriuma
Amaia Elizaranek aurkezten dien Block ikuskizuna Gipuzkoako Dantzagunea kolaboratzailea den Karrikan deialdiaren barruan egindako pieza da. Bi emakumek osatzen dute Block. Bi emakume horiek gorputzen arteko harremana dute, kontrako indarrak eta blokeoak sortuta. Hori guztia, erresistentzia horietan oinarritutako hizkuntza propioa eraikitzeko helburuarekin. Bi emanaldia egingo dira, bata 19:00etan eta bestea 22:15ean.

Do Re Ni
Noiz: 2021/02/26 17:15Non: Lezo, Gezala auditoriuma
Lanku Bertso Zerbitzuak konpainiak "Do Re Ni" haurrentzako musika, dantza eta jokuen ikuskizuna eskainiko du. Xabier Lizaso musikari eta ikertzaileak sortu eta zuzendutako egitasmo berritzailea da. Haurren garuna musikaren bidez estimulatuz kantuak, dantzak eta arte eszenikoak uztartuko dira oholtza gainean.

Solasaldia: Ezin badut dantzarik egin, hau ez da nire iraultza
Noiz: 2021/02/26 18:30Non: Urdiain
Hizlariak: Maialen Galarza eta Oier Araolaza

Gorria
Noiz: 2021/02/26 19:00Non: Zarautz, Modelo Aretoa
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.

Proyecto Larrua: Baserri
Noiz: 2021/02/26 19:00Non: Galdakao, Torrezabal
Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

Araia: Aratusteak
Noiz: 2021/02/27 16:30Non: Amurrio

Un Poyo Rojo: Un poyo rojo
Noiz: 2021/02/27 19:00Non: Barakaldo Antzokia
Un Poyo Rojok gurutzaketa interesgarria dakar dantzaren, kirolaren eta sexualitatearen artean. Gorputz-hizkuntzatik abiatuta, lan honek hizkuntza garaikidearen mugak arakatzen ditu, higidurari eta ondorengo interpretazioei buruz. Probokazioa, geure buruaz barre egiteko eta, horrekin batera, geure osotasuna onartzeko gonbita.

Kotilunak
Noiz: 2021/02/28 09:00Non: Purgu (Uztaritze)
Kotilunak Uztaritzeko eta Jatsuko kaleetan dabiltza urtarrilaren 17az geroztik. Kutun elkarteak joaldun talde bat osatzea erabaki zuen duela lau bat urte, eta 2018tik Kotilungorri eta joaldunak oinarrian dituzten mozorroak ateratzen dira etxez etxe eskean joareak astinduz.

Txubio Fernandez: Voy a intentar ser simple….A ver si me sale
Noiz: 2021/02/28 20:00Non: Gasteiz, Félix Petite Antzokia
Voy a intentar ser simple….A ver si me sale *Danzálava 2021 programaren baitan.
Norabide askotako tapizean saiatzea beti, nahaspila eta jendetzaren erdian...
Hari bat topatu eta tira haria puskatzeraino
Pentsatu eta egin?
Edo hobeto
Egin eta pentsatu?
Galdera gehiago
Non gaude antzezten dugunean?
Presentziarik onena absentzia da?
Absentzia onena presentzia ona da?
Dena onerako ez nagoenean?
Ez nintzen egon, kontatu egin zidaten?
Diskurtsoa nondik igarotzen da?
Interpretatu edo egin?
Ez du bat bera ere argituko, baina espaziorik onena galderen artean egoten da.
Izen ematea: danzalava@gmail.com
Dokumentuaren akzioak