Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Abdelkader pastorala

Abdelkader pastorala

Noiz: 2021/07/25 15:30
Non: Ürrüstoi-Larrabil

Pettarreko Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea eta Ürrüstoi-Larrabil herriek prestatutako Abdelkader pastorala. Jean-Louis Davant euskaltzainak idatzitako obra

Gehiago irakurri

Emakumeak + Out

Emakumeak + Out

Noiz: 2021/07/25 19:00
Non: Arrasate, Zaldibarko frontoia

Emakumeak

Bi emakume eszenan, bi emakume erabaki eta ausart. Bidaia bat egitera behartuko dituzte bortxaz, eta askatasuna lortuko dute elkarrekin. Emakume erresiliente guztiei egindako omenaldia da honako hau, eskaintza bat. Opari ederra haiei denei, gu guztiontzat.

  • Zuzendaritza: Ion Estala.
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon.
  • Antzezleak: Myriam Perez Cazabon, Jone Amezaga.
  • Musika: Aránzazu Calleja.
  • Jantziak: Clara Virgili.
  • Filmmaker: Jesús Lacorte.
  • Ekoizpen exekutiboa: Ana Barrantes.
  • Ekoizpena: NODE. Sorkuntza kolektiboa Creación colectiva.

 

OUT

Dantza (20 min). Adin guztietako ikusleenentzat.

Dena ura da. Isila, irmoa, estugarria, inguratzailea. Fisikak bere lana egiten duen arte. Orduan gainazaleko tentsioa hautsi eta erupzio likidoa iristen da. Askatasunak bere bidea bilatzen du eta larritasuna desagertzen da. Aireak birikak betetzen ditu. Aske. Out zuzeneko musika duen dantza garaikideko ikuskizuna da. Lan honek sortzen duen atmosferak bildu egiten zaitu.

Gehiago irakurri

La Pulga: Ufadak

La Pulga: Ufadak

Noiz: 2021/07/28 20:30
Non: Gasteiz, Hego Alde gizarte etxea

Flamenko tradizionalaren sustraietatik abiatuko da Ufadak ikuskizuna. Flamenkoaren bitartez, barneko emozio unibertsalen hizkuntza trasmitituko dute: mina, poztasuna, deserrotzea, pena, sentimendua, askatasuna...

  • Dantzaria: Askoa Etxebarrieta Lasheras, “La Pulga”.
  • Perkusioa: José Gil “Giliyo”.
  • Kantaria: Ángel López de Toro.
  • Gitarra: Aitor Escobar.
  • Iraupena: 75 minutu.

Gehiago irakurri

Erregelak

Erregelak

Noiz: 2021/07/31 13:00
Non: Foru, plaza

Datorren uztailaren 31n Busturialdeko erregelak dantzatuko ditu Foruko Urdaibai dantza taldeak Foruko Plazan eguerdiko 13:00etan. Aurten 40 urte betetzen dira berreskuratu zituztela.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Azaroa 2020 »
Azaroa
AlAsAzOgOrLrIg
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30
« Abendua 2020 »
Abendua
AlAsAzOgOrLrIg
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031
« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031