Dokumentuaren akzioak
Agenda

Musée de la danse: 10.000 gestes
2018/04/27 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Boris Charmatz koreografo frantsesak 10.000 gestes lana ekarriko du eszenatoki gainera. Pieza honek malenkoniaz janzten du iragankortasuna, non mugimendu bakoitza galdu egiten baita gauzatzean, hipnosi bisuala sortuz ikuslearengan. Mugimendu sekuentzia hori, lengoaia digital programatu bat izan litekeena, guztiz modu artisauan sortu da, dantzarien gorputzen bitartez.

Matxalen Bilbao: Serenity Suite
2018/04/27 20:30 — Leioa, Kultur Leioa Auditoriuma
Pieza onen bitartez Matxalen Bilbao koreografoak adinaren aurreiritzietatik ihes egin nahi du, eta helduaroa goraipatu nahi du burmuina eta gorputza modu harmoniatsuan elkarrekin bizi diren etapa osatu gisa. Hala, Natalia García dantzari gazte eta Matxalen Bilbao dantzari beteranoak interpretatutako duoa da Serenity Suite. Ia hiru hamarkadako aldea dago bien artean, baina belaunaldien arteko distantzia bizitzan oztopo ez dela erakutsi nahi dute. Dantza bezain pertsonala den esparrua partekatuz, asmo handiegirik gabe eta ikuspuntu ludikoa aplikatuz, espazio komuna hartzen dute estereotipoak baztertu eta denbora igarotzeari buruz hitz egiteko. Lan zintzoa da, eta mugimenduan gorputzaren arintasunari, feminitateari, musikalitateari edota kontaktuari buruzko ikerketa egin dute, betiere lasaitasun giroan.

Soka-dantza
2018/04/28 13:00 — Lazkao, Euskadi Enparantza
Apirilaren 28an, San Prudentzio egunean Lazkaoko Udal ordezkariek soka-dantza eskaintzen dute udaletxe aurrean txistulariekin eta dantzariekin.

Fritsch konpainia: El amor no dura para siempre
2018/04/28 20:00 — Sopela, Kurtzio Kultur Etxea
Fritsch Companyren esperimentu eszenikoa da El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Andres Limak zuzendurikoa. Zer da zuretzat antzerkia? Eta heriotza? Eta beldurra? Eta gorrotoa? Eta zer da zuretzat amodioa? Romeo eta Julieta edo Piramo eta Tisbe bezalako erreferentzia unibertsalak edo antzezleen amodio esperientziak dira ikuskizunaren abiapuntu. Diziplina anitzeko ikuskizunak, bideo dokumentala ikusgai izanik, bi hizkuntza nahastea lortzen du: eszenatokiaren gaineko antzezlana, eta antzezlanaren gaineko hausnarketa pantailaren bitartez. Dantza garaikidea eta eszenatoki gaineko formula berriak uztartzen dituen ikuskizuna da. Fritsch Company Maite Leon Psico Ballet fundazioaren konpainia profesionala da. Bi dantzari-zerrenda ditu: 16 dantzari guztira, arte-potentzial handiagatik hautatuak. Konpainiak aniztasun fisikoa, psikikoa, intelektuala, garapenekoa edo sentsoriala duten pertsonen laneratzea du helburu, eta arte eszenikoak erabiltzen ditu horretarako. 2014an, Lankidetza koreografikoak proiektua jarri zuen abian, inklusioaren alorreko profesionalen eta arte eszenikoen esparruaren artean zubia eraikitzeko. Proiektu horren lehen ikuskizuna Mesa para Tr3s izan zen. Hiru koreografia biltzen zituen: Antonio Ruzen Ballhaus, Patricia Ruizen Café eta Amaya Galeoten Des/Envolturas. 2017an, Andres Limak Lankidetza koreografikoen bigarren proiektua zuzendu zuen: El amor no dura para siempre (Romeos y Julietas), Zentro Dramatiko Nazionalaren Una Mirada Diferente (Bestelako begirada bat) festibalaren bosgarren edizioan estreinatu zena.

Gero Dominguez: El afilaó
2018/04/28 20:00 — Bilbo, La Fundicion
Gorputza bere oinarrizko izaeraren bidez adieraztea gustatzen zait. Aurrez ezarritako egitura bat daukan guztia deseraiki eta beldurrik gabe probatu. Gero eta gizatasun gutxiagoko mundu batean, kontzeptu baten bilaketa errotze esentziaren mendekoa izan behar da. Gutxi batzuen lanak hilzorian dauden tradizioak dira, eta memorian gorde beharrekoak. Belaunaldiz belaunaldi hautatuak eta oihartzun berezi batekin, “afilaor” deituriko figurak egon dira, iraganera eta haurtzarora eramaten gaituzten eta lehengo gauzen zaporea ekartzen diguten pertsonak. Afilaó, afila mis botas, mi alma y mi corazón.

Ertza: Hariak
2018/04/28 20:00 — Berriz, Kultur Etxea
“Hariak”, instant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Dantza garaikidea, giza tamainako panpinen manipulazioa eta Harkaitz Canoren textuek bat egiten dute, benetako jendearen benetako istorioei gorputza emateko. Askotan pausoz pauso, etxe bat adreiluz adreilu eraikitzen den bezala, nolabaiteko zihurtasuna ematen digun bizitza bat eraikitzen dugu, edozein momentutan dena pikutara joan daitekeela kontutan hartu gabe. Eta hain zuzen ere, dena hankaz gora jartzen den momentu zehatz horietan bakarrik ohartzen gara bizitzaren ahuleziaz. Fitxa artistikoa:

Musée de la danse: 10.000 gestes
2018/04/28 20:00 — Bilbo, Arriaga Antzokia
Boris Charmatz koreografo frantsesak 10.000 gestes lana ekarriko du eszenatoki gainera. Pieza honek malenkoniaz janzten du iragankortasuna, non mugimendu bakoitza galdu egiten baita gauzatzean, hipnosi bisuala sortuz ikuslearengan. Mugimendu sekuentzia hori, lengoaia digital programatu bat izan litekeena, guztiz modu artisauan sortu da, dantzarien gorputzen bitartez.

Nafarroaren eguna
2018/04/29 08:00 — Baigorri
Aurtengo Nafarroaren egunean ere han eta hemengo dantzak ikusteko aukera izango da. Hona hemen egitarau osoa:

Rouge Elea: Ronde
2018/04/29 13:00 — Zizur Nagusia, Erreniega Parkea
Ronde ikuskizunean dantza eta zirko garaikidea nahasten dira aireko elementuekin; haren gaia senidetasuna da, haurtzaroaren ikuspegitik ikusita. Trapeziotako erabiltzen den lanpara batetik zintzilikaturik, bi ahizpak beren arteko lokarri konplexuak erakusten dituzte: konplizitatea eta maitasuna, baina baita elkarren arteko lehia eta liskarra ere. Bizi oso bateko urratsetan barna egiten den zeharkaldi honetan, gorputzak senez jostatzen dira, elkar ukitzen dute, elkarri ihes egiten, elkar nekatzen, elkar lotzen. Rouge Elea konpainiak aireko zirkuaren, dantzaren, musikaren eta objektu eta irudien arteko gurutzaguneak arakatzen ditu Hendaian duen egoitzan.

Mugmus Laborategia: Esku harriak: Oteizaren (h)aria
2018/04/29 13:00 — Errenteria
MugMus Laborategiak, dantzaren, zuzeneko musikaren, eskulturaren eta bertsolaritzaren bitartez, Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrira kurketa bat eskainiko du 30 minutuz.

Roberto G. Alonso konpainia: Zaquizamí
2018/04/29 18:00 — Leioa, Kultur Leioa Auditoriuma
Zaquizamí ikuskizun bitalista da; trasteleku edo ganbara batean utzitako jostailuek eta trasteek bizitza daukate bat-batean; aukera berrien bila ari dira eta akatsak bertute bihurtzen dituzte. Aniztasunari, elkartasunari eta norberaren burua gainditzeko espirituari buruz hitz egiten duen obra da. Gure zakizami edo ganbara, gure istorioa, pasabidearen amaieran dago. Gaizki jarritako hiru apal ditu, giltza eta kisketadun ate bat eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean festa antolatzen dute eta bertan bizi direnek, ikusi ez arren bertan daudenek, bizitzeari, jolasteari eta amets egiteari ekiten diote inork entzuten ez dituela uste dutenean. Pssssss……. Ez egin zaratarik! Ezin dute jakin zuek zer dakizuen!

Gero Dominguez: El afilaó
2018/04/29 19:00 — Bilbo, La Fundicion
Gorputza bere oinarrizko izaeraren bidez adieraztea gustatzen zait. Aurrez ezarritako egitura bat daukan guztia deseraiki eta beldurrik gabe probatu. Gero eta gizatasun gutxiagoko mundu batean, kontzeptu baten bilaketa errotze esentziaren mendekoa izan behar da. Gutxi batzuen lanak hilzorian dauden tradizioak dira, eta memorian gorde beharrekoak. Belaunaldiz belaunaldi hautatuak eta oihartzun berezi batekin, “afilaor” deituriko figurak egon dira, iraganera eta haurtzarora eramaten gaituzten eta lehengo gauzen zaporea ekartzen diguten pertsonak. Afilaó, afila mis botas, mi alma y mi corazón.

Kukai: Erritu
2018/04/30 18:30 — Aralar
Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lanaren estrenaldia eginen da Aralarko San Migel Santutegiaren kanpoaldean. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

Kukai: Erritu
2018/05/01 18:30 — Aralar
Kukai eta Sharon Fridmanen Erritu lanaren estrenaldia eginen da Aralarko San Migel Santutegiaren kanpoaldean. Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren erritua. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. Erritu bat guztiontzat.

Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Gala
2018/05/01 19:30 — Donostia, Victoria Eugenia Antzokia
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 1996an eman zien hasiera Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerei. Egun horren oroitzapenezko lehen gala handik urtebetera antolatu zen. Bere ildotik beti, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galak dantza-estilo sorta zabala erakutsiko du, dantzari eta konpainien lankidetza altruistari esker, azpimarra berezia eginez bertako dantzari eta taldeetan. Antolatzailea: Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartea Hogeita bigarren edizio honetan, hainbat dantza-estilo izango dira ikuskizunean: klasikoa, neoklasikoa, dantza garaikidea, jazza, dantza espainiarra eta neotradizionala. 2008tik hona, Dantzaren Nazioarteko Eguneko Gala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin da, Dantzaren Hilabeteko ekintzei urrezko amaiera emateko xedez. Aurrez, beste areto hauetan egin zen: Irungo Amaia antzokian (1997-2001), Tolosako Leidor antzokian (2001-2004 eta 2007), Andoaingo Bastero Kulturgunean (2005) eta Donostiako Kursaal Auditoriumean (2006). Lucia Lacarra Donostiako antzokietan berriz ere Lucia Lacarra dantzari zumaiarra dantzari nagusia da Marseillako Ballet Nazionalean eta San Franciscoko Balletean, bai eta Munich-eko Operako dantzari izarra ere, eta honako sari hauek ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala, Nijinski saria eta dantzaren Benois saria. Lehen aldiz hartuko du parte Dantzaren Nazioarteko Egunean. Iker Murillo dantzariarekin batera jardungo du Dans le même soufflen, Vitali Safronkineren koreografia eta Mozarten musika duen obran. 2018ko Dantzaren Saria: Irma Hoffren Irma Hoffren donostiarrak interprete gisa hartuko du parte Beltxargaren heriotzan, Malandain Ballet Biarritz konpainiarekin. Nazioarteko gonbidatuak: Mimoza Koike eta Asier Edeso (Ballets de Monte-Carlo), Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Balleta). Galan izango dira beste dantzari hauek ere: Iker Murillo dantzari pasaitarra, Asier Edeso, Martxel Rodríguez, Karin Fouz, Rebeca Falcón, Dantzaz Konpainia, Malandain Ballet Biarritz, Aukeran Dantza Konpainia, Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa, Ballet de Cámara de Madrid eta Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza Mariemma. Saioan, dantzari eta konpainia profesionalen emanaldiak ikusiz gozatu ahal izango dute ikusleek. Parte-hartzaileek omen egingo diote beren arte-diziplinari, 'Dantzaren Nazioarteko Eguna' dela eta. Dantzariak eta konpainiak: Lucía Lacarra (2009ko Arte Ibilbidearen Saria, Victor Ullateren Balleteko arte-zuzendaria eta dantzari nagusia, Alemaniako Dormunt Balleteko dantzari nagusi gonbidatua) eta Iker Murillo (2008ko Errebelazio Saria, Uniquart Dantza Konpainia) / Karin Fouz eta Domenico di Cristo (Pragako Ballet Nazionala) / Asier Edeso (2011ko Errebelazio Saria) eta Mimoza Koike, biak ere Montecarloko Balleteko dantzariak / Irma Hoffren (Elkartearen 2018ko Dantzaren Saria) / Martxel Rodriguez / Vitoria-Gasteizko Kontserbatorioa / Aukeran Dantzaz Konpainia / Ballet de Cámara de Madrid / Dantzaz Konpainia / Madrilgo Real Conservatorio Profesional de Danza “Mariemma” / Malandain Ballet Biarritz / Rebeca Falcón. Egitaraua 1. partea: Oskara, Sonata in E, Arin-arinaren irribarrea, Beltxarga beltza, Dot to Dot, De vieja usanza, Beltxargaren heriotza. 2. partea: Gargantua, Jazz dancer, Rapsodia, Festival de las flores en Genzanoko Grand pas, (R) Each, Dans le même souffle.

Santa Krutz ezpata-dantza
2018/05/03 10:00 — Andoain
Santa Krutz egunean, maiatzaren 3an, ezpata-dantza dantzatzearen ohiturari ekin zioten Andoainen 2008. urtean. Andoaingo Udal korporazioarekin eta eskopeteroekin bat egiten du ezpata-dantzari taldeak, horrela hauei aurrena erreberentzia dantzatzeko eta ondoren, ezpata txiki aitzindariek eta buruzagiak Gipuzkoako ezpata-dantza. Saio hau meza aurretik izan ohi da. Meza ostekoan, aldiz, ezpata-dantza dantzatzen diete berriro ere korporazioak Kale Nagusian barrena Santa Krutz elkarterako bidea egin aurretik. Ezpata-dantza amaitzean dantzariek brokel-dantzaren zikloa dantzatzen dute: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.

Ezpata-dantza eta soka-dantza
2018/05/03 10:30 — Legazpi
Legazpiko Santikutz eguneko ezpata-dantza eta soka-dantza Legazpin Sustraia taldearen eskutik. 09:30ean Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia. 10:30ean prozesioan Mirandaolako Miraria gogoratzen duen erlikia Eliz-Parrokiaren inguruan eramaten da. Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesio honetan, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariek parte hartzen dute. 10:45ean Meza Nagusia ospatuko da. 12:00etan Olaria saridunen eta Udal Korporazioaren irteera Udaletxetik Euskal Herria plazara, ezpata-dantzarien ohorezko arkupean. Ondoren Legazpiko ezpata-dantza eta ondotik soka-dantza, Sustraiak Dantza Taldearen eskutik.

Udaberri Erromeria
2018/05/05 10:30 — Urnieta, Azkorteko Santa Krutz Baseliza
Urnietako Aurrera Gure Ametsa dantza elkarteak Udaberri Erromeria antolatu du maiatzaren 5ean. Urnietan, maiatzaren 3an Azkorteko Gurutze Sainduaren eguna ospatzen da eta horregatik, ondoko larunbat goizerako hitzordu oparoa antolatu dute:

Haurrek erraldoiekin dantzatzeko tailerra
2018/05/05 11:30 — Oiartzun, Soinuenea
Tailer honetan Ezpelur dultzaineroen gidaritzapean haurrek erraldoiekin nola dantzatzen den ikasteko aukera izango dute. Soinuenean goizeko 11:30etan hasiko da tailerra.

Kapela-dantza
2018/05/05 12:00 — Legazpi
Santa Kurutz jaietan egiten duten soka-dantzari deitzen zio kapela-dantza. Berezitasuna horixe du, kapela buruan dutela dantzatzen dela. Sutraiak Dantza Taldeak 1996. urtea berreskuratu zuen ekitaldi hau Legazpiko Santikutz jaien barne kokatzen da. Soka-dantza honetan, herriko txistulari eta trikitilariekin batera, nahi duen guztiak parte har dezake. Kapela Dantza hau, goizeko 11:00etan hasiko dute hamaiketako batekin, ondoren kalejiran Euskal Herria plazarantz abiatuko dira 12:00ak aldera. Orain gutxi arte, kapela-dantza maiatzaren 4ean dantzatu izan da. Orain, ordea, egun hori jadanik ez da jaieguna Legazpin eta azkenaldian kostata lortu dituzte dantzariak. Horregatik, eguna aldatzea erabaki zuten eta orain kapela-dantza Mirandaola egunaren bezperan dantzatzen da. Mirandaola egun hori Santikutz egunaren ondorengo igandean ospatzen da. Beraz, honela ospatzen dituzte Santa Krutz jaiak legazpiarrek:

Mirandaola eguna
2018/05/06 09:00 — Legazpi, Mirandaola Parkea
Legazpiko Santikutz jaien barruan ospatzen da Mirandaola erromeria, Santikutz egunaren ondorengo igandean zehazki. Meza nagusiaren ondotik egiten dute ezpata-dantza. Hona hemen egitaraua osoa: 09:00 Deia Txistulari taldearen goiz deia. 10:30 Legazpiko Eliza-Parrokiatik Mirandaolako baselizara prozesioan Mirandaolako Gurutz erlikia irteten da, herritarrekin, dantzariekin eta txistulariekin. 11:00 Meza Nagusia Mirandaolako Ermitan Santikutz Abesbatzaren partaidetzarekin. 11:45 Olagizonei ongi-etorria eta ohorezko ezpata-dantza. 12:00 Ola martxan jartzea. 12:30 Korosti eta Sustraiak taldeetako dantzari txikiak, Haztegi Ikastolako bertsolariak, Mirariaren antzezpena Domingo Agirre Ikastetxeko ikasleen eskutik, Bertso Olariak elkarteko bertsolari gaztetxoak, Haztegi Ikastolako trikitilariak. 14:00 Herri Bazkaria.

Myriam Perez Cazabon: Mutu
2018/05/06 19:00 — Donostia, Gazteszena
Mutu isiltasunaz ari zaigu. Hutsik ez dagoen isiltasun trinkoaz... Zenbait unetan hitzak soberan daude, zenbait gertaerek hitzik gabe uzten gaituzte eta beste zenbaitetan ez dago zer esanik…

Entradillak
2018/05/09 12:00 — Urduña
Maiatzaren 9an Entradillen dantza egiten da Urduñako Ama Birjinaren Santutegian. Arrastaria osatzen duten lau herriak (Tertanga, Delika, Artomaña eta Aloria) Antiguako ama birjina omentzera igotzen dira eta herritarrek, Arrastariako dantza eskaintzen diote zaindariari meza ostean.

Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza
2018/05/12 12:00 — Ekora
Santo Domingo jaien baitan egiten da Ekoran Bertzijanako Ama Birjinaren kate-dantza. Santo Domingo egunaren (maiatzak 12) aurreko larunbatean dantzatzen dute eta abuztuaren ere hirugarren larunbatean egiten da dantza hau. Bertzijanako ermitatik San Juan parrokiaraino egiten da prozesioa eta bidean zehar, lau tokitan dantzatzen da Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza, azken aldi hau meza aurretik eliza aurrean egiten delarik.

Dantzari-dantza eta erregelak
2018/05/12 20:00 — Abadiño
Abadiñoko jai nagusiak maiatzaren 12an hasten dira, Santo Domingo egunez. Iluntzean, Gerbasen kalejiraren ondoren, herriko ezpata-dantzariek azken entsegua egingo dute udaletxearen aurrean. Horrela, Talde Batuak-eko dantzariek dantzari-dantza eta erregelak egingo dituzte San Trokaz plazan. Abadiño: San Trokaz 2016 Azken entsegua: Txotxongiloa [Bideoa]

Udalbatzaren soka-dantza
2018/05/13 12:30 — Beasain
Loinazko jaietako igandean udalbatzak soka-dantza egingo du herriko plazan. Beasaingo Loinazko jaietan hamaika dantza hitzordu eskaintzen dituzte herritarrek. Hona hemen hitzorduak: Dantza, Beasaingo Loinazko jaietan: Igandea 12:30 Udalbatzaren soka-dantza Astelehena Asteartea 11:00 Umeen soka-dantza 19:00 Helduen soka-dantza

Beasain: Loinazko ezpata-dantza
2018/05/14 08:30 — Beasain
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo astelehenean egiten dute herriko txikiek ezpata-dantza. Goizeko 8:30etan elkartzen dira gaztetxoak lehen ensaioa egiteko udaletxean. Ondoren, bederatziak aurretik udaletxetik abiatzen dira Parrokiara iritsi, santuak atera eta lehenengoz Loinazko ezpata-dantza eta bandera dantzatzeko. Ondoren, prosezioan abiatzen dira San Martingo baselizaraino eta hara iritsi bezain pronto dantzatzen dute berriz. Meza ostean, eta hamaiketakoa egin ondoren hirugarren aldiz dantzatzen da ezpata-dantza eta banderazaleak ere, bandera dantzatzen du. Parrokiaraino egiten dute buelta eta bertan, azken aldiz egiten dute dantza.

Umeen soka-dantza
2018/05/15 11:00 — Beasain
Loinazko jaietan, Asentsio egunaren hurrengo asteartean egiten dute herriko txikiek soka-dantza. Bi hilabetez aritzen dira prestaketa lanak egiten.

Dantzari-dantza eta erregelak
2018/05/15 12:00 — Abadiño
Abadiñoko jai nagusia maiatzaren 15ean ospatzen da, San Trokaz egunean. Egun horretan umeen lehenengoko Jaun-hartzeak egin ohi dira eta Udalbatza osoa joaten da 12:00etako Meza Nagusira. Meza ostean dantzariek dantza saio bat egiten dute udalbatzarkideen eta Jaun-hartzea egin dutenen aurrean. Bertan, dantzari-dantza eta erregelak egiten dituzte.

Helduen soka-dantza
2018/05/15 19:00 — Beasain
Beasaingo Loinaz jaietan helduek soka-dantza dantzatuko dute herriko plazan.
Dokumentuaren akzioak