Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Agenda

Dokumentuaren akzioak

Agenda

Hitzaldi-kontzertua: Kepa Pinedo

Hitzaldi-kontzertua: Kepa Pinedo

Noiz: 2018/12/14 19:00
Non: Gasteiz, Artium - Auditorioa

Kepa Pinedo musikari gasteiztarrak hitzaldi-kontzertua eskainiko du. XIX-XX mendeetan Araia, Zalduondo eta Aguraingo herrietan, txistuarekin eginiko dantza publikoa aztertuko du. Kepa Pinedok musikaren ikerketan hainbat lan egin ditu, batez ere, Arabako Ekialdeko Lautadako eskualdean oinarrituta. 

Gehiago irakurri

Ortzadarren XXXIII Folklore Jardunaldiak

Ortzadarren XXXIII Folklore Jardunaldiak

Noiz: 2018/12/14 19:30
Non: Iruñea, Ortzadar kulturgunea

1978ko udaberrian, aurreko neguan Nafarroako Erriberako hainbat herritan egindako paloteauei buruzko ikerketan oinarritua, Ortzadar Elkarteak “Erribera” ikuskizuna aurkeztu zuen,. Ikerketa-kanpaina horren ondorioz, Murchanteko makil dantzak berreskuratu ziren eta Corellako bat ere. Paloteauak Erriberako antzerki-adierazpenak eta koreografiak dira eta XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierarako tartean desagertu ziren. izan ere,  1978. urte hartan bizirik mantentzen zen bakarra Cortesko Paloteaua zen. Urte horretan bertan, Lourdes auzoko San Joan Paloteatua aurkeztu zen Tuteran, galdutako paloteoak berreskuratzeari hasiera ematen eta beste haien berririk ez zeukaten herrietan tradizio berriak, paloteau berriak sortuz. Ondorengo urteetan paloteau olde honi hainbat herri batu ziren: Fustiñana, Cabanillas, Fontellas, Ablitas … eta, berrogeita hamargarren urteurren honetan, Tuterako paloteatu berria, San Pedroko Paloteaua.

Folklore Jardunaldien edizio honen helburua eskualde bat eraldatu duen fenomeno horretan murgiltzea da; dantza tradizionalaren mundutik at zegoen eskualde hori dantza tradizional berrien indargunea bilakatu baita. Era askotako elkarteek, kasu batzuetan udalen lankidetzarekin, paloteauak sortu eta plazaratu dituzte, kultur adierazpen eta kritika politiko gisa, baina baita ere nortasuna adierazteko tresna bezala. Horretarako, koreografo eta musikarien laguntza izan dute; baita bere herrikideen konplizitatea ere, bertso eta dantza adierazpen hau egiteko. Paloteau berrien aldeko apustuak ukaezinezko arrakasta izan du, baina egindako bidea ez da beti erraza izan. Horregatik guztiagatik, mugimendu honen genesian sakontzen saiatuko gara aurtengo Jardunaldietan, Paloteaua berreskuratzeko edota berriak sortzeko erabakiaren atzean izan diren arrazoiak identifikatzen saiatzeko; koreografien eta melodien nondik norakoak, inspirazio iturriak, ezagutzeko; Paloteau talde ezberdinen dinamikak eta dantza-maisuekin dauzkaten harremanen berri izateko; Dantza-maisu berri hauen fenomenoan sakontzeko… Xedea paloteau berrien, dantza eta musika berrien tokian tokiko errotzea eta bere hedapen azkarra ulertzea da.

Gehiago irakurri

Manuel Liñan: Nomada

Manuel Liñan: Nomada

Noiz: 2018/12/14 20:00
Non: Donostia, Victoria Eugenia antzokia

Gizakia, era batera edo bestera, nomada da oraindik ere. Orain ez dio eragiten hasierako zioak, jatekoa bilatzeak; beste behar batzuk ditu, hura bezain garrantzitsuak: behar emozionalak. Nómada bidaia kolektibo bat da, geografiaren hainbat tokitan kokatua, eta bakoitzak bere ukitua ematen dio flamenkoari.

Manuel Liñánek formatu hau proposatzen du ikuskizun honetarako: hiru bailaora, hiru ahots eta bi gitarra, zertarako eta koreografo, zuzendari eta interprete gisa egiten duen lana erakusteko. Autorea mundu desberdin horiek elikatzen baitute.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Manuel Liñan
  • Musika: Victor Marquez "El Tomate" eta Francisco Vinuesa
  • Dantza: Anabel Moreno, Agueda Saavedra, Inmaculada Aranda, Adrián Santana, Jonatan Miró eta Manuel Liñan
  • Kantea: Miguel Ortega, Miguel Lavi eta David Carpio
  • Gitarra : Victor Marquez "El Tomate" eta Francisco Vinuesa
  • Jantzien diseinua: Yaiza Pinillos
  • Jantziteria: Gabriel Besa
  • Argiztapena diseinua: Olga García
  • Soinua: Kike Cabañas

Gehiago irakurri

Aukeran: 20 urte

Aukeran: 20 urte

Noiz: 2018/12/14 20:30
Non: Tolosa, Leidor aretoa

Aukeran Dantza Konpainiak bere 20. urteurrena ospatuko du ikuskizun berri bat prestatuz. Horretan, begirada berri bat emango die bere azken obretako pieza ezagunenei. Ainhoa Aierbe eta Mixel Ducau eszena eta musika zuzendariekin batera, proposamen eszenikoa eskainiko dute.

  • Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
  • Eszena zuzendaritza: Ainhoa Aierbe
  • Musika zuzendaritza: Mixel Ducau
  • Argiztapen diseinua: Carlos Solano
  • Soinua: Unai Mimenza
  • Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi
  • Dantzariak: Ane Anza, Garazi Egiguren, Ander Errasti, Ioritz Galarraga, Eneko Galdós, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Oier Laborde, Olatz Oribe, Uxue Urruzola, Itziar Uzkudun, Agustín Martínez
  • Musikariak: Mixel Ducau, Iñigo Egia, Xabi Solano, Xabier Zeberio
  • Jantzien diseinua: Óscar Armendáriz
  • Aukeran 20 urte kartela: Jesus Mari Lazkano

Gehiago irakurri

Ispilu-erronkak dantza-jardunaldia

Ispilu-erronkak dantza-jardunaldia

Noiz: 2018/12/15 11:00
Non: Donostia, San Telmo Museoa

Ispilu-erronkak gerora begirako gogoeta kritikorako dantza-jardunaldia da, dantza inguruan erreflexiorako proposamen bat. Sektorea aztergai, askotariko eragileen eskutik.

Hizlariak:

  • Mari Karmen Gil Fombellida (Donostiako Arte Eszenikoen Tailerra)
  • Iratxe de Arantzibia (Kazetaria eta Dantza kritikaria)
  • Fernando Sáenz de Ugarte (Dantzagunea)
  • Xabier Mendizabal (Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra)
  • Oier Araolaza (Dantzan.eus)
  • Alex Aginagalde (Etxepare Euskal Institutua)

Moderatzailea: Garbiñe Barrenetxea (Kresala Dantza Taldea)

Amaiera: Virginia Imaz - “Clownclusioak” (Oihulari klown)

San Telmo Museoa. Ekitaldi aretoa. Euskara eta gaztelania aldibereko itzulpenarekin.
Sarrera librea lekuak bete arte.

Esku-orria: Ispilu-erronkak (pdf)

Gehiago irakurri

Blanca Arrieta: Puzzling

Blanca Arrieta: Puzzling

Noiz: 2018/12/15 12:00
Non: Bilbo, Guggenheim Bilbao Museoa

Arkitekturak eta dantzak eskua ematen diote elkarri 'Puzzling' lanean, Blanca Arrietak eraikuntza fiskoaren inguruan sortutako lan-sortako azken proposamen koreografikoan. Pieza honetan, koreografoa gorputzaren eta espazioaren barneko eta kanpoko harreman korapilatsuetan murgiltzen da, geometriaren, formaren eta materiaren artean mugimenduarekin eta emozioekin sortzen diren loturetan.

  • Zuzendaritza artistikoa eta koreografikoa: Blanca Arrieta
  • Sorkuntza eta interpretazioa: Robert Jackson, Mai Ishiwata eta Blanca Arrieta
  • Soinu sorkuntza, musika originala: Itziar Madariaga
  • Sortze espaziala eta bisuala: Mabi Revuelta
  • Begirada konplizea: Mizel Théret
  • Jantziak diseinatzea: Sonia Curiel
  • Banaketa: Marian Gerrikabeitia
  • Lankideak: Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao, CDART / Bilbao Dance Centre, Mano de Santa / Bilboko sorkuntzako espazio polibalentea, ZAWP,  Bilbaoeszena, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagundutako proiektua

Gehiago irakurri

Aldanza: Petite Suite Navarre

Aldanza: Petite Suite Navarre

Noiz: 2018/12/15 17:00
Non: Iruñea, Baluarte

Bardea, basamortuko paisaia, urre kolorekoa. Hareazko mendiek bidea emango diote amets baten hasierari. Amets horrek protagonista, Edurne, eta ikus-entzule guztiak Nafarroako paisaia, ohitura eta tradizioetan egindako bidaia batera eramango ditu, dantza garaikidearen bidez. Petite Suite Navarre koreografia bat da, eta bertan publikoa Aldanza taldeko dantzariekin inplikatzen da zuzenean, kontalari/protagonistaren bidez. Nafarroako Foru Erkidegoaren iparraldetik hegoaldera joango dira, haiekin batera Nafarroako musikan, tradizioetan eta kulturan murgilduta: sorginekin batera dantzatuko dira akelarrean, ibaian behera joango dira almadia batean, txalaparta erraldoi bateko makila izango dira eta jaiak oso modu berezian biziko dituzte.

  • Arte-zuzendaritza eta dantzako irakaslea: Almudena Lobón
  • Koreografia: Antonio Calero
  • Musika: P. Sarasate / P. Ramírez / OREKA TX / GOSE /J.M. Beltrán
  • Jantziak: A. Lobón, A. Calero
  • Dramatizazioa: Cristina del Pozo, Almudena Lobón
  • Eszenografia eta attrezzoa: Duilio Abbondi
  • Argien diseinu eta zuzendaritza: Rafa Larumbe
  • Ekoizpen exekutiboa: Duilio Abbondi
  • ALDANZA taldeko dantzariak (Almudena Lobónek prestakuntza emanda): 
  • Cristina del Pozo (dantzaria eta gaztelaniazko bertsioan kontalaria), Lorien López de San Román (dantzaria eta euskarazko bertsioan narratzailea), Uxúe Rodríguez, Fernando Casanova, Fermín López
  • Gigantes bariazioa: Olatza Arbizu eta Teresa Torres
  • Biolontxeloa: Pello Ramírez

 

17:00 Gaztelaniazko bertsioa.

18:30 Euskarazko bertsioa.

Gehiago irakurri

Bufalodre kontzertua

Bufalodre kontzertua

Noiz: 2018/12/15 20:00
Non: Iruñea, Ortzadar kulturgunea

Gehiago irakurri

Circle Of Trust & Logela: Nagare

Circle Of Trust & Logela: Nagare

Noiz: 2018/12/15 20:00
Non: Berriz, Kultur etxea

Logela Multimedia-Circle of Trust bikotearen ekoizpen berria da Nagare. Dantza eta ikus-entzunezko teknologiak bat eginez datoz lan hau aurkeztera. Logela Multimediak eszenografi berritzaile batekin txundituko du eta Circle of Trust taldeko dantzariek ohikoa duten gorputz eta forma fisikoa gehituko dute.

Break dance, hip hop, sorkuntza garaikide eta multimedia dira Divenireren osagaiak, guztiak maila goreneraino landuak ikusleei zirrara eta harridura eragiteko.

  • Zuzendaritza artistikoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Ignacio Fernández, David Ventosa, Alberto Pardo, Marcos Pardo, Juan Manuel Aragón, Victor Lázaro.
  • Ekoizpena: Toño Monzón
  • Koreografiak: Circle Of Trust
  • Jantziak: Wesc
  • Eszenografia: Logela
  • Bideo irudiak: Imanol Garaizabal, Pello Salaberria
  • Bideo soinuak: Ander Garaizabal
  • Ekoizpen teknikoa: Jon Zubia
  • Argia: Fermín Izko
  • Distribuzioa: Amadeo Vañó - Cámara Blanca
  • Iraupena: 50 min

Gehiago irakurri

...Eran casi las dos

...Eran casi las dos

Noiz: 2018/12/15 20:30
Non: Barañain, Auditorioa

Dantza garaikideko lana da Eran casi las dos, gertakizun baten berri ematen duena. Dantzaren eta musika elektronikoaren bitartez, era zinematografikoan erakusten digute zer gertatu zen ordu biak jo baino lehentxeago. Emakumezkoa hitzordura noiz iritsiko den zain dagoen gizonezkoa du abiapuntu gidoiak.

Elkarrenganako oso asmo ezberdinak dituzte biek ere, eta garai bateko gorabeherek erabakiko dute zer gertatuko den. Bekaizkeria, borroka, egozentrismoa eta bakardadea ondotik ekar lezakeen gaixotasuna agertuko zaizkigu bi gorputz horien arteko dantza bidezko solasean, tragediara iritsi arte. Asmatutako gertakari baten barneko tragedia.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Carmen Fumero eta Miguel Ballabriga
  • Antzezleak: Miguel Ballabriga eta Carmen Fumero
  • Argiztapen Diseinua: Sergio García
  • Argiztaoen Teknikaria Beatriz Francos
  • Musika This Day In
  • Laguntzaileak: Centro de Danza Canal, Centro Cultural Eduardo Úrculo eta Festival Feedback

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak

« Urtarrila 2018 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031
« Otsaila 2018 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728
« Martxoa 2018 »
Martxoa
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031