Dokumentuaren akzioak
Agenda

Kaskarotak
Noiz: 2023/02/12 09:00Non: Uztaritze, Itsasu
Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira. Urtarrilak 7, larunbata Urtarrilak 8, igandea Urtarrilak 14, larunbata Urtarrilak 15, igandea Urtarrilak 28, larunbata Urtarrilak 29, igandea Otsailak 4, larunbata Otsailak 5, igandea Otsailak 11, larunbata Otsailak 12, igandea Otsailak 18, larunbata Otsailak 19, igandea Otsailak 25, larunbata Kaskarotak 2023

Baigurako libertimendua
Noiz: 2023/02/12 10:30Non: Lekorne
Goizeko 10:30ean kabalkada hasiko da: zapurrak buruan, makilaria, bolantak, andere xuriak, zirtzilak, bertsolariak eta musikariak. Ondoren plazan dantzak, bertsoak, antzezpenak…

Inude eta artzaiak
Noiz: 2023/02/12 12:00Non: Irun
Kaldereroen ondoren, inudeek betetzen dituzte Irungo erdiguneko kaleak, nor bere bikotekidearekin. Dantzari eta figuranteak, desfilatzen dute hiritik, Raimundo Sarriegiren martxen erritmoan 12:ooetan Santiago kaletik abiatuz. Ibilbidean, zenbait eszenifikazio egiten ditu konpartsak, inudeak beren haurrekin medikuari eginiko bisita eta txertoa, idazkariek haurren izena hartzearen akta edota apaizak haur bakoitzarik emandako bedeinkapena, besteak beste. Inude eta artzaien konpartsa Eraiki dantza taldeak antolatzen du.

Puska biltzea eta inauteri dantzak
Noiz: 2023/02/12 12:00Non: Lizartza
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa dantzari eta txantxoek eta baserriz baserri aritzen dira tarteka inauteri dantzak eginez. Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza.

Kintoen soka-dantza
Noiz: 2023/02/12 19:00Non: Aretxabaleta
Aretxabaletako kintoek Santa Ageda egunean hasi eta inaute egindera arte aurreskua edo soka-dantza egiten dute igandero.
25 urte aratusteak Abanton (hitzaldia-proiekzioa)
Noiz: 2023/02/16 18:00Non: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa

Azeri-dantza
Noiz: 2023/02/16 19:00Non: Errenteria
Ostegun gizenarekin, Ereintza dantza taldeko azeriek azeri-dantza dantzatzen dute Errenterian. Neskak mutilez jantzita, mutilak neskez dantzatzen dute. Txarangarekin kalejiran heltzen dira Udaletxe aurrera. Bertan, azeri-dantza dantzatu dute: Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dira bideoan ikus daitezkeenak. Azeri-dantza desfilearen Ibilbidea: Juan Olazabal, Biteri, Morrongilleta, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo, Madalen kalea eta Herriko plaza.

Sorgin-dantza
Noiz: 2023/02/16 19:00Non: Bergara
2011an berreskuratu zuten Bergaran Eguen Gizenean sorgin dantza egiteko ohitura Xamatz dantza taldean aritutako zenbait dantzarik. Ordutik, lehengo Xamatz dantza taldeko beteranoek egin izan dute, baina 2016an Musika Eskolako ikasle gazteek hartu zieten erreleboa. Beraz, dantza eskolako ikasleek Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin egingo dute sorgin-dantza. Dantzari eta musikariekin batera, hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak honako hauek izango dira: San Martin pplaza, Barrenkale, Simon Errieta, Fraiskozuri eta Mz de Irala.

Trapujaleen jaitsiera
Noiz: 2023/02/16 19:30Non: Lezo
Lezoko inauterietan Trapujaleren etorrera ospatzen dute. 19:30etan Trapujaleren jeitsiera egongo da Martizkone baserritik herriko plazara. Astearte inauterian aldiz, arratsaldeko 19:00etan Trapujaleren epaiketa egiten da eta inauteriak agurtzen dira.

Hartzaren esnaera
Noiz: 2023/02/17 18:30Non: Segura
Aizkorritik Segurara jaisten da Hartza arratsaldeko 18:30ean ostiral mehe egunean. Bere inguruan ibiltzen dira uxatzaileak, aurrean harrapatzen duten edonori maskuri edo puxikarekin jotzeko. Herriko puntu ezberdinetan, herriko gazte talde batek, bakoitzak bere mozorroa jantzita duela, jorrai-dantza dantzatzen du.
Dokumentuaren akzioak