Dokumentuaren akzioak
Agenda

Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza
Noiz: 2023/02/11 08:30Non: Eibar
Koko-eskea, koko-dantzak eta kokomarruen soka-dantza Eibarko baserrietan. Mamarruak, burburixuak, masustak, aixerixak, hartza, Petra eta Maria, Don Eusebio, Kattalin eta Manuela, Batista kojua, Arrateko Ama-Birjina, Martin Perratzailia, sasi-kartia eta koko-dantzariak kuestazioan arituko dira goizean goizetik. Lehen agerraldia 8:30ean egingo dute Merkatu plazan eta ondotik baserrietara abiatuko dira. Arratsaldean, 19:00-21:00 bitartean, Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxa txarangarekin.

Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
Noiz: 2023/02/11 08:30Non: Arano
Inauterien azkenaurreko asteburuan irteten dira zomorroak Aranon. Goizean goiz herriko plazan geratu eta baserriz baserri joaten dira fandango eta arin-arina dantzatuz giro ederrean. Puska biltzea egin ostean, elkartean bazkaldu eta zagi-dantza egin ohi dute arratsaldean.

Kaskarotak
Noiz: 2023/02/11 09:00Non: Beskoitze, Uztaritze, Itsasu
Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira. Urtarrilak 7, larunbata Urtarrilak 8, igandea Urtarrilak 14, larunbata Urtarrilak 15, igandea Urtarrilak 28, larunbata Urtarrilak 29, igandea Otsailak 4, larunbata Otsailak 5, igandea Otsailak 11, larunbata Otsailak 12, igandea Otsailak 18, larunbata Otsailak 19, igandea Otsailak 25, larunbata Kaskarotak 2023

Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
Noiz: 2023/02/11 09:00Non: Oiartzun
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dira ihoteak Oiartzunen. Tradizioz, larunbat goizean auzoetan eskean aritzeko ohitura zegoen, baina gaur egun jaia handitu eta ostiraletik igandera bitartean ospatzen dira inauteriak. Intxixuak eta sorginak ere Oiartzungo ihoteetan, urtetik urtera herrian errotu diren pertsonaiak dira. Ostiralean, arratsaldeko 19tan, intxixu eta sorginei harrera egiten diete herritarrek. Larunbatean, goizeko 9etan baserriz baserri kuestazioa egiten du ihote taldeak, eta fandango eta balsa dantzatzen dituzte baserri bakoitzaren aurrean. Azkenik igandean, iluntzeko 19tan intxixu eta sorginei agurra egiten diete herritarrek.

Maskaradak 2023
Noiz: 2023/02/11 09:00Non: Gamere
Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2023 Egutegia

Iruñeko kauterak
Noiz: 2023/02/11 11:00Non: Iruñea
Iruñeko Kauterek kalejira egingo dute Iruña taldea- San Lorenzoko dantzariak eta Iruñeko gaiteroekin San Lorenzo kaletik.

Lastozko gizona
Noiz: 2023/02/11 16:00Non: Asparrena
Ilarduia, Egino eta Andoin herrietan lastozko gizona da protagonista. Gaitz guztien errua leporatzen zaio pertsonaia honi Asparreneko herri hauetan. Arabako hiru herri txiki hauetan berreskuratutako inauteriak lehen mailako ospakizuna bihurtu dira. Gerra Zibilaren aurretik zeuden mozorro mota guztiak biltzea lortu dute eta ekitaldia dantza tradizionalen eta koreografia berrien bidez indartzea. Ibilbidea Ilarduian hasten da, segidan Eginora jarraitzen du eta Andoin-en bukatzen da. Lehenengoan etxez etxe bisitan joaten dira eta zenbait jaki oparitzen dizkiete. Une horretan lastozko gizona ateratzen dute asto baten gainean. Horrela, segizio zaratatsua Eginora abiatzen da eta bertan dantza gehiago egiten dira. Txokolate beroa hartu eta lastozko gizona bi mozorrok tiratzen duten gurdi baten gainean jartzen da. Andoin-en bukatzen da ibilbidea, panpina errez eta suaren inguruan dantzatuz.

Dantzaldia: Alboka + Patxi Montero
Noiz: 2023/02/11 18:00Non: Bergara, Seminarixoa aretoa.
Bergarara Dantzara Musika zuzenean: Alboka folk taldea, hirukotean (Joxan Goikoetxea, Iker Lope de Bergara, Juanjo Otxandorena). Dantza gidaria: Patxi Montero Alboka folk taldeak dantzaren eremuko hamaika doinu interpretatu eta jaso ditu bere bost CD-etan. Beste hainbat doinu, tradizioko musikatik edanda, erabat dantzagarriak ditu, eta dantzarako proposatuko ditugu. Taldearen diskografian barrena murgilduko gara, dantzan: sokak, fandango / arin-arinak, baltsak, mazurkak, jauziak, ingurutxoak, kontradantzak... Antolatzailea: Bergarako Udala - Kultura Saila

Porreroak
Noiz: 2023/02/11 19:00Non: Kuartango
Santa Ageda egunaren baitan ospatzen dute inauteria Kuartangon. Makilekin etxez-etxe joaten dira jakiak eta dirua biltzen, porrero jantziarekin. Horiekin batera, hartza, zakuekin jantzitako maskaratuak, errautsa botatzen duen pertsona eta Arrianoko atsoa izango dira herriko kaleetatik zehar.

Daniel Abreu: El arco
Noiz: 2023/02/11 19:30Non: Donostia, Gazteszena Aretoa
Obrak besteen aurrean ezkutuan bizi diren bi irudi aurkezten ditu, baina kontrasteetatik haratago ikusten dituzten begien aurrean jarrita daude ezinbestean. Irudia protagonista dirudien mundu honetan, irudi horiek kontraargi dantza egiten dute atseden hartzeko amets leun baten bila. Antzezlanak, zerbaiti erantzun baino gehiago, galdetu egiten du. Lan honetako koadroek kolore-sortez hitz egiten dute, harrapakinaren paisaian kamuflatzen den ehiztariaz, bat-bateko emozioak dituen gorputz-zurruntasunaz eta argi-espazioez. Zentzua behar duen izaki soziala, aldi berean, lekuetan ibiltzen den bitartean. El Arco Daniel Abreu koreografo eta dantzariaren ikuskizun bat da. Izenburuak berak erakusten du simila betidaniko ehiza-antzearen eta gaur egungo gizarteetan egiten denaren artean. Bizirik irauteko beste modu bat, non, maskara eta iragazkien atzean ezkutaturik, bizitzan plazera aurkitzeko helburu bera baitago.Fitxa
Dokumentuaren akzioak