Dokumentuaren akzioak
Agenda

Kaskarotak
Noiz: 2023/02/05 09:00Non: Beskoitze, Uztaritze, Donibane/Ziburu
Urtea hasi eta badatoz kaskarotak dantzan eta eskean. Urtarrileko eta otsaileko asteburutan Lapurdiko hainbat herritako gazteak puska-biltzen, dantzan eta kantuan ibiliko dira. Urtarrilak 7, larunbata Urtarrilak 8, igandea Urtarrilak 14, larunbata Urtarrilak 15, igandea Urtarrilak 28, larunbata Urtarrilak 29, igandea Otsailak 4, larunbata Otsailak 5, igandea Otsailak 11, larunbata Otsailak 12, igandea Otsailak 18, larunbata Otsailak 19, igandea Otsailak 25, larunbata Kaskarotak 2023

Maskaradak 2023
Noiz: 2023/02/05 09:00Non: Mendikota
Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira 15 emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako 13 herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen. Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 9:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohia da arratsaldeko emanaldia.Maskaradak 2023 Egutegia

Urdiain: Zortzikoa
Noiz: 2023/02/05 12:00Non: Urdiain, Plaza
Kintoen jaiak ospatzen dira Urdiainen. Hamazazpi, hemezortzi eta hemeretzi urteko gazteek elkarrekin ospatu ohi dute Santa Ageda bueltako asteburua. Hiru egun eskean, festan eta jan edanean pasatzen dituzte, eta, azkenik, igandean, zortzikoa dantzatzen dute plazan.

Kintoen aurreskua
Noiz: 2023/02/05 19:00Non: Eskoriatza
Santa Ageda egunean, urte horretan hemezortzi urte betetzen dituzten gazteak herrian ibiltzen dira eskean. Galtza eta alkandora zuriak, zinta gorridun alpargata zuriak, gerriko eta txapela gorriak eta lepotik koloretako zapia janzten dituzte. Kinto zaharrenak eta gazteenak txapela eta gerriko beltzak eramaten dituzte. Eskean ibili ondoren, 19:00tan plazan, aurreskua burutzen dute. Hurrengo igandean ere dantzatzen dute.

Kintoen soka-dantza
Noiz: 2023/02/05 19:00Non: Aretxabaleta
Aretxabaletako kintoek Santa Ageda egunean hasi eta inaute egindera arte aurreskua edo soka-dantza egiten dute igandero.

Kresala: Hitaz Orhoit
Noiz: 2023/02/09 19:30Non: Hernani, Biteri Kultur Etxea
Hitaz Orhoit basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako lana da, gehienetan emakumeak protagonista dituena. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena.

Sorgin gaua
Noiz: 2023/02/10 20:00Non: Ziburu
Sorgin gaua ospatuko dute Ziburun iluntzeko 20:00etan herriko plazan. Begiraleak taldearekin ez dira dantzak faltako.

Dantzaz: Basotik itsasora 2.0
Noiz: 2023/02/10 21:00Non: Azpeitia, Soreasu Antzokia
BASOTIK ITSASORA 2.0 formatu hibridoa osatzen duen proposamen bateratua da. Beñat Gerekak sinatzen duen ‘Basotik itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko zati bat pasatzeak osatzen du formatu hibridoa, eta, ondoren, Josu Mujikaren ‘Basoa’ lana antzeztuko da. Haren besaulkiei buruz, ikusleek ‘Basotik Itsasora’ dokumentalaren 30 minutuko laburpena ikus dezakete. Beñat Gerekak sinatu du, eta iraganaren eta orainaren arteko mugak, giza migrazioak eta errefuxiatuen drama islatzen ditu. Haren begirada Gurs-en pausatzen da, Pau inguruan dagoen kontzentrazio-eremuan, non Hirugarren Errepublika frantsesak eremu bat eraiki baitzuen 1939an Espainiako gerraosteko milaka desplazatuak hartzeko. Nazien inbasioaren ondoren, leku hura kontzentrazio-eremu bihurtuko zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta, 1946an, estatu frantsesak bere arrastoa ezabatu eta baso bat antolatu zuen. Baso horren eta historia haren aztarnen gainean —eta errepikatzeko beldurraren gainean—, Beñatek bidaia poetiko bat egiten du itsasorantz, eta haren gainean etorkizun hobea bilatzeko itxaropen arriskutsua zabaltzen dutenak. Hitzaurre horren ondoren, hamar interpretek hartuko dute parte ‘Basoa’ eszenatokian. Pieza hori Josu Mujikak koreografiatzen du, Iñaki Salvadorren konposizio musikalen bidez. Ahots horiek, Gurs eta errefuxiatuenak, zortzi koadro eszenikotan artikulatutako koru-lan baten abiapuntua dira, emozioa, fisikotasuna, samurtasuna eta oroimena bateratzen dituena. «Dantza bat, konpainiarena, oso fisikoa, ondo mugatua; lur askokoa, baina erortzen denaren bertikaltasuna gailentzen da, bai, baina altxatu egiten da; eta, beti ederra, optimismo-puntu batekin kabaretetik pasatzean, Gursen eremuak zituen kultura-etxetxetxoen oroitzapenean: kultura, alderdi guztietan, itxaropena elikatu eta bizitzari heltzen diona» (idatzi du Tealdobnavarrok). Zinemak mundu osoko belaunaldien bizitza markatu duten istorioak, gertaerak edo kontakizunak harrapatzea ahalbidetu badu, dantza gai da une horiek behatzen duen begirada garbia baino behar ez duen leku unibertsal batera eramateko. Bi hizkuntza edo poesiak aurrez aurre begiratzen dira orain, Dantzaz-ek —eta konpainia inguratzen duen familia handi horrek— forma eta diskurtso berriak aztertzen dituen proiektu batean, artea, oroimena eta gogoeta eskutik joan daitezen.

Puska biltzea eta inauteri dantzak
Noiz: 2023/02/11 07:00Non: Lizartza
Inaute larunbata baino astebete lehenago ospatzen dute inauteria Lizartzan. Asteburu osoan zehar kuestazioan aritzen dira dantzan. Larunbatean, goizean goiz hasi ohi dute kuestazioa. 7:00tan plazan elkartzen dira eta kalejira Uetako zubitik dantzari, txantxo eta txistulariekin hasten da. Horrela, ‘Diana’ abestuz hasiko da inauteria. Ondotik, 7:30ean puske-biltze edo kuestazioari ekingo diote dantzari eta txantxoak elkarrekin ospeletik. Baserriz baserri arituko dira tarteka inauteri dantzak eginaz. Eguerdia iristean, 13:30inguruan inauteri partaide guztiek kalejira egingo dute, Arrateko zubitik irtenda. Ondoren, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. Igandean aldiz, goizeko 12etan dantzariak kalean ibiliko dira puska biltzen gurdi, mozorro eta gainerakoekin batera. Ondoren, Lizartzako inauteri dantzak egingo dituzte Otsolar dantza taldeko dantzariek plazan: paseoa, lehenengoa, bigarrena, seigarrena, ostiko-dantza, etxe-dantza, lau ostiko, azken paseoa, makil-dantza eta brokel-dantza edo pala-dantza.

Puska biltzea
Noiz: 2023/02/11 08:00Non: Igantzi
Igantziko gazteak puska biltzean aterako dira herriko etxe eta baserriak trikiti eta pandero doinuekin alaituz. Goizeko 8etan herriko elkartean bildu eta baserri batzuk egin ondotik, herrira itzuli eta falta diren etxeak egingo dituzte.
Dokumentuaren akzioak