Dokumentuaren akzioak
53. Basauriko Euskal Herriko Dantza Agerketa
Euskal Herriko Dantza Agerketa egingo da urtero legez asteburuan Basaurin. 53. edizio honetan Murchante, Atharratze, Mendexa, Tolosa eta Gasteiztik etorriko dira dantzariak beren etxeko dantzak erakustera; jaialdi honen helburua tokian tokiko dantzen erakustaldia egitea baita.
Irailak 19 ostirala
- 18:30 Haurrentzako tailerrak Solobarria plazan.
- 19:00 Erromeria izango da, txorizoa sagardoarekin, Solobarria plazan
- 20:30 ‘Basauri Kantari’, Solobarria plazatik hasita.
Irailak 20 larunbata
- 19:00 Tokian tokiko taldeen emanaldia Basauriko Bizkotxalde parkean. Euria egingo balu, Basauriko Social Antzokian.
Irailak 21 igandea
- 19:00 Basauriko euskal dantza taldeen (Agintzari, Basauritar eta Edurre) emanaldia Bizkotxalde parkean; euria eginez gero, Social Antzokian.
Dokumentuaren akzioak